Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentipen (995 agerraldi, 144 liburu eta 112 artikulutan) 1 iz gogo egoera berezia, zentzumenen bidez edo bestelako eraginen baten ondorioz nabaritzen dena. ik sentsazio; sentimendu.

[Lobulu frontalek] ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin; alegia, ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

Zuzen jokatzen jakin ez zuelako sentipena zeukan, iruditzen zitzaion bere ahalbideak ez zituela egoki erabil.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.

Orain badakigu sentipen eta emozioak urdailean izaten direla, janaritik bilakatuak isurkin gastrikoen eragin kimikoaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Animaliei sentipenak ukatzen zizkien aro bat zen Skinnerren aroa -ondorioztatu zuen Templek-, eta automatatzat hartzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Sarritan izan dut sentipen hau: ume baten begietatik beste norbait ari zitzaidala begira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Itomenezko sentipen batek gainezka egin zion Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Erbesteratze- eta galera-sentipenek eta oroiminak mundu mota bat, berak galdutako benetako munduaren ordezko bat eskatzen bazuen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena; artegintzaren ahalmenaren adierazgarri, ordea, kontrolpean zeuden sentipenok.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Sakonagoko nahasmendu ia adierazezin bat sentitzen zuen, eta ikara, eta sentipen horiek, hain zuzen ere, margolanean kolorea erabiltzen saiatu zen hilabetean jo zioten gailurra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Etxerako bidean, maitasuna, sakontasunik gabeko sentipen bat zela iruditu zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

Hik, egiaz, gorrotoa hidan, hogeita lau urtez gorrotatu ninduan, eta sentipen horrek higan loturarik sendoenen ezaugarria zian, bai, anaitasunaren pareko indar eta garra.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Azkenik, gertaera edo fenomeno bati buruz batek duen iritzi edo sentipen bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

2 (izenondoekin)

Amets tankerako irudi haiekin batera, sentipen berri bat nagusitu zitzaion: "deitua" zela sentitzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Batera eta bestera ibili nintzen Branforden, déjà vu eta jamais vu sentipen bitxienarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Sentipen atsegina zen, han Ronekin eserita egotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Bere gorputza ezagutzen eta sentitzen hasten da, eta berehala ohartzen da gorputzeko zati guztiek ez dizkiotela sentipen berdinak eragiten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Irudiak ikuslearen atsegingarri izateko helburua du, hari sentipen (aisthesis) bereziak sorraraztekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Errezeptore desberdinak informazio eta sentipen desberdinak jasotzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Hain zuzen ere, (sentsazio eta sentipen oinarrizkoen ikuspegitik) animaliek eta pertsonok dugun oinarri komunaz jabetzeak ematen zion aukera animaliekiko halako sentiberatasuna erakusteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Gauean izarretara begiratzen dudanean, badakit izan beharko nukeela sentipen "numeniko" bat, baina ez dut halakorik sentitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Arteak bai baitu indarra halako sentipen bete-betekoak agerian jarri eta, hala ere, bridaturik emateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Nire sentipen beroenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin zezakeen azaldu, sentipen kontua zen dena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 145. orr.

Kontatzen ditudanak oker badaude, ez da inor engainatzeko asmoz propio okertu ditudalako, sentipen-usteok niretzat ustekabean ustel direlako baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.

Isla orok gugan helburu bat balu, susma genezake adimena ez dela islatzeko tresna bat bakarrik, bere sentipen-horizontean jartzen zaion ororentzat arduragabe den ispilu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Elkartze sexuala sentipen eta plazer sinfonia ederra da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Akademia bukatu, eta Armadako zerbitzuan izan ginen garaian, nik beti izan nian neure baitan segurtasun-sentipen hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Gauzen zein ezaugarrik bideratzen dute mugimendu-sentipena?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Nondik nora, zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

Kulpa sentipen horrek zer egin ez dakitela uzten ditu emakume asko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Japonia Asian dago, baina modernizazioaren ondoren bere burua ez du asiartzat; eta, gainera, nagusitasun-sentipen batek Asiako beste lurraldeak zapaltzera bultzatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.

-Joateko agindu dizut! -zioen printzeak, oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus