Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trenbide 1 iz trena dabilen bidea, bi errail paraleloz osatua.

Bufalo bat hantxe zutik, gure aurrean, trenbidearen lerro-pare zuzenaren erdian, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Begirada [...] trenbideetako errailetan dir-dir egiten zuen euri-zaparradan finkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Trenbideko karrilen arteko zabalera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Lehergailua trenbidearen errail baten azpian zegoen eta AHTko langile batek ikusi zuen.  Berria - Mundua   2004-04-03

Joan den astean Madril eta Sevilla arteko ibilbidea egiten duen AHT Abiadura Handiko Trenaren trenbidean jarritako lehergailua.  Berria - Mundua   2004-04-06

Trenak Madrildik abiatu eta abiadura handiko trenbidean joango dira Zaragozako Plasencia de Jalon herriraino.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

1885ean trenbidea egin zelarik egunero bi tren esnez kargaturik joaiten ziren Ezeizatik Buenos Aireseko Constitucion geltokira.  Herria   2005-04-28

Metro-geltokian bere burua trenbidera botatzea otuko balitzaio ere, ez dago beldurrik, baina ez kuraia falta zaiolako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 212. orr.

Goizeko zazpietan Sestao bidean dauden errepideak eta trenbideak moztuko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Egur mota hori trenbideak egiteko erabili ohi da maiz.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Ia Donostiaraino, frankisten esku zegoen burdinbide osoa, baina erdian bazen tarte bat, Madril-Irun trenbide hark egindako kurba bitxi bati esker, errepublikazaleen esku geratutakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Trenbide bakarreko geltoki txikiren bateko burua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.

Trenbiderik gabeko geltokiak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 193. orr.

Trenbide ondoan jaioa izateak mundua bi aldetara irekitzen zela erakutsi zion.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.

Eta lehenbiziko trenbidetik zamatren luze bat pasatu zen, ziztu bizian zihoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Bosgarren trenbidean tren bat zegoen geldirik, soldaduz betea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

-Tren militar bat genuen geldirik trenbideen orratzetako palanken ondoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 35. orr.

Trenbideari jarraitzen dioten postetik postera doazen kable haietako edozein izan zitekeela nire bizitzaren haria pentsatu nuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 34. orr.

Trenbidearen ibilbidea aldatzeko eta lurperatzeko egitasmoak errotik aldatuko du Gasteizko hirigintza etorkizun hurbilean.  Berria - Harian   2006-02-21

Xang doktorearengana joateko, erreka eta trenbidea zeharkatu behar ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 62. orr.

Trenbidea nasatik nasara gurutzatzeko ohitura zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.

Honek trenbideak gurutzatu eta zaldia geltokiraino eraman baitzuen lauhazka.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 31. orr.

Hor daude trenbideak, biderdia eragozten duten hesiak alde banatan dituztela, eta argi gorriak, mezulari erneak, bonbila batetik bestera keinuka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Pedrok trenbide ondoan itxaroten zion trenari, bi zaku huts aldean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 100. orr.

Trenbidea 17:30ak arte itxita egon zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Aditzen du ailegatzen ari den treneko makina noiz sartzen ari den trenbide bakartuan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Bagoneta trabes eskoratua trenbide abandonatuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Lur azpiko trenbideari jarraituz lurpean barneratzea zen haien abenturarik handienetakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Putakume bakoitzak bala bat merezi badin, hasiko al gaitun balak egiteko hemendik Moskurako trenbideak funditzen!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Trenbidean olgetan ari zela gazte bat hil da Santurtzin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Trenak eta trenbideak lotzen dituzte istorioak, baina batzuek besteak baino hobe lotzen dira euren artean.  Berria - Kultura   2006-01-18

Beti baita gaua metroaren trenbideetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi tren horiek elkarren ondotik igaro behar zirenak ziren nonbait, baina, halako batean, trenbide-orratzak mugitu zituzten, eta elkarren kontra jo zuten bete-betean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 19. orr.

Altzairuzko idazmakinak, urpekontzi errusiarren periskopio txikituak, trenbide zatikiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Lau auto-ilara trenbide-pasagunean zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Gela tekniko horretan zegoen Ermua-Zaldibar tartean trenbide aldaketak egiteko sistema eta seinaleen kontrola.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

Bost trenbide-kilometro horien eraikuntzakoak eta orduko gizarte-giroaren nondik norakoa kondatzearren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

Lokatzarekin nahastutako trenbide ertzeko txotxak hartu nituen amorruz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Bihurgune bat zatorrek orain..., trenbide-zainen adreilu gorrizko txabola.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

AHT proiektua eraikuntzan eta trenbide-materialen hornikuntzan diharduten enpresa handiei baino ez zaie interesatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

3 irud/hed

Atzamarra ahoan pausatu zidan eta gereziaren trenbide bihurtu zituen nire ezpainak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Trenbideetako langile gazte batek, Milo?s Hrmak, [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.

4 errailezko bidea erabiltzen duen garraio mota. ik burdinbide.

Baiona-Kanbo trenbide berria "berehala" zabalduko omen zen albistea hedatu zen bazterretan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 335. orr.

Trenbideak ekarri baitzuen bere familia Tolosara, aitak trenbidean egiten zuelako lan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 135. orr.

Izen ederrak izango zituzten geltokiek, Urolako trenbide zaharrekoek zituztenak bezalakoak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Tira goazen, Padraic, osaba Timothyk Bederatzigarren Etorbideko trenbide jasoan eramango zaitu eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Hor erabaki da Tours/Bordele abiadura handiko trenbide berria 2008-an idekiko dutela.  Herria   2004-01-22

Lehendabizi, trenbideko langileak, Tourvillekoak, etorriko dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Ortuella eta Basauri lotuko dituen lurpeko trenbidearen proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Hainbat tunel labur zeuden Hokurikutik Kyôtorako trenbidean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Frantziak begi onez ikusten du trenbide mistoa egitea, horrela salgaien arazoari aurre egingo liokeelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Trenbide Sozialerako Sareak txostena egin du AHTren hutsuneekin eta bere proposamenekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

5 (pluralean)

Edo funtzionario sartu, postan, trenbideetan, Gobernuren bateko bulego batean, nork daki.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Turkiako Trenbideetako zuzendari Ali Kemal Ergulecen arabera, atzeko bagoiak atera ziren burdinbidetik.  Berria - Mundua   2004-07-23

FEVE trenbideetako 300 langilek Bilbotik Oviedorainoko bidea bete dute, oinez, enpresak lan ituna sinatu dezan eskatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Trenbideetan lanpostu bat zian, eta hura behar ez zuenean niri utziko zidala esan zidaan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.

-Estatuko trenbideetako ikuskatzaile izendatu behar omen zaituzte, ez da hala?  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Uniformeak nonahi ikusten ziren: trenbideetako enplegatuak, poliziak, militarrak, Gizarte Zerbitzuko neskak, eskola-umeak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Trenari eta trenbideei buruzko 100 argazki biltzen dituen erakusketa bat.  Berria - Kultura   2004-08-28

Trenbideetarako Ministerioaren arabera, azken hamar urteotan 5.000 pertsona hil dira Indian izandako tren istripuetan.  Berria - Mundua   2004-12-15

6 (hitz elkartuetan) ik tren 6.

Ahalegin horren gakoetako batek, halabeharrez, garraio arloa izan behar zuen: trenbide-sare bat eraikitzea premiazkoa zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

EAEko trenbide sare berriaren iraunkortasun azterketa aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Zerbait New York Central trenbide-konpainiari buruz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

James Lennon-ek, lokomotorreko gidariak, esan zuen hamabost urte zeramatzala trenbide-konpainian enplegatu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Antzinako ardozale bati trenbide istripu batean sekulakoa hartu ondoren, ezpainetan ardo pixka bat jarri zioten suspertzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.

ADIF Espainiako Trenbide Azpiegituren Kudeatzaileko presidentearekin bildu zen Odon Elorza herenegun.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Trenbide garraioa sustatzeko apustu garbia egiteko asmoa daukala esan zuen atzo Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Trenbide sistema publikoa nahi dugu, ez orain artekoa bezala.  Berria - Mundua   2004-05-01

Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak trenbide-sektorean egin duen berrantolaketari egokitzeko, EuskoTren konpainiak bere irudia aldatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus