Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

opil 1 iz irinezko orea labean erreaz egiten den ogi modukoa, berez biribila eta txikia.

Pitxar bete ur eta sei opil.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil batzuk.  Elizen arteko biblia   Has 18,6

Hartu ogi-irin garbia, erre zortzina kiloko hamabi opil.  Elizen arteko biblia   Lb 24,5

Opil egin berrien usaina, erroskilena, esne irakinarena, eta sardinzar ketuena zetorkion patioetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Neskak plater bat jarri zuen mutilaren aurrean urdaiarekin eta opil batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Opil bat kafean bustitzen zuen bitartean -kruasana zela oroitzen naiz- Lakatosek bestela bezala esan zidan: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

Opila bezain zapal eta mehe zeukan lastaira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

· Bai zera, horiek ez dira irin bereko opilak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Molde zaharrean opil berria egitea hobe izango da beti, molde berrian opil zaharra egitea baino.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Mahaspasazko bi opil gozo handi erosi eta jatera eseri ginen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Jangelatxoan, mahaiak gozokiz eta opil gozoz betetako erretiluak eta ardo zurizko botilak eskaintzen zizkieten bertaratuei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Esnez, arrautzaz eta irinaz eginiko opil mehea, taloaren antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Kremaz betetako opil bat eskuan zuela irten zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 150. orr.

Atari sarreran tipulazko opilak saltzen ari zen neska bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

-Opil beteak zeuzkaagu gaur -esan zuen Steffi Prokopek, animatze aldera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 83. orr.

Hemen, botak eta zortzi-itxurako opilak zeuzkaten pintaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Hartu zituen ere legamigabeko opil bat, olioz oraturiko opil bat eta talo bat.  Elizen arteko biblia   Lb 8,26

Egiptotik atera zuten altxagabeko orez legamigabeko opilak egin zituzten.  Elizen arteko biblia   Ir 12,39

Eztiz igurtzitako opil txiki batzuk zeuden platertxo baten jiran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Opil adardun arrauztatuaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.

3 (neurriekin)

-Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.      - 0. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Opil saski batzuk ekarri zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Mutil zaharrenari, Alphyri, eman zion Mariak opil-zorroa, opilak bana zitzan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 150. orr.

Ronek haragi eta giltzurrunezko opil-zati bat zeukan ahora bidean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 139. orr.

Geratzen zen opil-puska jarri zuen berriro mutilak Noraren hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Maria zegoen opil banaketaren begirale.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Hegoaldeko labe beroko opil-laino zuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

· Ardo gozoa amatxorentzat eta baso bat esne eta opil antzeko batzuk niretzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 210. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kafea eta ogi-opil bat hartzen ditu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

Artzainaren zorrotik eurek sartu zuten ogi-opil bat atera zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Bazkalondoan, irratia piztu eta arroz-opila eta kafesnea zerbitzatu zizkidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Esne-opil bat gehitu nion neureari, ez bainuen oraino gosaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Eltzekariak, patatak eta bizkotx-opilak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Zuria zen, txarrangil-haziaren itxurakoa eta ezti-opilaren gustukoa.      - 0. orr.

Te-kikarakada bana eta fruta-opil batzuk baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

Hogei garagar-opil eta gari berria bide-zorroan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,42

Jengibre-opil ezin gozoagoak dauzkat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.

Piku-opil puska bat eta bi mahaspasa-mordo ere eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,12

Ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,3

Cinnamon-raisin, kanelaz eta mahaspasaz egindako eraztun-opila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

· -Hago isilik, zuntzun-opila!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

6 irud/hed

Askoz gehiago kezkatzen da ASC elkartea uda guzian ondartzara jin diren petrolio opilak aitzina etorriko diren oraino.  Herria   2003-09-25

7 arrautza opil ik arrautzopil.
8 nork bere opilari su

Ama-amonak ez ziren eztabaida hartatik aterako, nork bere astoari arre, nork bere opilari su.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 36. orr.

· Ez zen, beraz, ene eskua toki menperatu berritik kentzeko bertze agindu bat -nik, bederen, neure opilari su, horrela ulertu nuen-, baina bai nire haztatze lanak gelditzeko erregua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

9 ogia erre arterainoko opil (orobat ogia erre artinoko opil) ipar

Baionako partida eta Garatenekoaikus detzazkegu hemen bertzalde, biak ere amaturren artean, ogia erre arterainoko opila!  Herria   2004-03-25

Zerbait bide da hori haatik ogia erre artinoko opila bakarrik, baina dena ere on.  Herria   2005-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jengibre opil (4); ogi opil (3); opil gozo (4)

erre artinoko opila (4)

jengibre opilak (4); legamigabeko opilak (4); opilak egin (3); opilak jan (3); opilak jaten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus