Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauzen materia sua dela eta izadia su hutsez egina dela pentsatu zutenak egiazko arrazoitik nabarmen lerratu zirela argi dago. horien bitartez lau gorputz eratu dira: lurra, ura, airea eta sua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 67. orr.
Izeiak, hasteko, airea eta sua ditu gehien, eta ura eta lurra gutxien. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.
Batzuek esaten zuten Hüsok sua gurtzen zuela. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Urrunean, ekialdean, sua ikus zitekeen, eta bazirudien lautadan zehar hedatzen ari zela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.
Sua pizten errazago baita itzaltzen baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.
Sua poliki iraungitzen ari zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.
Idortzeko erabiltzen den oihala, suan erre behar izaten zen. Herria 2005-06-23
Arratsean egindako suaren hondarrak geratu ohi ziren goizaldean: errauts epelak, eta tarteka txingar biziren bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.
Errautsaren azpian zetzan sua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
Sua zutabeen kapiteletan kiribildu zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,38
Kapelua kendua zuen ordurako, eta suaren aurrean eserita zegoen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 31. orr.
Azariasek, suaren erdian zutik, otoitz egin zuen ozenki, esanez: [...]. Elizen arteko biblia DnGr 3,25
Zelten egutegian ere, naturaren birpiztea ospatzen dute suaren festa eginez, eguzkiaren gorakadak 40 egun bete ditueneko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Suari egurra botatzen zion ingelesak, eta basamortura begiratzen zuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 139. orr.
Su handia egin zuten haren ohorez. Elizen arteko biblia 2 Kro 16,14
Labeko su bizira jaurtikiko dute. Elizen arteko biblia Dn 3,6
Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.
Gailurrean, ahul, su dardarati bat ikusten zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.
Neurri gabeko sumindura merezi du, eta purgatorioko su jasangaitza ere bai. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.
Su zurizko bola bat zen, parte txarreko jirabira batean ari zena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
Su itzalien gaineko zartagian, berriz, xerra jadanik hoztua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Su gaiztoaren eta sumendi suntsitzaileen jainkoa Bulkano. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Su likidoaren urre-kolore bizkor hura lurrera hega dadin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.
Eguzki esaten diogun su-masa hori. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Elizen arteko biblia Ap 8,5
Su-brasetara bota zituen ur, landare eta aleak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Hamar argimutil, alderdi bakoitzean bost, urrezkoak; loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,49
Su- eta harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak, bai eta habailak ere. Elizen arteko biblia 1 M 6,51
Tamaina erdiko su-itzalgailu bat zen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Su-bonba karga handia zeramaten bi hegazkin ingeles alemaniar ofizialen zentroaren gain-gainean erori ziren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.
Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.
Iliadan bertan Akilesek lau behor hil ditu Patrokloren heriotzeko su festan, defuntuaren arima Hadesen erreinura gida dezaten. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
ik beherago 42. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Nazio askotako txerpolari, su-jale eta gezur-esale ugarirekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Hipnosiarena ere urte gutxi batzuetako lasto-sua besterik ez zen izan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.
-Tabakorik ez diat, baina sua bai. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Esneketariari sua eskatu dio zigarreta bat pizteko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.
Eman nion sua, argiztatu zitzaion aurpegi gaztea, eta galdetu nion ea nirekin ezkondu nahi al zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.
Sua eskatzeko ere ez nintzaion hurbilduko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Sukaldera abiatu, kafeontzia su gainean paratu eta kajoiak miratu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Atxikoria-ura su gainean, eta bezperan estraperloan lortu ahal izan nituen ogi zuri bi mahaiaren gainean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.
Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.
Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.
Tokiko haragia egurrezko suan errerik. Herria 2003-08-07
Ken ezazu ur-tupina; itzal ezazu sua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.
Sua egokitu zuen gero, irakiten jarrai zezan saldak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Bero da gelan, sua gozoa da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.
Jendeek ikatzaz egiten baitzuten eguneroko sua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Su bizi ederra zegoen, eta baxerategi baten gainean Domu Santu bezperako lau opil handi ageri ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Sutondoa ere miserablea zen, eta sua beti amatatzear zegoen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.
Toki menditsu hau denbora txarrak estalten duenean, erromesek supazterreko sua prezatzen dukete. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.
Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 118. orr.
Marmol grisezko lurreko suan, enborren garrak gorriz eta beltzez tintatzen dira. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Itoitzen eta Artozkin euren etxeko sua azken eguna arte piztu duten nafarrei. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.
Ezinbestean konturatzen naiz zelan makurtzen den Piettka kazola batekin eta bere su txiki elektrikoarekin. ik beherago 51. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.
Gasezko su txiki batean irakiten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.
Apopiloek geletan bertan aritzen baitira su txikietan janaria prestatzen. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen, eta berdin gas-sua, lapiko zikina. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak, botila-irekitzekoak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Zeure ahalmen handiaz dituzu arerioak zanpatu; haserre-sua piztu eta lastoa bezala erre. Elizen arteko biblia Ir 15,7
Haserrearen suan, ez zuen entzun aulki gurpildunaren karranka. Jauntxo ankerraren su mina eta basapiztiaren amorrua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.
Erregea ere su bizitan jarri zen. Elizen arteko biblia 1 M 15,36
Etxeberri ministroak sua zeriola ohartarazten gintuen gisa horretako papistakerien kontra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.
Haserrearen suan, ez zuen entzun aulki gurpildunaren karranka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.
Pilatu egurra erruz eta piztu sua. Elizen arteko biblia Ez 24,10
Sua gartsu pizteko orduan, nekez topatzen zuen gure baserritarrak beste ezer otea bezain onik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Sute horiek San Juan suen pareko izan ziren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Sanjoan su hauek, guk herri eta auzo bakoitzean pizten ditugun hauek [...] beste lurralde batzuetan, mendi kaxko eta muinoetan egin ohi dituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.
Gudariak ez ziren egunsentira arte ohartu etsaiek ihes egin zutela, su haien distira ikusten baitzuten. Elizen arteko biblia 1 M 12,29
Iraultzaren sua piztuta irautea helburu bada, beldur naiz idazpuru hauek ez ote duten juxtu kontrakoa lortuko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 89. orr.
Oldarraren suan herra irakiten. Berria - Harian 2005-11-06
Napoleonek ez omen zuen ulertzen poloniar haien atxikimendua, zaldun saiatu haien sua eta kemena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.
Jesusek mundura ekarri zuen su hartan izioturik zegoela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.
Apaizaren su ebanjelikoak eta apostolatu-antsiak politikara bideratu zirela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.
Pipertu ninduen nire aurkariaren aldeko su horrek, hain beheraturik uzten baininduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.
Su bizi batek bularreko hutsunea erretzen zion orain ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Jakoben ondorengoak su izango dira, Joserenak gar; Esaurenak, berriz, lasto. Elizen arteko biblia Ab 1,18
Karitatearen su-labetik sortzen den anaien salbazioaren grina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.
Saguaren azterketarako nire gogo-sua areago berotu zen jakin nuelarik bazela, organismo horretan, tasun berezi-bereziak zituen tumor bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.
Geroz eta harrotuago, juduenganako amorru-sua zeriola, lasterrago joateko agintzen zuen. Elizen arteko biblia 2 M 9,7
Barne-su horrek bultzatuta, zuloa utzi eta zabal-zabalik eskaini zien bere burua pertsegitzaileen irainei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.
Ondoan jarri nintzaion, ohe gainean, baina nire aita-su sasikoak makinatxoa nire eskuetara ekartzea baizik ez zuen lortu. hala, geldiunearen ondoren, mendeku-su bizi batek deragio berriz Pirrori. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Maitale-sua epeldu egiten da, eta su epela ondo gauza ziztrina da, gero. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Pipertu ninduen nire aurkariaren aldeko su horrek, hain beheraturik uzten baininduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.
Haragizko desiraren su motelduak gar haserreak harrotu zizkion zainetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 325. orr.
Xuberoak baduela ondare bat guziz baliosa, euskararen aldeko su berri bat azkartuz doala, gazte batzu badirela geroari buruz arras deliberatuak eta beraz, hodei guzien artetik, itxaropentsu behar dugula egon... Herria 2005-04-14
Indar eta su ezezagun batek hartua zirudien zaldiak ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Su eta gar da maitasuna, Jaunarengandiko sugar. Elizen arteko biblia Kt 8,6
ik beherago 37. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Oren bat eta hiru laurden partida, zer suan! Herria 2001-02-15
Atzo goizeko zortziak inguruan piztu zen sua, oraindik zehazteke dauden arrazoiengatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Etxebizitzako logela batean piztu zen sua, zehazki. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Sua hasi eta berehala bildu ziren Urkidi atarian auzokoak. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Suhiltzaileek sua kontrolatuta zeukaten arratsalderako. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Auzokideek lortu zuten sua itzaltzea eta zauritua Baionako erietxera eman zuten osasun zerbitzuek helikopteroz. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
-Sua! -oihukatu zuen Arantxak-. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.
-Sua, sua...! -entzun genuen solairua utzi bezain laster. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.
Berehala hoska hasi zen: "Sua, sua!". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Gure bou txikiak egundalako suan ari direla Cervera kanoiariarekin eta España korazatuarekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Armadura distiratsuko zalduneria ezkoa bezala urtu zen espainolaren su-erauntsiaren pean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.
Dinosauruak kixkali zituen su erauntsiak hainbat hilabetez iraun zuen, eta hautsa eta hondakinak jaurti zituen lau haizetara. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.
Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Berebiziko kanoi-sua piztu zuten ontzietako gudariek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.
Hirurak aldera tiro-sua egiten diete. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.
Gainetara iritsi zirenean, karlistak, bi suren artean harrapatuta, erretiratu egin ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Burdin peza handi bat suan ezarri omen zuten. Begia gainean ezarri orduko zer erabakiko eta ni goitik beheiti garbiaraztea, ur suan berotua eta larru beratzak erabiliz horretarako. Herria 2001-07-05
Errabinoak suan erretako juduak, urkamendira zeramatzaten yeshivako ikasleak, birjina bortxatuak, ume torturatuak ikusten zituen ametsetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.
Aldameneko suan zirti-zarta isilean ari dira sasiak eta abarrak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.
Haragia gauza bat zen, baina lintxamendu bateko suan egositako giza odola erabat bestelako gauza zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.
Emaztekin ibiltzea eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe egoitea bezala da. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 646. orr.
Garai batean jende klase guztiek sinisten zuten fede baten lastargi behiala aldareko suan gordetzen zena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.
Haren dei-hotsera, itsasoan nahiz suan, lurrean zein airean, beren gordelekuetara biltzen direla izpiritu bidegaldu eta herratuak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.
Etxekoek sura bota zizkioten manuskrito edo eskuizkribu frango, poliziaren beldurrez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.
Orduan, kandela bedeinkaturik bada, hura piztu behar da ta gatza sura egotzi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
Han, esperoan diraute, betiereko sura kondenatuek bezala. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Konponketaren aukerak ixten eta gatazkaren sura egur gehiago botatzen aritu direla. Berria - Harian 2005-04-02
Ontzia tapatu edo bederen eltzekaria sutik urrundu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
-Ikusi izan bazenu atzo goizean... -amak, zartagia sutik ateratzearekin- "Puta" eta guzti erran zion zuen izeba Gloriari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.
Gizon txikia, sutondoan pardela laga eta, suko hautsetan zer edo zer bilatzen ari zen bere makilatxoarekin. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 105. orr.
Biek han jarraitzen dute eserita, isilik, ilunpetan, lurreko suko argia eta itzali gabe gelditu diren bi kandelaren distira lagun. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Mendi horietan zauzkaten othe-iratze ihaurkinak eta ere etxeko suko egurra. Herria 2005-02-10
Bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.
ikatz puska haiek sutako hautsarekin estaltzen ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.
Butano txiki bat geneukan, bi-hiru sutakoa, eta hormak zikintzen zituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.
Bazekien nork zeukan hidropesia eta nork behar zuen sutako egurra. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 232. orr.
Mutilak egun guztian atzetik nitinan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 268. orr.
Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 44. orr.
Sutan zeuden mendi-mazeletan behera bidea irekitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.
Ziur nengoen une batetik bestera gela sutan egongo zela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.
Horrek ez digu esaten ez nor den, ezta sutan erreta hil ote den ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.
Dolu eta samin izan zuen Maupassantek, aspaldi ez zela ikusi baitzuen Flaubert gau batean beren arteko gutunak sutan erretzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.
Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak. Elizen arteko biblia 1 M 10,85
-Beraz, horrek guztiak ez dio ezertarako balio izan! -oihukatu zuen Léak, sutan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Ez orain sutan jarri, David, horrek ez du batere laguntzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.
Atso zaharra sutan zegoen errabiaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.
Sutan zegoen gizona neskaren kontra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.
Sutan atera nintzen haren etxetik, kanpoko atea panpaka itxiz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.
-Putasemeak! -esan du poliziak sutan-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Amianok, jarri ohi zen bezala, bere onetik aterata begiak sutan, "ea zer zekien mukizu hark gerrari buruz, bezperan jaioa baitzen" bota zion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.
Amaren uste gabeko etortzeak eta galdera horrek sutan ezarri ninduten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.
Odola sutan zeukan ordurako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Ur-tupina sutan berotzeko ere gauza ez naizela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.
Ipini sutan eltze handia eta egin eltzekaria profeta-taldearentzat. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,38
Poliki-poliki ari zen sutan berotzen eltze kafez betea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Samovarra sutan jarriko dute, eta bere etxean bezain egoki sentituko da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.
Telefonoa joka hasi zen une berean hasi zen borborka surtan zegoen ura. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.
-Egin ditzagun adreiluak eta sutan erre. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.
Tira, nik ez nuke eskua surtan jarriko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Goiz-argiak argitzen zion bihotza eta pizten borondatea bere maitasunaren sutan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Egurra sutara bota bitartean, abesten ari zen ahopean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 211. orr.
Eseri eta sutara hurbildu ditu hotzak sumindutako eskuak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.
Danek tu egin zuen surtara. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.
Gutuna surtara jaurti eta oihu egin zuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.
Sutatik ateratako ilintiaren antzera libratu zarete. Elizen arteko biblia Am 4,11
Pertza sutatik kendu, gehiegi berotu baino lehen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
Quenuk eltzea surtatik kendu zuenez gero, biak agertzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.
Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.
Beheko su bizi-biziaren aurrean eseri ziren hirurak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 181. orr.
Gela txiki bat, beheko su handi eta atsegin batekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.
Weasley andreak loreontzi bat hartu beheko su gaineko apaletik eta barruan begiratu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.
Tiro txarreko beheko sua, piztu orduko itzaltzen zena. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.
Zuk, bitartean, beheko sua piztu ezazu, txuletak hantxe erre behar baititut. Afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.
Bere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Su arma baten hotsa iritsi zitzaion belarrira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.
Haren begirada [...] su-arma baten antzekoa zen, edonori ilea lazteko modukoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.
Jack obsesionaturik dabil bortxakeriaren eta su-armen salmenta askearen kontuarekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.
Erasotzaileak egoitzaren barrura sartu ziren su armaz tiroka eta eskuko lehergailuak botaz. Berria - Mundua 2004-12-07
Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak; leinu hobekoak, ezpatak, baleztak eta are su-armaren bat ere eskuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.
· Su arma kopuru handi hau jendartean banatuta egotearen ondorioz, hilketak nabarmen ugaritu direla zehaztu du ikerketa txostenak. Berria - Mundua 2004-07-01
Zaindarien su-argia ikusi zuen eta makurtu egin zen, etxetxo barrura begiratzera ausartzeke. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.
Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.
Haren doministikuek suargia botatzen dute, begiek egunsentiak bezala dirdir egiten. Elizen arteko biblia Jb 41,10
Egitarauan, egun guziez 18etan zezen lasterrak, 20.45etan su artifizialak Kontxan, eta 23.30etan kontzertuak urririk. Herria 2003-08-14
Txapliguak, txinpart eta garrez osatutako egiazko su artifizialak ezkerreko zerumuga osoan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.
Ekitaldi hau Donibane Garaziko zitadelan bururatuko da, bideo, kontzertu eta su artifizialekin. Herria 2003-09-18
Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean, eta, itxura guztien arabera, gurea mota zoragarri horretakoa zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.
Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteek leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena, eta, su aurrean [...] aulki apal baten gainean, emakume ozta-ozta jantzi bat nire zain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.
Eguzkitik argi izpi berriak erioten baitira eta lehenengoak hil egiten dira, su aurrean irundutako artilea bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.
zoparen ontzia su baxuan jarri zuen berriro. Berria - Kultura 2004-10-23
Hotz egiten zuen arren, su-bajurako egur bila doanaren izpiritu suspergarria jabetu zen berataz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 170. orr.
Jendeak suegurretarako erabili ohi ditu: nahiz su egin eta berotzeko, nahiz ogia erretzeko. Elizen arteko biblia Is 44,15
Bazter batean su egin eta hantxe erreko zuten zakurra. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.
Amak bekorotza batzen zuen, egurra, zaborra, su egiteko. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.
Lanaldia amaitu ondoren, poztu egiten dira etxean sua piztuta badago, eta ez dira joaten plazara su egitera. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 42. orr.
Cowboyak kanpoan egindako su baten inguruan zeuden eserita jardunean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
Martinek pistola kargatu zuen, zaldi bat eta zalduna kotxera hurbiltzen ikusi, su egin zuen eta zaldia astun erori zen lurrera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
-Bi metro baino gertuagotik su egin ziotela erran hidan atzo. kanoiak su egin ahal izan zezan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.
Heriotzara kondenatuak berak afusilatuko duen pelotoiari su egiteko agindua ematea kemen gorenezko adierazpentzat jotzen da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.
-Egin su! -oihu egin zuen Brionesek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Tartean, 14 egunera, udako solstizio ondoko sanjoanak: sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez, lurrunez purifikatzeko suegunetako bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Lotu zuten txakurra gurutzeari, eman zioten su egur-metari, eta txakurraren ulu mingarrien artean, osaba Joanikoten boza aditu zen [...]. kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera, gantzen errautsa botatzen den lekura, alegia, eta su-egurraren gainean erreko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Zuhaitz-adarrak ihartu eta hautsi egiten dira, eta suegurretarako biltzen dituzte emakumeek. Elizen arteko biblia Is 27,11
Hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Den-denak emirraren banderapean elkarturik, su emaile eta bazter suntsitzaileen bandera haren azpian bat eginik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Ruche jaunak ez zuen aurrerago joan nahi izan, eta baztertu egin zuen Grosrouvre bera izan zitekeenik su-emailea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.
Gizon bat, saltzailea bera, bere dendaren barruan suak harrapatua, suz inguratua oihuka, inork ezer ez egiten, su-emailea barrez lehertzen, suak jaten ari dena irainka, "hauxe kiratsa, zaborra erretzen denean bezala". Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Bonba su-emaileek etxeak erretzen zituzten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.
Esku oneko artilari batek -bere artean ari da-, 81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile) baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
Atzera begiratuta nabaria den bezala, azken aro honek ez du zertan lotsatu iluntasunaz, barbaro su-emaileen suteek azkenean eurak erre zituztela esan nahi duen iluntasunaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.
Dendari su emateko bi gizon ausart nahiko zirela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.
Batzuek uste dute erre egin zela, Hawthorne-k berak su emanda edo biltegi batek su harturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Berriz joan zen aterantz, bolborari su eman zion eta, bere gibelean atea hetsiz, alde egin zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Ondoren, inguratu eta, erabat suntsitzeko, su eman zien dorreei eta barruan ziren guztiei. Elizen arteko biblia 1 M 5,5
Faxistek, bonbardaketa egin ondoan, gasolina edo ezantzaz busti zuten hiria eta su eman, itxurak gordetzeko gisan; horrela nahi zioten munduari sinetsarazi hala ez zena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.
Zabortegietan [...] zikinkeriak pilatu eta su ematen zietenean, hodei beltz trinko baten azpian desagertzen zen Azpil. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.
Gero, auto abandonatua hartu eta gasolinaz ongi igurtzi ondoren, su ematen zioten, halako sute beltz ikaragarri bat sortuz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
-Zergatik eman diote su nire soroari zure morroiek? Elizen arteko biblia 2 Sm 14,31
Hegazkinen kontrako kanoi bat ere (Vofors markakoa) erre genuen garai hartan gasolinarekin su emanda. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Zoazte eta emaiozue su. Elizen arteko biblia 2 Sm 14,30
Bere buruari su eman zion Elosegik eta Diktadorearen gainera salto egin Donostiako frontoi batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.
Katek bere zigarroa piztu eta su eman zion komediantearenari. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.
Sakelatik zigarro erdi bat atera, eta, su eman ziolarik, irrikaz lotu zitzaion erretzeari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.
Pipari su emanez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.
-Portu Handian zeuden itsasontzi guztiei su emanarazi zien Zesarrek, matxinatuek beraren itsas armada preso har ez zezaten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.
Bere lurrak jendez hutsarazi, eta su emanarazi ziean tresnei. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.
Behin hantxe eroso ipini zuelarik, hamalau txortaldi jo zizkion segidan, su eta fu, begiak zuri-zuri, mihia hortzartean dantzari, espasmodikoki. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 98. orr.
"Ni apaiz batengana, mekaguensandios", jarri zen su eta fu Brown jauna, irainka eta maldizioka, inoiz ez bezala. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.
Nik su eta gar defendatu haut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.
Amorruz hustuko du bere haserrea, su eta gar beteko bere mehatxua. Elizen arteko biblia Is 66,15
Baldin eta inor etorri izan balitz Big Lannieren gelara, Raymond itsuentzako eritegiren batera eramateko asmoz, aldamenekoak su eta gar borrokatuko ziratekeen haren aurka, harrika, irainka edota ur irakina parrastan jaurtika. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.
Burua su eta gar hasi zitzaion lanean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.
Su eta gar jartzen nau aurreiritziz jositakoek jende azal-ilunarekiko ageri duten hertsikeriak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Kortsarioak berriz, lerro bakar, armak eskuetan, herria su eta herio suntsitzeko prest zeuden hondartza gainean, begiak zorrotz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.
Jusuf Khan ez baitzen Timur Herrenarekin su eta herio Bagdad hiria suntsitu zuen hura bera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.
Eta une honetan, alemanak ghettoan sartu dira, su eta herio. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.
Herriko ausartenaren aurka borrokatu nahi zuela, eta hark irabaziz gero barkatuko ziola herriari; bestela, su eta herio, ez zela harria harriaren gain geldituko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.
Egoitza jendez gainezka aurkitu zuen, eta haren ezagun bat, Jean-Martin Monduteguy, mahai gainera hupaturik ari zen laster gauzatuko ziren aldakuntzen aipatzen, su eta ke. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Bouek Canariasekin su eta ke ekin ziotenean izan zen hortxe aurretxoan, Matxitxako eta Billano lurmuturren artean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.
Entzunda nengoen Bizkai osoak su eta ke ziharduela armadakoak prestatzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.
Zeharka eserita, adia gona motzaren gainean zeukan ispilutxoan jarririk, su eta ke ziharduen bekainetako ile bihurriren batekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Martxoak 22, 2006; ETAk su-eten iraunkorra iragarri du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 11. orr.
Su-eten iraunkorra deklaratu du ETAk martxoaren 24an. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.
ETAri, hitzez hitz, su eten zabal eta iraunkor bat aldarrika dezala. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.
Dauka ere gisa hortako urratsik ezin egin dela ETA-ren beste su-eten bat gabe. Herria 2003-12-11
Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena Gobernuak eta gerrillariek. Berria - Gaiak 2004-04-17
Bi aldeek su-etena hitzartu eta errespetatu zuten bi hilabetez, eta bost bilera formal egin. Berria - Harian 2006-01-07
Hildakoei lur emateko su-eten armatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.
Burkideekin hitz egin, eta, su-eten bat aprobetxatuz, beste aldera pasatzea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.
su-etena indarrean sartu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.
Argi zegoen su-eten moduko hark ezin zuela oso luzaro iraun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.
Mornatar gerlari batek ez luke su etena hautsiko biscaynetar txakur bat hiltzeko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.
Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Su-etena onuragarria izango da garapen ekonomikoa areagotzeko eta enpresak erakartzeko. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Beraz su-eten berri baten alde biltzen hasi dira euskal kulturako ekintzaile batzuk. Herria 2004-01-01
ETA-ren su-eten denboran. Herria 2002-11-07
Salmenten balizko su-etenak ere karikatura baten itxura du. Berria - Ekonomia 2006-02-16
Monikek pentsatzen zuen ez zela argitasuna soilik, baizik eta horizontaltasunak berez inposaturiko su-etena, botere oreka. orain ohartzen da ezeroso sentitu zela bide osoan, Nerea eta Sebasen despedidako muxuak suposaturiko su-etenean izan ezik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.
Su festak primeran ikusten zituzten, denak egongelan eserita. Berria - Harian 2005-07-07
Liburuaren azalak berak ere hiriaren postal turistiko tipiko bat erakusten digu, bere elementu guztiekin: Kontxa, Igeldo, Santa Klara, Urgull eta su festaren kolorea. Berria - Kultura 2004-03-25
Azken Aste Nagusian su festetan erabili gabe geratutako bolbora eta materialen hondarrak. «Kuskue tanden», 2004 - 222. orr.
-Aizue, gaur gauez su-festak izan dira ala...? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.
Behera erori, berriz lasterka igotzen hasi, eta azkenean kolore biziko milaka argitxotan lehertzen zen, gorri, urdin eta berde, su-festak bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Perpausak kadentzia baten arabera txirikordatu eta lotzeko gaitasunak su-festa baten antzera egiten digu eztanda begien aurrean.· Eta su-festak piztu zizkidan bihotzean, txoro-txoro eginda bainengoen benetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.
· Ondorio batera iritsi naiz, su festa saio bat egin nahi zutela. «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.
Bere oroitzapenen arabera aise imita zezakeen hainbeste emakumeren aurpegietan (Ramsay andrearenean, esate baterako) ikusi izandako sugalda, aztoramena, amore ematea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.
Nabarrengoxen bildua nuen sukarraren sugeldiek aski zuten guti pizteko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 30. orr.
Porta de Ferroko hego harresiaren aurka eraso behar zuen dorrearen sunsitzeak ekarri zuten jende guztiaren grina belikoa su bizitik su geldora pasatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.
Elementu horiek guztiek bat egiten dute lan horren koherentziaren baitan, eta argi dago su geldoan kuzinatu direla, plater zaporetsu eta goxo baten osagaiak balira bezala. Berria - Kultura 2004-03-04
Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako sugeldo haragikorra. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.
Veraren soinekoak su hartzen zuela imajinatu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.
Bikeak bezala su hartuko du lurraldeak. Elizen arteko biblia Is 34,9
Zeluloideak erraz su hartzen duela jakinik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.
Fenixek su hartzen dute hiltzeko garaia iristen zaienean eta berriro jaiotzen dira beren errautsetatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.
Batzuek uste dute erre egin zela, Hawthorne-k berak su emanda edo biltegi batek su harturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Galiziako kostaldearen parean Urquiola petroliontziak su hartu zuen, eta 100.000 tona erregai isuri zuen. Berria - Gaiak 2006-03-12
Orotara 45 edadetu joaten ziren autobusean, eta, antza denez, autobusak su hartu eta ondoren lehertu egin zen. Berria - Harian 2005-09-24
Su hartzen ez duten etxeak edukiko genitizken, eta ez luken su-emailerik egongo. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Eskuan zerabilen potasio-kloratoak su hartuta kiskali omen zituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.
Eskuin belarriko ertzean du minik handiena: mediku gazteak esan zion bezala, hori izan zen benetan su hartu zion zati bakarra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 141. orr.
Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek. Elizen arteko biblia Epa 15,5
Hamasei urteko mutil batek ez du pospolo beharrik su hartzeko: berez ere aise eta sarri hartzen du su. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.
Gaizki itzalitako zigarro baten eraginez hartu zuen su etxebizitzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
2004an, Arrosadia auzoko etxe batek hartu zuen su. Berria - Euskal Herria 2006-03-21
Kamioiak autobideko 137. kilometroan hartu zuen su, 10:00ak inguruan. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Olentzaro ikazkin edo surtautsez zikindua ageri ohi da betidanik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.
Sukaldeko 300 hitzak, ez dut uste nik askoz gehiago jakingo nuenik; Goierrik askoren belarrietan halako ximaur eta sutauts oihartzunak sortu arren, alde handirik ez horretan Donostiatik gurera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.
Suhesi batek sareko komunikazioak aztertzen ditu eta soilik erabiltzaileak baimendutakoak iristen dira ordenagailura. Berria - Gaiak 2004-05-05
Gazteek lehorretik zekartzaten gainerako albiristeen oihartzunek Ánimas karrakaren arima suhila arrapiztu zuten, zeren eta txaneltxokoekin berba urduri batzuk egiten amaitu baino lehen hantxe heldu baitzen beste ontzitxo bat, gure diruen kutxarekin eta armadako amabiaren aginduekin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.
Su itzalgailua hartu, eta berak amatatu zuen sute txikia. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
Inguruko zutabe batera hurbildu eta, handik tamaina handiko su-itzalgailu bat erauzirik, Konstirengana joan zen kulunka. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.
Telefonoa erauzi diogu atzaparretatik, nahikotxo kostata, eta kameraren aurrean ostikoz zanpatu dugu, su-itzalgailuz, mailuz ere bai. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.
Kanbotarrak aitortu zuen ez duela lana besterik egiten (su-itzalgailu saltzailea da), eta han duela burua. Berria - Kirola 2006-04-01
Harrizko zolaren gainean Minimax markako suitzalgailu bat zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.
Gorrimina zen haren aurpegia, sukolorea, kobrezko kopeken antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Zigarrokin bat atera zuelarik, potea lehengo tokian ezarri, eta lanpararen su laman piztu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Kandelen su-lamei begira. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 211. orr.
Eta begira zegoelarik su-lama guztiz eder eta distiratsua ikusi zuen zerutik etortzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.
Zuk ikusi zenuen su-lama hartan Jainkoa zegoen, itxura hartan niri hitz egiten, antzina Moisesi hitz egin zion bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.
Su lama batek -pasioak eta gartsutasunak hartutako bere bihotzetik etorriak-, begiak dirdirarazi zizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.
Su-lamara hurbiltzen den tximeleta bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.
Lokomotora labe batek su lamazko erauntsi bat jaurtitzen dizu sabelera, zazpi mila metro gora. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.
Lajosek entzunaldian hartzen zuen jendea, begiratuarekin adierazten zuen gaitzespena edo onespena, eta batzuk zeruraino jasotzen zituen eta beste batzuk infernuko su leizera bidaltzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Halako egunetan sulerroan ematen genuen gaua, mendian, artilleriak lan ona egiten zuen eta hiru eta lau egun behar izaten genituen puskaila guztiak biltzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.
Koadroak, lehen planoan, sutan zegoen or zuri bat erakusten zuen, zutik zegoena bere gidailen gainean, eta su-metaren erdiko makilari katez lotua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
Sumeta berean erre zituzten, justiziaren aginduz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.
Ez duzue sumeta bat irazekitzen, suzko labirinto bat baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.
Supiztea, ordea, pozbide den aldetik, denboraren eta espazioaren mugetatik at dagoen zerbait da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Horregatik diote maisuek supiztea loturik doala zailtasunarekin, oinazearekin, eta atsedenik gabeko lanarekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Kelleyren eraginez John Deek zientziarekiko loturak erabat hautsi zituen, eta asmakizunaren eta sineskeriaren su-txakurren atzetik joan zen betiko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.
Su txikiak atzematen ziren aintziraren ertzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.
Su txikiak piztu ziren han-hemenka eta jendeak etorkizun berri batez hitz egiten zuen su horien bueltan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 207. orr.
Arropa bustita neukan eta hura erantzi eta su txiki bat egin nuen. Gizona, su txikiaren argitan, gezigintzan ari zen. Urrunean, baina ia zuzenean, su txikiek zipriztindutako iluntasunezko lakuaren beste aldean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 32. orr.
Gustavok kostaldea ikusi zuen gertu, labarrak eta labarrak bata bestearen atzetik, desolazioaren irudia, eta su txikiak bata bestetik gertu, hango biztanleek piztuta, maltzurkeriaren jokoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.
Irrien espazio aldakor hartan, ez ote zuen ironiaren su txikiak berriro ere argi egiten bazterren batetik? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 241. orr.
Txiskeroaren su txikian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 34. orr.
Suak hartu zuen haren etxea. Egurra suak hartuz geroz edo berotuz geroz, aldiz, erraten da baduela berotzeko boterea edo ahalmena; zeren eta horren egiteko gaitasun hurbila baitu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.
Hau sagu-tranpa bat duk suak hartzen badik... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.
Pinu handiko basotxo bat zartako elektrikoak jo eta suak hartu zuen tarantasetik hogei pausora, zuzi erraldoi baten gisa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.
Lastoa suak hartuko du eta irentsiko. hiru mila lagun hil ziren eta hiria bost egunez egon zen suak hartua, dena desegin zen arte. Elizen arteko biblia Ab 1,18
Nire ezpata suak hartu eta egur zatia balitz bezala erre duk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.
Eskuineko ur bazterrean, sutea parez pare izanik, zuhaitzak eta amildegiak suak hartuak zeudela ematen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.
Odolak eztanda egin zion masailetan Arantxari, lotsaturik eta suak harturik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 24. orr.
Batzuk -suharrenak, suak hartuenak-, dena emateko prest bezala, edo lehenago, dena kentzeko prest paratu ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.
Patrikatik gutuna atera eta kandelako garrera hurbildurik, gutuna berehala hartu zuen suak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.
Sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino. Elizen arteko biblia Ez 21,3
Behin, sutondoan eserita zegoela, oharkabean lihozko galtzak hartu zizkion suak belaun inguruan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Faramir, bitartean, sukarraren suak hartuta zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.
Panazko jaka erantzi zuen suak hartuta, dardarizo batean, eta zeuzkan guztiak probatu zituen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 58. orr.
Xaharra suak harturik mintzatu zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Suak harturik, berba lohiak baino ez zitzaizkion irteten ahotik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Badoa suak hartuta telefonoraino eta ohizko trumoikada botako du. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 170. orr.
Halaz guztiz, suak harturik atera da Txetxu, oihuka. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.
Mundua suak hartua zian, eta halako gar eta ke artean zegoenez, burura etortzen zitzaidaan, batzuetan, zalantza guztiak, arazo guztiak, grina guztiak erreko zirela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.
Bilboko jaietan suzko erroberek eta txapliguek erabat ikaratzen dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.
Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
"Arrazoia suzko errobera bat da", idatzi zuen bere egunkarian, eta Filosofia utzirik Piroteknia ikastera lekutu zen urrungo hiri batetara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.
emandako su etena (6); etaren su eten (42); etaren su etena (119); etaren su etenak (40); etaren su etenarekin (9); etaren su etenaren (76); etaren su etenari (11); etaren su etenaz (6); etxeari su eman (13); hartu zuen su (6); hilabeteko su etena (11); hiriari su eman (7)
iragarritako su eten (9); iragarritako su etena (13); iragarritako su etenaren (7); iraren su etena (7); jo eta su (90); jo ta su (9); labeko su (7); mugagabeko su (8)
su adarra (6); su aregungoeipopilsooooopilopioegungoooooma (13); su artifizial (6); su artifizialak (12); su aurrean (6); su bat (31); su bizi (7); su biziak (6); su bizira (6)
su egin (7); su egiteko (6); su emaiten (6); su eman (259); su eman ondoren (6); su eman zien (11); su eman zion (49); su emanda (8); su emanez (17); su emango (40); su emango diet (8); su ematea (8); su emateko (21); su ematen (40); su eta gar (26); su eta herio (6); su eta ke (6)
+; su eten (272); su eten bat (23); su eten baten (12); su eten eskaintza (8); su eten garaian (10); su eten iragarpena (6); su eten iraunkor (6); su eten iraunkorra (58); su eten iraunkorrak (19); su eten iraunkorraren (17)
su etena (916); su etena aldarrikatu (38); su etena arriskuan (6); su etena atzeraezina (6); su etena egiaztatu (9); su etena egiaztatzeko (14); su etena egiaztatzen (6); su etena eman (49); su etena emango (6); su etena ematea (12); su etena emateko (12); su etena eskaini (9); su etena eskatu (11); su etena eskatzeko (8); su etena eskatzen (10); su etena hautsi (22); su etena hitzartu (14); su etena indarrean (16); su etena iragarri (63); su etena lortzeko (8); su etena sinatu (10)
su etenak (134)
su etenarekin (36)
su etenaren (294); su etenaren aurretik (6); su etenaren berri (14); su etenaren berria (6); su etenaren harira (7); su etenaren inguruan (13); su etenaren inguruko (6); su etenaren iragarpena (8); su etenaren ondoren (25); su etenaren ondorengo (11); su etenaren ondotik (7); su etenaren ostean (28); su etenaren osteko (10)
su etenari (48); su etenaz (18); su etenean (21); su etenerako (11); su etenetik (9); su etenik (36); su etenik ez (8)
su gainean (14); su galda (7)
su handi (24); su handi bat (10); su handia (8); su hartu (115); su hartu zuen (52); su hartuko (6); su hartuta (7); su hartzen (29); su hartzen du (7); su hazi (6); su hiltzaile (31); su hiltzaileak (38); su hiltzaileek (24); su hiltzaileen (16); su hiltzale (10); su hiltzaleak (19); su hiltzaleak erne (6); su hiltzaleek (10)
su kiskalgarria (14)
su lama (12); su lotu (21); su lotu da (11); su motelean (7); su ta gar (48); su ta garrek (7); su ta garren (9); su txiki (9)
airea eta sua (6); amaren sua (7); barneko sua (8); beheko sua (20); etxeko sua (8); gaitzeko sua (9); haserre sua (10); maitasunaren sua (6); olinpiar sua (8); piztu zen sua (8); piztutako sua (6)
sua amatatzeko (6); sua bizitu (6); sua egin (17); sua egiteko (10); sua egiten (7); sua eman (18); sua eskatu (7); sua eta kea (9); sua eta ura (6); sua hasi (8); sua indartu (6); sua itzali (27); sua itzali eta (6); sua itzaltzeko (12); sua itzaltzen (24); sua itzaltzera (8); sua lotu (12); sua lotu da (6); sua nahi (10); sua piztea (7); sua pizteko (17); sua pizten (34); sua piztu (98); sua piztu zen (10); sua piztu zuen (16); sua piztuko (6); sua pizturik (14); sua piztuta (14); sua sortu (7); sua zeriola (12); sua zerion (6)
ura eta sua (9)
suak erre (7); suak hartu (30); suak hartu zuen (9); suak hartua (9); suak harturik (12); suak hartuta (23); suak hartzen (11); suak irentsi (9); suak irentsiko (8); suak kiskali (9); suak pizten (6); suak piztu (6)
beheko suan (7)
beheko suaren (31); beheko suaren aurrean (8); beheko suaren gaineko (6); beheko suaren ondoan (6); lurreko suaren (8)
suaren argitan (7); suaren aurrean (28); suaren erditik (12); suaren gainean (13); suaren gaineko (8); suaren gainetik (9); suaren inguruan (41); suaren ondoan (25)
suari begira (19)
bi suren artean (4)
aita sutan jartzen (7); begiak sutan (14); etxe bat sutan (7); etxea sutan (11); haserre sutan (15); haserre sutan jarri (7); hiria sutan (6); masailak sutan (9); odola sutan (6)
sutan berotzen (6); sutan bezala (6); sutan bizi (7); sutan dago (31); sutan dagoen (10); sutan daude (10); sutan erre (21); sutan erreko (8); sutan erretzen (21); sutan ezarri (8); sutan ipini (6); sutan jarri (120); sutan jarri zen (39); sutan jarri zuen (9); sutan jarriko (12); sutan jartzeko (7); sutan jartzen (76); sutan jartzen zen (16); sutan nengoen (11); sutan zegoela (15); sutan zegoen (41); sutan zen (9); sutan zeuden (16)
sutara bota (32); sutara botako (8); sutara botatzen (13)
gauerditan suzko zezena (9); suzko arma (6); suzko barrikadak (11); suzko barrikadak jarri (7); suzko bola (12); suzko gurdi (6); suzko zezena (21)