Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telefono (orobat telefona g.er.) 1 iz telefoniaren bidez komunikatzeko tresna; telefonia. ik urrutizkin.

Begirada batez sala zeharkatu, eta telefono bat ikusi du, beltza, zahar-itxurakoa, liburuz estalitako apalaren ondoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 178. orr.

Emakume bat sartu zen aldameneko kabinan eta bere txanponak ipini zituen telefonoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Galdera horixe zebilkidan gogoan, abuztuko larunbat horretan, erredakziotik bere etxeko telefonoa markatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Goizaren erdia joana zen telefonoak jo zuenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Berriz jo zuen telefonoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.

Zirkinik ere egin gabe, joka utzi nuen telefonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Ordubete geroago etxeko telefonoa hoska hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Telefonoaren txirrina orduantxe, eskerrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.

Telefonoa hartu eta deitzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Etxera deitu nizun, baina inork ez zuen telefonoa hartu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Joanaren telefonoaren pantailara iritsitako mezua: [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 41. orr.

-Telefonoa bat-batean moztu da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 52. orr.

Telefonoa eskegi, aulkitik altxa, bulegotik irten, niregana dator.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 62. orr.

-Zergatik eseki didan telefonoa?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 61. orr.

Lehenago ere deitu nion behin, berarekin hain zakarra izan nintzelako barka eske, baina pausatu egin zidan telefonoa hogeita hamar segundoren buruan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Esaldia bukatu gabe telefonoa pausatu nuen eta, denak ziren bezala utzirik, ziztuan kanpora abiatu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Llumek telefonoa itzali eta Daniri begiratzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

Eskua telefonoaren gainean pausatu zuen, itxaron egin zuen oraindik ere, isiltzeko azken aukera eman nahiko balio bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.

Aurrez telefonoz deitu eta bere asmoa agertuko dio.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

Telefonoz ari nintzen bitartean koadernoa ikusten nuen mesanotxearen gainean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Aita musika-gelan sentitzen nuen, telefonoz hizketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Ezin dinat telefonoz esan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 71. orr.

Osaba Juani ez zitzaion telefonoz luzatzea gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Gela bat hartu behar diagu eta telefono bat lortu; badakik, Müllerrek deitzen badigu ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.

Suaren hotsa eta aitaren telefonoko jardun urrutiarena, ez zen besterik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Aski haren telefonoa kontrolatua edukiko zuten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 125. orr.

Ziztuan atera nintzen telefono bat zegoela oroitzen nintzen kalezulo batera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

-Badakizu ardiarena egiten? -erantzun zioten telefonoaren beste aldetik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Satelite bidezko telefonoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Aurkitzen zuen lehen telefono publikora zuzendu eta bere sailera hots egingo zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Autoko eskularru-kaxak haginkada batez irentsi zuen Ximurraren telefono mugikorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Telefono mugikor batek jo du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Sakelako telefonoan ari zen emakume baten hitz-hotsak esnatu nau.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

Sakelako bi telefono ditu ezker-eskuin, eta batetik ez denean, bestetik ari da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Zein aldaketa izan den telefono mugikorren erabiltzea jendeen arteko harremanetan!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 45. orr.

Telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 255. orr.

Pasiloan zehar abiatu da Beatrizen bila, eta sukaldea aukeratu du lehenengo: telefono gehigarririk izatekotan, hantxe egon behar du.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 178. orr.

Geroz eta maizago, ordenagailu ondoan dagoen telefono isilean pausatzen dut begirada.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 117. orr.

Telefono erotikoa antolatzea berebiziko ideia izan zen, horretan ez zegoen dudarik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik telefoniko; telefonia 2.

Bat hautatu dut; ez telefono-gidan ageri den lehenengoa, bigarrena baizik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

New Yorkera itzuli nintzenean, deitzen saiatu nintzen, baina telefono aurkitegian ez ziren ageri ez Boris Merkin ez Esther Merkin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Telefono-zerrendan bilatu beharko du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Ez dut etsirik hartu auzo guztietako telefono liburuak begiratu arte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.

Banku paper, telefono faktura, era askotako prospektu, eta etxeko tresnen edo hi-fi kateen erabilera-giden bereizte lanari ekin nion.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Telefono-sala publiko batera iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Cesar Telleria hoteletik atera eta ahalik eta azkarren telefono kabina bat bilatzen saiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Urrutizkin zentraletik, Gipuzkoan telefono zentralita zuten herri guztietara gaztigatuko zen Igeldoko zerbitzutik emandako abisu iragarpena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.

Lapitz bat hartu zuen, auskalo zenbatgarren aldiz hura ere, telefono-mahaitxoaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Telefono-bulegoko batek esan dit itsasoan bataila handi bat gertatu dela, St. John's-en, Ternuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Handik herri gehienetako telefono-etxeetara, eta handik sakristauari abisua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

Kartoizko kutxa txiki bat jarri nuen telefono aparatuaren alboan: borondatea zuenak jar zezala han txanpona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

Telefono-entzungailua eseki gabe utzi?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.

Entzuten dut nola jartzen duen gizonak bere eskua telefono-mintzagailuaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.

Telefono txirrin bat joka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Telefono-hariaren beste aldean nago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.

Telefono postez posterako kable apur bat kurbatuen sabelak imajinatu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Bizpahiru taxilari zeuden telefono zutoinaren inguruan solasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, gauza abstraktuekin)

Bell Atlantic telefono konpainiara deika.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

Pantailak telefono sarerik ez daukala erakutsi dionean, deskonektatu egin du, bateriarik ez dezan alferrik gal.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

Badirudi telefono-linean interferentziak daudela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Agian honantz dator zuzenean, telefono-deirik egin gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Artean ez zion hark gonbidapenik igorri, ez gutunik, ez telefono-mezurik, ez inolako berbarik helarazi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Bultzadari eutsi eta telefono-hotsaren zain geratzea lortu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 25. orr.

Ulertzen ez duen hizkuntza batean egindako zenbait telefono-mehatxu jasan behar izango ditu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 36. orr.

Zakar baitzegoen ustezko telefono entzuteen ondorioz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, pertsonekin)

Telefono-operadoreei ere "maitea" deitzen diet, barren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Haiek abiatu berri direla, telefono-konpontzailea dator, eta gero Ettinger zaharra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.

Telefono-arduradunak gerra-garaiko zailtasunak aipatu zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zorioneko esku-telefonoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Etxerako bidean sakela-telefonoa joka hasi zitzaion Josebari.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.

Posible izango zatekeen estatu bietako herri eta hiri bakoitzeko informazio-telefonoetara deitu eta Hawthorne 87 helbidean bizi zen David Minor-en telefonoaz galde eginez haiek aurkitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.

Mikel berriro, Ander's oraino eskuetan, erredakzioko helbide-telefonoak dakartzan orriari begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 167. orr.

Kriptan ez dago barne-telefonorik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.

Aitak axotaz besoan apuntatu zidan tinta azulezko flirt-telefono zenbakia amak xaboi-urarekin igurzten zidan bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

7 telefono zenbakia.

Tokien segurtatzeko eta xehetasunentzat telefono huntara deitu: 05 59 29 54 41.  Herria   2004-06-10

Roma Maloren telefonoa bilatu, Roma Malori deitu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.

Telefonoa eskatu zidan hala ere, begiratu behar zituela berriro bere argazki zaharrak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Etxeko telefonoa eman baitzidan, behar nuenean dei niezaion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 106. orr.

Dena dela, emadazu zure telefonoa, eta berriren bat izanez gero berehala deituko dizut.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.

Erantzuidazu, eta helbidea eman, eta telefonoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.

Garai hartan aldizkarian lan egiten zuen erredaktore baten telefonoa lortu nuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.

Ipini duen telefonoan zenbaki bat gaizki dago, badaezpada.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Adeitsua da, nire izena eta telefonoa apuntatu ditu, baina ez zait deirik iritsi.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 116. orr.

Ez da denbora askoan egon behar banku batean zaintzaileen buruaren telefonoa buruz jakiteko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

9 telefono numero telefono zenbakia.

Bestea, Luisentzako errekadu bat, telefono numero bat; deitzeko, mesedez, astelehenean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 110. orr.

Horra ere gau eskolako telefono numeroa: 05 59 93 40 83.  Herria   2004-09-23

10 telefono zenbaki (245 agerraldi, 59 liburu eta 91 artikulutan)

Telefono zenbaki hura besterik ez nuen: 943882621. Paper zati bat, Tomen izena, helbidea eta telefono-zenbakia idatzita zeuzkana.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.

Telefono zenbaki bat eskatu dit, eta egun osoan badaezpada ere lokalizatzeko moduan egoteko esan dit.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.

Orduan nik etxeko telefono zenbakia eman diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Telefono-zenbakia utzi nion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.

Iragarkian agertzen zen telefono-zenbakia markatu eta hitzordu bat adostu nuen Sandrarekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 75. orr.

Telefono zenbakia aldatzeko asmoa ere hartu nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Salgai zioen kartela oroitu zuen eta hitz erabakigarriaren azpian jarritako telefono zenbakia zein ote zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.

Bere pusketan Dongen izena eta telefono zenbakia aurkitu zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere telefono zenbakia (6); helbidea eta telefono (6); izena eta telefono (6); sakelako telefono (30); sakelako telefono bidezko (4)

telefono aurkibidean (5); telefono bidez (29); telefono bidezko (16); telefono dei (105); telefono dei bat (37); telefono deia (44); telefono deia jaso (10); telefono deiak (34); telefono deialdi (4); telefono deiaren (8); telefono deien (7); telefono deietan (4); telefono deirik (10)

telefono elkarrizketa (11); telefono entzuketa (5); telefono entzuketak (10); telefono erotikoa (5); telefono eta internet (5); telefono gida (5); telefono gidan (4); telefono hariak (4); telefono hariaren (5); telefono hotsa (6); telefono hotsak (5)

telefono kabina (31); telefono kabina bat (4); telefono kabinaren (8); telefono konpainia (4); telefono konpainiak (5); telefono konpainiaren (4); telefono linea (13); telefono lineak (5); telefono mugikor (5); telefono mugikorra (8); telefono mugikorren (5)

telefono publiko (6); telefono publikora (4)

telefono zenbaki (94); telefono zenbaki bat (33); telefono zenbakia (87); telefono zenbakia eman (11); telefono zenbakia markatu (4); telefono zenbakia utzi (4); telefono zenbakiak (21); telefono zenbakian (4); telefono zenbakiarekin (5); telefono zenbakien (5); telefono zenbakira (17); telefono zerbitzu (4)

zure telefono zenbakia (4)

argia eta telefonoa (4); eskuko telefonoa (7); etxeko telefonoa (12); hartu zuen telefonoa (9); helbidea eta telefonoa (4); sakela telefonoa (6); sakelako telefonoa (47)

telefonoa belarrira (4)

telefonoa eman (7); telefonoa eseki (21); telefonoa eseki zuen (8); telefonoa eskegi (40); telefonoa eskegi zuen (11); telefonoa eskuan (7); telefonoa eskuetan (5); telefonoa gakotu (5); telefonoa hartu (102); telefonoa hartu zuen (18); telefonoa hartzeko (4); telefonoa hartzen (11); telefonoa hoska (6); telefonoa hoska hasi (5)

telefonoa itzali (4); telefonoa jaso (4); telefonoa jo (8); telefonoa joka (15); telefonoa joka hasi (9); telefonoa kakoan utzi (5); telefonoa markatu (4)

telefonoa pausatu (8)

telefonoa utzi (8)

eskuko telefonoak (5); jo du telefonoak (5); jo zuen telefonoak (6); sakelako telefonoak (39)

telefonoak jo (69); telefonoak jo du (12); telefonoak jo zuen (40); telefonoak jotzen (10); telefonoak jotzen du (4)

telefonoan jarri (6)

eskuko telefonoaren (5); sakelako telefonoaren (12); sakelako telefonoaren bidez (4)

telefonoaren bestaldean (11); telefonoaren bestaldetik (5); telefonoaren beste aldean (10); telefonoaren beste aldetik (9); telefonoaren bidez (9); telefonoaren hotsa (5); telefonoaren ondoan (6); telefonoaren txirrinak (6)

sakelako telefonoari (4)

sakelako telefonoei (5)

sakelako telefonoek (7)

sakelako telefonoen (19); sakelako telefonoen bidez (5); telefonoen bidez (7)

telefonora deitu (10); telefonora hurbildu (9); telefonora joan (8); telefonora joan zen (4)

sakelako telefonorik (4); telefonorik gabe (8)

sakelako telefonotik (8); telefonotik deitu (4)

amari telefonoz deitzeko (4); dei diezadala telefonoz (4); deitu nion telefonoz (7); deitu telefonoz (6); deitu zidan telefonoz (4); deitu zuen telefonoz (6); deituko dizut telefonoz (4); esan zidan telefonoz (5); sakelako telefonoz (8)

telefonoz ari (13); telefonoz bestaldeko (6); telefonoz dei egin (7); telefonoz deika (8); telefonoz deitu (115); telefonoz deitu nion (8); telefonoz deituko (26); telefonoz deituko diot (4); telefonoz deitzea (12); telefonoz deitzeko (20); telefonoz deitzen (31); telefonoz deitzen dio (5); telefonoz deitzera (11); telefonoz egin (9); telefonoz esan (11); telefonoz hitz egin (22); telefonoz hitz egiteko (4); telefonoz hitz egiten (14); telefonoz hizketan (16); telefonoz hots egin (23); telefonoz jo (4); telefonoz kontatu (4); telefonoz mintzatu (4); telefonoz mintzatzen (5)

telefona mugikor (5); telefona urtekarian (4); telefona zenbaki (8); telefona zenbakietarat (7); telefona zenbakietarat deituz (5); telefona zenbakirat (13); telefona zenbakirat deituz (7); telefona zonbakiala (7)

telefonako zenbaki (12); telefonako zenbaki hauetarat (5); telefonako zenbaki huntarat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus