Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soinu 1 iz hotsa.

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Soinu baten ozentasuna haren intentsitatearen (hau da, daraman energia kantitatearen) eta maiztasunaren mende dago. garaieratik baino errazago, tinbretik ezagutzen dira soinu baten sorburua eta garrantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Garbi dago entzumen-nerbioak ezingo liekeela erantzun [...] 1.000 Hz baino maiztasun handiagoko soinuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Ozentasun ertaineko soinu batek, 1.000 Hz-eko maiztasunean, 7.000 nerbio-zuntz inguru aktibatuko ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Hasieran soinu txikia izan zen: hosto batek, erortzean, zarata handiagoa egingo zukeen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.

Hego haizeak basoko hostailari ateratzen zion soinua entzun zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Urratsen soinua eta ahotsak aditzen ditut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Entzun daitekeen soinu bakarra euren arnasestuena da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.

Soinu hori dena musika da, bozkarioz beterik baitago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haurrak, ordea, askoz soinu altuagoak entzutera ere iristen dira maiz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Belarriek, garunarekin elkarlanean, goi-fidelitateko soinu estereofonikoak eskaintzen dizkigute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, itxoiten bezala ohizko soinuren bati, soinu mekaniko erregularren bati.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Soinu huts beroa zen, soinu sendo pisua, zorutik nekez altxatu arren, zirrikitu guztien jabe egiten zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Trenaren soinu sarkor sakona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Soinu bat entzun zuten Leviataneko marinelek, soinu min zorrotza, soinu itsaskor tematia, belarrietatik sartu eta burmuinetan geratu zitzaiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Tinpanoa zentimetro baten mila milioiren bat mugitzeak sortzen du soinu-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhinek likidoa zeharkatzean, uhineko zati negatiboek edozein lurrun-burbuilaren tamaina ziztuan biderkatzen zuten, gori jartzeraino eta soinu lumineszentzia lortzeraino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Orduan soinu-olatu bat zen, nahikoa zabala ur sakonaren itxura izateko eta gaztainondoen lekak botatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.

Bere kaset hura, soinu sekuentzia metalikoak errepikatzen zituena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

-Soinu-efektuak egiten ditu filmetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Jesus Aured hausko soinu joilea, Pierre Visler soinu hartzailea, Anjela Mejias eta Antonio Di Bellonio argazkilariak.  Herria   2002-11-14

German, izan ere, soinu-eragile zen, zinemaren efektu berezien teknikari aparta, hitz gutxitan esanda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 53. orr.

Baina gero Jim maitemindu egin zen soinu-nahasletako lankide Martha Ives-ekin, eta hor amaitu zen guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Ke zaporea du ahoan eta, lausoturik, soinu antz bat buruan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zein hots zehaztugabe zekarren haizeak, zein eztanda soinu zabaltzen zen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Goizean goiz itsas soinu garbi eta berriarekin batera lehen argi-izpi herabeak sartu zitzaizkienean gelan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Galdurik, otoitz-soinu arraro horri segitzea erabaki nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

5 musika tresna baten hotsa, belarriari atsegin zaion hotsa.

Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Soinuak eta soinu arteko bitarteak musikazko sinfonia edo akordantzien arabera konbinatzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Soinu baten eta hurrengoaren arteko bitarteak garbiak izaten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.

Soinu aldakorrak, berriz, finkoen tartean kokatzen dira tetrakordioan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Nerbio horiek ezin izaten dira teinkatzez utzi harik eta langilearen belarriarentzat soinu garbi eta afinatua ematen duten arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Bazekien legeak biolinak bezala bi soinu dituela beti, bata jotzaileak tresnari ateratzen diona eta bestea, erabat desberdina askotan, entzuleari belarriraino iristen zaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Herriko jendea, berriz, pozez beterik zebilen, turuten soinura.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,14

Orkestraren soinu bigunekin hasten zen abestia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Gitarra baten soinua entzun zuen, soinu hits mudurria inondik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.

Soinu ondo gozatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Orkestra txiki baina soinu oneko batek britainiarren ereserkiarekin hasi zuen saioa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuetan neuri irakasten zidan nola jotzen zen soinu-tresna hura, eta bertzeetan hark zuen jotzen eta kantatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Argia airezko musika baita kolorezko pianoa soinu-joka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Soinu-harmoniarik egokiena lortzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Haren entzumena alegiazko soinu-irudiak asmatzen hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Soinu-kontrolaren ondoan, Gregen gurpil-aulkiarentzat gordetako leku berezia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

Stones eta Led Zeppelin, Allmand Brothers eta Linyrd Skynyrd, Jethro Tull eta Black Sabbath, bakoitza oroitzapen ezberdin baten soinu-banda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta halako batean biolin soinu hits eta hustua iritsi zitzaien bidean zihoazenei.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan.  Elizen arteko biblia   Ap 18,22

Turuta-soinu batek ekarri zuen bere onera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

8 herri dantza saioetan jotzen duen musika taldea edo erabiltzen diren musika tresnak; bereziki soinu handia eta soinu txikia.

Soinurako zaletasun izugarria zekarren Joxeaustinek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Zure aitak diskurtsoa egingo du; zuk, soinua joko duzu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

"Joango al naiz soinuaren bila?", galdetu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Soinuaren uhaletan sartu nituen besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Etxera etorritakoan ez nion bakerik eman aita zenari, soinua erosi arte.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.

Beti soinua bizkarrean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 16. orr.

Soinu hauxe da zaharrak eta gazteak dantzan jartzen dituen soinua.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.

Botoizko soinua ikasten hasi zen orduan anaia Lorentzorekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Aurrerapen handia izan zen hogeita hiru botoidun soinu hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Bere kasa ikasi izango zuen Gelatxo zaharrak soinua jotzen, ilara bateko soinu batekin.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Hiru ilarako soinua du esku artean, "Cengotita" izenekoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Erretiratu da biltegira, badakar soinu hori, jarri du barra gainean, ikusi du, eta Sakabiaren poza!, frontean utzi zuen soinua!  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

9 (izenondoekin)

Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina txikiarekin hasia zen, diatonikoarekin.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Larrinaga-Guerrini izeneko soinu barria lepoan ekarrela itzuli ei zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Aitona ez bazen osaba, beti bazen etxeko soinu zaharrari notak ateratzen ahalegintzen zen bakarren bat.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Orduan lortu zituen Jexuxek soinu berria erosteko behar zituen xoxak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

10 esku soinu ik eskusoinu.
10a soinu-egile ipar musikalaria.

Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak.  Berria - Kultura   2006-03-21

11 soinu handi eskusoinua.

Soinu handia eta soinu txikia, dena da balekoa jendea dantzan jartzeko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.

Besoen artean soinu handi bat dauka, tekladuna.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

Lehen soinu handia bazen txikia gutxiestea lortu zuena, Trinidadeko saio haien ondoren handiari zegokion zaputzaldia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Zeuk ere soinu handia jotzen zenuen.  Berria - Kultura   2004-03-15

Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan.  Berria - Kultura   2004-11-23

12 soinu txiki trikitia.

Soinu txikiaren handitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-20

Soinu txikia baserri giroko soinu tresna izan zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Soinu handia inportanteagotzat jotzen zen soinu txikia baino.  Berria - Kultura   2004-03-15

Soinu txiki bat erosi eta bere kasa ikasi zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.

Kaletik urruti, munduko doinuak ekarri zizkion soinu txikiari, hiriaren usaina.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.

13 soinu-jotzaile (63 agerraldi, 3 liburu eta 25 artikulutan; orobat soinujotzaile g.er.) soinua jotzen duena. ik soinujole; soinulari.

Azken batean soinu-jotzailea festarekin lotzen zen, eta festa soinu-jotzailearekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.

Sakabi soinu txikia kalera ekarri zuen soinu jotzailea.  Berria - Kultura   2004-03-15

Benetako plazagizona da, erromerietako soinu-jotzaile peto-petoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Eguna amaitzeko, Migel Angel Agerralde soinujotzaileak kontzertua eskaini zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Dantzarako orduan soinu jotzailea eta haren laguntzailea panderoarekin, agertzen ziren.  Berria - Kultura   2004-01-31

14 soinu jotze (orobat soinujotze)

«Nire soinu jotzea Iturbidetarrei lotua dago», esaten zuen.  Berria - Kultura   2006-02-03

"Nik beti pentsatu izan diat" ihardetsi zion Lizarriturrik, agian bere soinu-jotzearen helburua gogoan, "animalien ulua, marrua, nahi duan bezala, etengabe eragiten diegun heriotzaren aurrean gure bihotzak samurtzeko-edo asmatu duten defentsa dela, erruki eskaera bat bezalakoa!".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Ezagutzen nuen Pedroren soinujotze martxa, baina etxetik kanpo hainbeste egun pasako zituenik ez nekien.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.

15 soinu tresna musika-tresna.

Huna soinu tresnak zoin diren: akordeoia, bateria, bibolina, djembé, flauta, gaita, gitarra, pandero, pianoa, saxofonoa, xixtu, trikitixa, tronboia, txalaparta.  Herria   2002-09-05

Albokak eta dultzainak, aldiz, melodia soilik jo dezakete, honela uler daiteke soinu tresna hauen baztertzea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu.  Herria   2004-04-29

Donaixtiko klika sartu da bere soinu tresnekin, denak harriarazten ginduztela.  Herria   2003-12-18

Euskal Herriko musika erakunderik zaharrenak, Iruñeko katedralaren musika kaperak, 800 urte beteko ditu aurten, eta XIV. mendeko soinu tresnak berreskuratu ditu ospatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-11

Hemen aurkitzen ditugu bereziki Joxan Goikoetxea hernaniarra, akordeoi joilea, eta Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea.  Herria   2004-11-04

Juan Mari Beltran musikariaren laguntzarekin, Euskal Soinu Tresnen Musika Eskola sortu zuten 1991n.  Berria - Kultura   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere soinu (11); beren soinu (9); dantza eta soinu (6); erpurua soinu hegalaren (4); esku soinu (6); euskal soinu (5); filmeko soinu (5); gure soinu (6); kantu eta soinu (19); ohiko soinu (3)

soinu aldetik (8); soinu arraro (4); soinu artxiboak (4)

soinu banda (45); soinu bandak (8); soinu bat entzun (6); soinu berezi (5); soinu berezia (6); soinu berria (4); soinu berriak (5); soinu bikaina (4)

soinu ederra (5); soinu efektuak (4); soinu egokia (5); soinu eta dantza (14); soinu eta jauziekin (4); soinu eta kantu (8); soinu garbi (5); soinu garbia (7); soinu guztiak (8); soinu handia (22); soinu handia jotzen (7); soinu handiarekin (4); soinu hegalaren (5); soinu huts (5)

soinu jole (4); soinu jotzaile (16); soinu jotzailea (19); soinu jotzaileak (11); soinu jotzailearekin (4); soinu jotzailearen (5); soinu jotzen (5); soinu metalikoa (4); soinu mota (6)

soinu ona (6); soinu ozen (5); soinu tresna (17); soinu tresnen (5); soinu txiki (6); soinu txikia (36); soinu txikiak (11); soinu txikiarekin (7); soinu txikiaren (19); soinu txikiari (6)

soinu zahar (5)

aho soinua (5); ahotsaren soinua (4); bere soinua (15); bezalako soinua (4); esku soinua (19); irudia eta soinua (4); itsas soinua (5); jo soinua (8)

soinua aditu (4); soinua atera (8); soinua ateratzen (9); soinua besterik ez (4); soinua bizkarrean (9)

soinua egiten (11); soinua egiten zuen (5); soinua ekarri (8); soinua ematen (6); soinua entzun (12); soinua entzun zuen (4); soinua entzutean (4); soinua entzuten (24); soinua entzuten da (7); soinua eta argia (15); soinua hartu (11); soinua hartu eta (8)

soinua izan (5); soinua jo (20); soinua jo eta (5); soinua joko (10); soinua jotzea (9); soinua jotzeko (13); soinua jotzen (56); soinua jotzen hasi (4); soinua jotzera (7); soinua kendu (5); soinua lagun (6)

taldearen soinua (5); telebistaren soinua (4); txistu soinua (5)

egunari doazkon soinuak (4); euskadiko soinuak egitasmoaren (4); soinuak entzun (8); soinuak entzuten (7)

soinuarekin batera (5)

soinuaren bila (4)

soinurik atera gabe (6); soinurik gabe (13); soinurik txikiena (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus