Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berotasuna, kili-kiliak, uzkurdurak, taupadak, konbultsioak, dardarak... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.
Bihotzetik irtendako odol-zurrustak sortutako talka-uhinaren hondarra da eskumuturrean eta [...] sentitzen den pultsuaren taupada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Eskua bihotzean jarri zuen taupadei eusteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 201. orr.
Ezinegonean, urduri, bihotzaren taupada sentitzen duzu zamalka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.
Ezin nituen bihotzaren taupadak kontrolatu, ezta besapetik beherako izerdi-tanta lodiak ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta mantsoago ari dira nire bihotzeko taupadak, maitea. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.
Odolaren taupadak senti ditzake eztarrian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.
Minutuko berrehun taupada izango nituen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.
Atearen kontra egon nintzen, arnasa eta bihotzaren taupadak lasaitzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Bitarte hartan indartzen ari zen bihotzaren taupada. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Batzuetan bihotza taupada batean hasten zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.
Taupadak azkartzen zitzaizkidala nabaritu nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
Taupada joka entzuten nuen bihotza. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 164. orr.
Norbaitek taupadak hartu nahi izan zizkion etzanda zegoen gazteari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.
Taupadatik taupadara bihotza odolez betetzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Ukabilak dantzan, borroka etengabea, eta Petacchi, eroso, 160 taupadako erritmoan. Berria - Kirola 2006-03-03
Lehenik, bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Taupada indartsu bat ematen du bihotzak segundoko, gutxi gorabehera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Zauri irekien erredura eta odolaren taupada bortitzak sentitzen zituen muinoian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.
Zangoak berriz ere dardarka jarri zitzaizkidan, eta taupada lasterrean hasi zitzaidan ostera bihotza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere. Elizen arteko biblia Sal 38,11
Saihetseko zauria pol-pol nabaritzen nuen, minik gabeko taupada sorretan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 286. orr.
Usu, bihotzaren taupada zaurituen artean itotzen da arimaren samina. Berria - Kultura 2006-03-15
Bihotz-muskuluak ere kontrol-sistema integratu bat du, eta taupada erregularrak ematen ditu bizitza osoan ahalegin kontzienterik gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Taupada basatiak sentitzen zituen Norak buruan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Ez al dut bereizten haren bihotzaren taupada astun beldurgarria? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.
Lehen lurrikara geldo baten mugimendua, antzeman ezina ia, gero taupada latz, errepikakor, premiazkoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.
Danborrak adinako taupada hotsa egingo zien bihotzak une haietan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 74. orr.
Urratsen erritmoarekin bat egiten duen zementuzko barne-taupadak Kat ere iratzarri du. Bihotz-taupada bakoitzean odola goiko zangora iristen denean, [...]. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Goizean, epaitegira eraman zituzten une beretik, bihotz-taupadak azkartu zitzaizkion eta arnasestuka hasi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Bihotz taupaden danbadak motelago sumatu zituen bere baitan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.
Eskumuturretako bat hazita dauka eta min-taupadak jotzen dizkio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.
Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
Suspense-taupada bortitza. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.
Atera nuen ordularia... baina ez zuen taupadarik jotzen... geldirik zegoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.
Gora begiratuz izarraren lehen taupada ikusi zuen zuhaitz meheen gainetik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.
Taupada atabikoak gidaturiko sentimenduak eta sentsazioak. Berria - Kultura 2006-03-14
Del Valle geltokiko jende uholdean murgildu zen, metropoliaren taupada bizkorraz gozatuz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Argi gorriaren taupada ez zen itzuli. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 40. orr.
Manhattan Transfer: hiri handi baten taupada mingarria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.
Ibaiaren goialdetik, itsasoratzen ari zen bapore baten taupaden hotsa iristen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.
Jazz latinoaren taupada. Berria - Kultura 2006-02-18
Taupada-markagailuaren eremutik bentrikuluetara zabaltzen da bulkada erregulatzailea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
bihotz taupada (11); bihotzaren taupada (19); nire bihotzaren taupada (5); taupada bakoitzean (4); taupada biziak (4); taupada bizian (3); taupada markagailu (6); taupada markagailua (3)
bere bihotzaren taupadak (4); bihotz taupadak (33); bihotzaren taupadak (39); bihotzaren taupadak entzun (3); bihotzeko taupadak (10); bihotzen taupadak (4); nire bihotzaren taupadak (8); nire bihotzeko taupadak (4)
taupadak azkartu (5); taupadak entzun (3); taupadak entzuten (4); taupadak jotzen (3); taupadak sentitu (4); taupadak sentitzen (4)
bihotz taupadek (3); bihotzaren taupadek (3)
bihotz taupaden (11); taupaden hotsa (3)