Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentimendu (2276 agerraldi, 227 liburu eta 415 artikulutan; orobat sendimendu 203 agerraldi, 9 liburu eta 142 artikulutan eta sentimentu 90 agerraldi, 16 liburu eta 23 artikulutan) 1 iz gogo egoera edo jarrera, bihotzondoak edo zirrararen batek eragina. ik sentimen 4; sentipen.

Uste da minak, sentimendu bat, azken batean, garbitu egiten duela doilorkeria, harreman moral zuzena dutela biek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Izan ere, gorrotoa maitasuna baino sentimendu iraunkorragoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Beharbada lotsak derrigortuko zuen sentimenduak gordetzera eta alde egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Sentimenduak eraman ninduen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Maitatu behar hori izan zela zure sentimenduen motorra, Urteen poderioz, sentimendu hura ahuldu egin zitzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Zergatik haserretuko zinateke zuk sorrarazi duzun sentimendu batez?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Zure sentimenduetan sinestea, ez litzateke sentimendu horien beldur egoteko bertze arrazoi bat?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.

Sentimendu horiek guztiak gailendu zitzaizkion harik eta ispiluak Farairen begitartea [...] itzuli zion arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Ezin dut zehaztu zein sentimendu nagusitzen zitzaidan halakoetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 29. orr.

Sentimendu hori atsekabezkoa da, dudarik gabe, sorrarazi duenak ez badu beretu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Haren aldera dituen sentimenduak adeitsuak dira, ohartzen da, baita maitekorregiak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Magistratu sentimendu gabearen erosotasun eta plazerrak, alde batetik, eta presoaren malko eta saminak, bestetik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Hemeretzigarren mendetik han kokatu industriak eman zion hiritartasun modernoaren sentimendua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Sentimenduak sentimendu, barkatzerik ez dagoen gauza bakarra adimen eza da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Hitz haien azpitik bultzaka ari ziren sentimenduek hunkitu egin ninduten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorputz-atal ihartuei indarra bihurtzen baitzien eta bihotz gogorrei sentimendu samurrak ezartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Sentimendu goibelek ez zuten, ordea, luze iraun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

sentimendu gazi-gozo bat sumatu zuen eztarrian gora.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Sentimendu nahasiak irribarre faltsu bat eragiten dit ezpainetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Abasen begiradapean, neskak sentimendu nahasi eta kontraesankorrak zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Bihotza, sentimendu ezezagun batez harritua, baratu edo egiten da urrats bakoitzean, sentitzen ari den bozkarioaz gozatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Alabaina, bada, edo izan daiteke, bederen, sentimendu moral bihotz-eragingarri horren manipulazioa, aldebikotasun arketipiko horri probetxua ateratzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Sentimendu indibiduala (kulpa) eta sentimendu soziala (lotsa).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Plazerezko eta harrotasunezko sentimendu sakon batek hartu zuen Hamida.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

Leiho atzetik itsasoari, itsaso adiskideari, itsaso minari, itsaso sentimendu-sortzaileari begira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Gogobetetasunezko sentimendu batek hartu zuen eta arreta handiagoz entzun zituen gizonaren hitzak Ez zen harritzekoa jelosiazko sentimendu hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Izumenezko sentimendu batez xurgatu nituen ero hark asmaturiko giro surrealistaren xehetasun guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

Esker oneko sentimendu bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Nekez deskriba dezakedan sentimendu galdu-minezko batez egin dit osinak gainezka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 65. orr.

Amore eman edertasunak sortu eta bertuteak justifikatzen duen sentimendu gogoz kontrako bati.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sentimendu-egoera mesedegarria ez da ekintzaren ordezkoa; eta adiskidetzea lortu nahi izatekotan, ahalegin bateratu baten bidez bilatu beharko lukete alderdiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Ez zen ohikoa nigan sentimendu erakustaldi handiak egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.

Berak berretsi egin du aurreneko sentimendu inarrosaldia igaro ondotik, senarrarekiko orain sentitzen duen amodioa handiagoa dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 173. orr.

Ez dut hitzik nire zoriona deskribatzeko, nire sentimendu-uholde hura azaltzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Orduan, bikotekideak banatu egiten dira edo, bestela, beste harreman mota bat hasten dute, lotura eta sentimendu harremana.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 271. orr.

Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erru sentimendu pisutsu, eutsi ezinezko batek malko saminak isurarazi zizkidan kaperako erdi itzaletan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.

Une batez behintzat hala aurkitu nuen, eta bat-bateko eta ustekabeko gupida-sentimendu horrek oharkabean harrapatu ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Nork biziarazi bere baitan Jainkoagana etengabe isurtzen zenituen esan ezineko maitasun-sentimendu haiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Nazio-sentimendu indartsu bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Eta honen ondorioei elkarren interes kontrajarriek eutsi ahal izango diete bakarrik, eta ez askatasun eta berdintasun-sentimendu indartsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Une horretan berezkoa den harrotasun sentimendu batek eraginda, munduan bakarra izan nahiko luke sentitzen duena sentitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Akidura eta hustasun sentimendu jasanezin bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat ere bai, beldurrarekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.

Halako izu sentimendu lauso bat izan zuelako.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus