Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tren (orobat trein g.er.) 1 iz gurpil gaineko makinak eta honek herrestan daramatzan bagoiek osaturiko multzoa, errailen gainean ibiltzen dena.

Laurogeita Hamaseigarren Kalean beste tren bat hartu behar zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Zazpi t'erdietako trena hartuko zuen Atxurin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.

Mosteko arrotik ikatza zekarren tren bat zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Madrilgo Metroko trenak CAFek egingo ditu, 520 milioi euroan.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Geltokiko burua pozik jarri zen treneko nagusia eta langileak berari begira zeudelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Jende asko zegoen geltokian eta nasetan, nor bere trenaren zain.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Lekukotasunen arabera, Sinico andrea, trenbidea gurutzatzen hasi zela, Kingstowndik zetorren hamarretako trenaren lokomotorrak jo eta bota zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Tren bateko bagoi batetik bestera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Sarri izango dituzu trenak Triestera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Laugarren egunean, azkenean, trena berriz abiatzen da Berlin-i buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Mikel Strogoff trenera igo eta eseri egin zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Orduantxe ateratzen ari zen tren batera igo nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.

Trenetik jaitsi eta nasako jendetzaren artean nahastu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Trenaren lehenbiziko xistu luzeek bidaia hasiko zela seinalatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

Lehenbiziko aldia zen trenez nenbilela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 61. orr.

Ni Zumarragatik nentorren, egun osoa trenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 22. orr.

Trena abian jarri zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Trena ez zen, ordea, berriro abiatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Abiadurarik gorenean jarri da une honetantxe trena, orduko 140 kilometrotan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

Trena badoa aitzina, maiz geldituz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Tren bat ziztu bizian ari zen hurbiltzen bertara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Trena gelditzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Biharamunean Sara Vidalek Auschwitzera zihoan trena hartu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.

Arratsaldeko hirurak laurden gutxitan beste tren bat hartu dut Donibane Garazirako.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 167. orr.

-Pariserako tren hori zer ordutan abiatuko da?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 257. orr.

Arratsaldeko bostak eta hogeita hemezortzi minutuan abiatuko da Dieppeko trenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 250. orr.

Utzi egin behar haut, Xabi, bestela trena huts egingo diat eta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Kasualitatez nengoen etxean, Valentziara irten behar nuen egunsentian putzu batzuk kalkulatzera, baina trena huts egina nintzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Nire zain geratu zen geltokian, trenen joan-etorriari begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Altzairuzko xaflak zeramatzan tren bat burdinbidetik atera zen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Horrela lortu genituen tren guztietarako, transbordoetarako eta itsasontzirako txartelak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Trenak merkantziak zekartzan Santurtzitik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

-Leon Martyk autoa bota dik berriro tren azpira!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.

Ludhiana ondoan bi tren geldiarazi eta 126 lagun hotz-hotzean hil zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Hiru hilabete pasata, trenen zirkulazioa gidatzera itzuliko naiz.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Abiada bizian doan tren baten pasilloan kontrabidean joango banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

50 urteko gizon bat hil zen Bokalen (Lapurdi), trenak harrapatuta.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Trenak gizon bat harrapatu du Ordiziako geltokian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Hogei urterekin abangoardiako aldizkari literarioetan kolaboratzen zuena eta hogeita bostekin emaztea labankazoka hil eta bere burua trenera bota zuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Tren hau, azken egunotan, ganaduaren tren bilakatu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 95. orr.

25 tren dira norabide bakoitzean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Abiadura handiko 75 tren egiteko bi adjudikazio eta haien mantentze lanen kontratua.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Treneko txartelak jarri zizkidan gero mahai gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Haien eskuinaldean, urrun, tren elektriko batek txistu egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.

Ez da hain garrantzitsua non bizi zaren, baizik eta ondo komunikatutako tren zuzenak dituen metro geltoki bat gertu edukitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Geltokietan zehar gelditu gabe pasatzen den tren lasterra.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Guretzat tren espreso bera da, eta halere, lokomotorra, bagoiak, enplegatuak, dena desberdina da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Ukondoak, fardelak, sorbaldak, ipurmamiak han-hemenka higitzen ziren, tren expres kirrinkariak emandako astinaldietan elkar topeka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

-Tren militar bat genuen geldirik trenbideen orratzetako palanken ondoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 35. orr.

Tren jasoaren burdinazko egitura atzean utzita, hori bero koloreko marra zabalak sortzen zituzten kale urdinean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Tren sozialaren alde agertu diren gizarte eragileen ustearekin ez dator bat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Unai etorkinen semea da eta tren anbandonatu batean bizi da.  Berria - Kultura   2004-05-12

Bagoneta abian jarri eta bosgarren trenbideko tren metrailatuaren ondotik pasatu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.

Tren osoa metrailatu zuten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Tren zaharreko bagoi bat erosi zuela eta etxe ondoan jarri.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 135. orr.

Tren imajinarioak planoetan jarri eta Pedrori erakusten nizkion.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 122. orr.

Tren italiar zahar bat zen, bonbardaketen seinaleekin, pintura galdua eta kristalik gabea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

Bizitza tren zahar bateko azken bagoi bihurtu zitzaion, eta, orain bazekien, atzeneko aukera hura ere galtzear zegoen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.

Lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

2a (izenlagunekin)

Aldiriko tren bat geltokira ailegatzen ari zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Gizon bat hil da Urnietan aldiriko tren batek harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Lurrunezko tren gorrimin bat zegoen itxaroten jendez jositako nasaren ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Lurpeko trena ere bat-batean geratu zen moztua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Hurbileko trena: trenbideen atalean hurbileko zerbitzuak ere aztertu ditu Lopez Gereñuk.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Geltokian mundua bildu da, antigualeko trena hartzeko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bestelakoetan)

Zenbat gustatzen zitzaien osabaren tren-bagoia eta han sartuta egiten zituzten bidaiak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.

Tren-nasen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Memento batez, tren burdinbide bat zeharkatu zuten eta Ninak, deus erran gabe, bere aitaren eskua hunkitu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Gure etxeak tren plataformak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Baiona, deux minutes arret, entzuten du tren geltokiko bozgorailutik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.

Tren gidaria ez zen ohartu ere egingo kolpeak trenbidetik urrundu eta aurpegia odoletan zetzan emakume bat zeharka jo zuenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Oroimenaren azalera, oraingoan, tren bidaia batean ezagututako gizon lodi bat etorri zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Honezkero jakingo duk tren-bidaiariekin soilik funtzionatzen duela, indar guztiaz behintzat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Ez naiz tren-begiralea, gutxiago polizia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Orain-ez-dakit-nongo geltokian tren aldaketa egin beharra dago.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Tren–aldaketetan galdutako denbora ere kontuan hartuz gero, hamahiru bat orduko bidaia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

Worthingerako lehen-mailako tren-txartela zuelako sakelan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Demoek antolatzen duten bestara joaiteko tren-txartelak nahi zituzten eskatu Baionako geltokian.  Herria   2005-01-13

Metrotik trenera, tren ordu luzeak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 179. orr.

Tren hotsak entzuten ziren tunel aldean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 114. orr.

Gero tren-aurkibide bat hartzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Han nire anaiak tren ordutegi guztiak irakurri zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Arrastiri epel bikaina mamitzen hasiz zihoalarik, ohiko tren-txistukada luze tristagarriak astindu ninduen Aturriz bestaldetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

· Kenyako hego-ekialdean 25 pertsona hil ziren tren-zisterna batek eztanda eginda.  Berria - Mundua   2004-07-31

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kale-trena.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 166. orr.

Aurki Espainiako trenbide konpainiako lineatan zirkulatzen hasiko den S/598 diesel-trenari azken probak egiten ari zaizkio.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

New York Central-eko trenbidean atzeraka zetorren merkantzi tren batek harrapatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen, gainetik behien adarrak eta begiak ateratzen ziren bagoiak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Aspaldian lurperatutako meatze-tren baten burdinbide morturen batean?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Loreak belarrietan, soldadu-trenak kantari doaz gerrara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Ganadu-tren bat ere bazegoen nasetako batean eta simaurraren usaina heltzen zitzaidan, nahiz leihoa itxita egon.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Kordobako frontetik zetorren heriotza-treneko dozenaka prisionero metrailatu zituzten Pozo del Tio Raimundon.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Literatur trenak atzo burutu zuen azken etapa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

5 (garraio modu gisa) ik trenbide 4.

Denbora batez, XIX. mendean oro har, errail paraleloetan joan ziren trena eta ekonomia, edo trena eta gizartea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

Trenari eta trenbideei buruzko 100 argazki biltzen dituen erakusketa bat.  Berria - Kultura   2004-08-28

Trena garraiobide lehiakor eta moderno bihurtzeko materialetan, egituran, komunikazio sistemetan eta beste hainbat alorretan egiten ari diren garapen eta berrikuntza lanak.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Ez da trenaren eta autoaren artean aukeratu behar, baizik biak zentzuz erabili.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Auto bat aloka nezakeen hara-hona ibiltzeko, baina nahiago dut trena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

2015. urtean kamioiekin errepideak gainezka egongo dira, batez ere Irunen, eta horren alternatiba trena da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik trenbide 6.

Tren sareari buruzko eztabaida «antzua» dela dio Intxaurragak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

2002. urteko abenduan Espainiako eta Nafarroako gobernuek herrialde horretako tren azpiegiturak garatzeko akordio bat sinatu zutela gogoratu zuen Miranda kontseilariak. asanbleakoek Euskal Y tren proiektua nabarmendu zuten New York Central tren-konpainiako langileen zabarkeriaren erruz.  Berria - Harian   2005-08-14

Tren-konpainiakoek deitu zidaten orduan, ingeniari bat behar zutela eta kontratatu nahi nindutela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 122. orr.

Tren istripu batez hitz egin zidaten, Frantzia aldean gertatua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.

Gurasoak (Eva eta Albert) 1913an hil ziren, tren istripu batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Istripuaren ondorioz tren zerbitzua eten egin zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Euskal Herriak beharrezkoa duen tren ereduaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Tolosa eta Parise lotzen dituen tren ardatzean, Limoges ondoan hain zuzen ere, lehergailu bat ezarri zutela jakinarazi zion AZFk gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Frantziako Gobernuak tren materialen merkatua zabaldu beharko du.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

7 abiadura handiko tren

Abiadura handiko trenaren obrak hastear daude!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abiadura handiko trena (AHT) «elkarlanean» egiteko hitzarmena sinatu zuten atzo ofizialki.  Berria - Harian   2006-04-25

Adostasun zabal samarra lortu duen iritzia da abiadura handiko trenean oinarrituriko trenbide eredua ez dela Euskal Herriak behar duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Abiadura Handiko Trenaren aurkako kamiseta gorria, lepoaldean moztua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Orotara, sei trenbide bilduko dira, abiadura handiko trenaren zabalera dutenak eta zabalera iberikoa dutenak.  Berria - Harian   2006-02-21

Abiadura handiko trenen %60 ekoizten ditu munduan [CAFek].  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Abiadura handiko trenean Sevillarako bidean zihoala, berriarekin hitz egiteko tarte bat hartu zuen.  Berria - Kirola   2004-02-27

Istanbul eta Ankara arteko bidea egiten ari zen abiadura handiko tren bat bidetik atera eta gutxienez 139 pertsona hil ziren atzo arratsaldean.  Berria - Mundua   2004-07-23

Abiadura Handiko Tren bat erreserbatu dute.  Berria - Kirola   2004-02-05

Hegazkinarekin lehiatzeko abiadura handiko trenak erabiliko dira.  Berria - Gaiak   2006-03-22

8 lurreratze tren hegazkin bati lurreratzea eta aireratzea ahalbidetzen dion gailua.

Ezin da ulertu nola horrelako lurreratze-tren bat, bi pneumatiko-parez osatua, hodi-txasisean esekiduraz hornitua [...] zergatik hasi behar duen, ez bat eta ez bi, deabru baten gisa portatzen zorua ukitu orduko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

Tarteka, gure pinuaren gainetik, DC-7 edo Super-Constellation-en bat edo beste igarotzen zen hegaz, lurreratze-trena jadanik aterata, lurra ukitu eta Campagna hartako bazterren batean ezkutatzeko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

Jaisten ari ginen, eta hantxe zoruko argi horiak, pista, berriro gure islagailuak, gero betiko tupusteko leuna [...] eta betiko hauts-harrotuak lurreratze-trenaren atzetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

9 tren makina (orobat trenmakina g.er.)

Nasetatik tren-makina baten txistua zetorren, bai eta merkantzi bagoiak bazterbidean lotzean sortutako zarata ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Tren makina gelditu eta bertatik bi SS saltatu ziren, parabelluma eskuetan zutela, eta ixtant batez nire txano gorriari begira gelditu ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Horretatik zatirik handiena tren makinen eta bagoien salmentari dagokio 431,8 milioi euroko fakturazioa.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Burbuila zuriak botatzen zituen tren-makinak, kotoia bezain trinkoak, aire gordinean eta leiho beltzeko etxe zurrunetan deuseztuko zirenak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

10 irud/hed

Ibarretxe Plana tren bat dela, tren-makina autodeterminazio eskubidea dela, eta bagoietan eskumenak doazela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Churchillek altzairuzko oihala esamoldea sortu zuenerako, Stalinek martxan zeukan bere propagandako tren-makina eskerga.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Tren-makina martxan jarri eta Euskadiren gainetik pasatu ziren errusiarrak.  Berria - Kirola   2004-12-28

Ongaratok, Velok eta Trentik (Fassa Bortolo) osatzen duten tren-makinak abiadura harrigarria ezarri zuen azken metroetan.  Berria - Kirola   2004-09-08

11 tren ospitale (corpusean trenospitale soilik)

Eta ni nasara atera nintzen, pasatzeko seinalea egin nion frontetik heldu zen trenospitale bati, ospitale bihurtutako tren laster bati.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 61. orr.

12 trena huts egin

Utzi egin behar haut, Xabi, bestela trena huts egingo diat eta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Trena huts egin zuela esan genion prefektuari.-Ez nuke trena huts egin behar!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 120. orr.

Irudi zait geroztik trena huts egin dudala eta batzuetan hartzekoa den trenak hiltzea eta bazterren xehekatzea helburu bakar duela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

Kasualitatez nengoen etxean, Valentziara irten behar nuen egunsentian putzu batzuk kalkulatzera, baina trena huts egina nintzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abiadura handiko tren (15); aldiriko tren (4); autobus eta tren (5); baionako tren geltokian (4); doan tren (4); eusko tren (4); hogwartseko tren espresa (10); merkantzi tren (5); merkantzi tren batek (3); merkantzia tren (10); merkantzia tren bat (4); sncf tren konpainiak (7); sncf tren konpainiaren (4)

tren aldaketa (5); tren azpira (4); tren bat hartu (9); tren bat iritsi (4); tren batek harrapatuta (5); tren berria (4); tren bidaia (7)

tren egiteko kontratua (4); tren espresa (11); tren estazio (4); tren estazioan (7); tren estaziotik (4); tren eta autobus (7); tren geltoki (60); tren geltoki batean (6); tren geltokia (23); tren geltokiak (7); tren geltokian (51); tren geltokiaren (25); tren geltokiaren inguruan (4); tren geltokiaren ondoan (4); tren geltokien (5); tren geltokietako (5); tren geltokietan (14); tren geltokiko (17); tren geltokira (31); tren geltokira joan (3); tren geltokiraino (5); tren geltokirantz (4); tren geltokitik (23)

tren istripu (5); tren jasoaren (12); tren konpainia (10); tren konpainiak (16); tren konpainiako (5); tren konpainiaren (10); tren konpainiari (7); tren laster (5); tren makina (17); tren makinak (5)

tren soziala (4); tren sozialaren (7); tren sozialaren alde (4); tren txartel (5); tren txartela (5); tren txartelak (5); tren txiki (5)

tren usaina (6); tren zerbitzu (6); tren zerbitzua (9); tren zerbitzuak (6)

zeraman tren (4); zihoan tren (7)

abiadura handiko trena (62); autobusa edo trena (4); azken trena (9); bilborako trena (4); burgosen trena hartu (4)

hurrengo trena (5)

lehen trena (4); nire trena (5)

trena abian jarri (5); trena abiatu (15); trena bidetik atera (4); trena egiteko (4); trena galdu (11); trena gelditu (14); trena gelditzen (9); trena hartu (81); trena hartu zuen (12); trena hartuko (7); trena hartuta (4); trena hartzea (6); trena hartzeko (13); trena hartzen (14); trena hartzera (14); trena huts egin (4); trena iritsi (5); trena utzi (7)

zihoan trena (9)

abiadura handiko trenak (16)

trenak harrapatu (6); trenak harrapatuta (10); zorrotz begiratutako trenak (4)

abiadura handiko trenarekin (4); trenarekin batera (4)

abiadura handiko trenaren (81)

trenaren antolatzaile (4); trenaren aurka (4); trenaren aurkako (19); trenaren aurkako asanbladak (4); trenaren geltoki (4); trenaren hotsa (4); trenaren ibilbidean (4); trenaren inguruko (4); trenaren proiektua (4); trenaren zain (28)

abiadura handiko trenari (8)

abiadura handiko trenaz (7)

abiadura handiko trenean (4); lehenengo trenean (3); trenean bertan (4); trenean joan (4); trenean sartu (11); trenean utzi (3)

trenek elkar jota (5)

eusko treneko langileek (3); gure treneko (3)

treneko bagoian (4); treneko billetea (3); treneko burua (3); treneko buruak (3); treneko egunkarian (9); treneko idazle (4); treneko idazleen (3); treneko idazleok (3); treneko idazleon (3); treneko langileak (3); treneko langileek (4); treneko leihotik (4); treneko nagusiak (3)

abiadura handiko trenen (5); bi trenen arteko (5); trenen arteko istripuan (3); trenen ordutegia (3); trenen ordutegiak (3); trenen zirkulazioa (3)

igo ziren trenera (4); trenera ekarri (3); trenera igo (20); trenera igotzeko (3); trenera igotzen (7); trenera sartu (5)

madrilgo trenetan (4)

trenetik irten (4); trenetik jaistean (3); trenetik jaisten (8); trenetik jaitsi (20)

trenez aldatu (3); trenez edo (4); trenez egin (5); trenez eta (5); trenez etortzen (3); trenez iritsi (3); trenez joan (9); trenez joatea (3); trenez joaten (3); zituzten trenez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus