Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentimen (787 agerraldi, 60 liburu eta 27 artikulutan) 1 iz sentitzeko ahalmena. ik zentzumen.

Ezagutza edo zientziari gagozkiola, hori hanka biren gainean dabilela esan behar dugu, sentimenaren eta adimenaren gainean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Gauza bat da, beraz, sentimena eta bestea sentimen bidez sumatzen dena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Kontrolatu ezin ditugun sentimenetatik, entzumena da iruzurrik handienak egiten dizkiguna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Sentimen oro erraiei, nerbioei eta zainei loturik baitago, beti bigun eta gorputz hilkorrez ikusten ditugun organoak eurok.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Gure sentimenak ez dira honaino iristen, holakoak ezkutatu egiten zaizkigu erabat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 69. orr.

Esadazu orain, ea badakizun gorputzaren bost sentimen txit arruntak dituzula, alegia, ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 128. orr.

Harmonia hau sentimenari dagokiolako eta arimak, gorputzari itsatsita dagoelako, haren poza antzematen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Halaz guztiz, eta hutsak huts, seigarren sentimen edo zena zelakoa beti izan zuen kontuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Su beroak eta antzigar izoztuak gorputzaren sentimenak ezten ezberdinez zastatzen dituztela, bien ukituak seinalatzen digu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Film bat geratu baldin bazitzaidan gogoan, hori "Sentimenen inperioa" izan zen, Nagisa Oshimarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sentsorial.

Informazio eferentea garunetik sentimen- eta mugimen-organoetara doan nerbio bidezko informazioari esaten zaio; [...] informazio erreaferentea, nahita egindako mugimenduek eragindako sentimen-gertaerek emandako informazioari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Sentimen-organoak beren ahalmenaren mugara iristen direnean, haien argia itzaltzen hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Kontaktu moduak desberdinak direnez, gure larruazalak ere hainbat sentimen bukaera ditu, bakoitza estimulu eta kontaktu modu desberdinak jasotzeko espezializaturik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Sentimen-esperientzia subjektiboak kanpoko mundu materialaren errepresentazioa eratzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Sentimen-esperientziaren usteak sistema koherente baten barnean kokatuz justifikatuko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Psikologiak egin dezakeena beste gauza bat da, esaterako, uste anitz eta desberdinak kausatzeko sentimen-esperientziak -Quineren hitzetan, sentimen-estimuluak- dituen prozedurak azaldu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Epistemologia naturalizatuaren helburua sentimen-ebidentzia eta teoria (zientifikoa) nola erlaziona ditzakegun aztertzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Horren aburuz, nire sentimen-ideiak Jainkoak sortzen ditu nire gogoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne sentimen hau piztiengan ere aurkitzen baitugu, eta piztiek ez daukate adimenik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 134. orr.

4 sentipena; sentimendua. ik sentipen.

Etxeratu bezain laster ekin zion idazteari, sakoneko sentimen eta sentsazioak azaleratzeari.  Berria - Kultura   2004-06-17

Organoek ezin dute euren kabuz sentimenik eduki; zeren lohadarren sentimen oro beste sentimen batzuei begira baitago, eta ez gorputzetik moztutako eskuak, ez beste ezein organok dezake bakarrean sentimenik eduki.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Sentimen oro erraiei, nerbioei eta zainei loturik baitago, beti bigun eta gorputz hilkorrez ikusten ditugun organoak eurok.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Horixe izan zen gizonaren nahiz emakumearen barruak astindu zituen sentimena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Formula horrek egoki adierazten du irudiak geroz eta ugariago, bai, baina geroz eta dibertsifikatuagoak eta geroz eta trukagarriagoak diren mundu batean bizi ote garen guztiok izaten dugun sentimen hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Orobat zen egia, ordea, doluak bere baitan biltzen dituen sentimenak -nahigabea, tristezia, gogogabetasuna, inhibizioa- poliki-poliki atzean utziz joana zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Hamabi lerroak baliozkoak zirela uste izatearen pozak gainerako sentimen orori lekua kentzen baitzion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Gehienak zaharrak dira, eta lekuari bizitzaren hoberenak bota dituztenen bake eta tristuraren arteko sentimen bat itsasten zaio.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 63. orr.

Sentimen hauek islatu ziren atzo hainbat kazeten orrietan, borrero, torturatzaile, barbaro, kriminal hitzak baliatu zitzuten AEBetako eta Erresuma Batuko militarren ekintzak salatzean  Berria - Mundua   2004-05-06

5 (izenondoekin)

Zuk ez didazu ulertzen beharbada sentimen bizkor horietatik geratu zaidan zirrara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Gizakiak, bereziki gaixorik dagoenak, etorkizunaren aurrean duen sentimen naturala, begiak itsu amildegiaren ertzean egoteak sortzen duenaren parekoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Hau sentimen soilaren objektua izan daiteke (atsegina), edo arrazoimen hutsarena (ongia).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 204. orr.

Gauza jakina da huts egiten dutela hitzek, sentimen biziak adierazi nahi direnean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.

Frogatuta dago min eragitea oso sentimen atsegina dela guretzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.

Eta gauza hori, azkenean, sentimen hutsa da, plazera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

Minak edo beste sentimen bortitzen batek eraginda.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Ezin zion ukatu bere buruari jeloskortasunetik oso urruti ez bide zegoen sentimen bitxi bat pizten ziola horrek, barne ezkutuenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Hondarrean, plaza hura xarmagarria zelako sentimen lausoa geratu zait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

Zer da politika, gizonen sentimen aldaezinak hobeto gidatzeko eta sortzaile bihurtzeko artea baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

Rollebon jaunak, sinesgabea izaki, apustua egin zuen Moulinseko apaizarekin ezetz bi ordu baino gehiago eman eria sentimen kristauetara bil zedin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Sentimen erlijioso hori ukaezinezkoa zen Erdi Aroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.

Gure lanbidean, sentimen osoak baizik ez ditugu izaten esku artean eta izen generikoak ematen dizkiegu: handinahia, interesa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Esker oneko sentimen epel batek bete zidan barrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honela, geuk sentitzen duguna sentitu behar dute, bizi-sentimen osoan sentikide izateko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Argitasun sentimena ikusmen-sistemak gauzen luminantziaren aurrean dituen erreakzioek eragina den bezala, kolore sentimenak ere ikusmen-sistemak gauza horiek emititzen edo islatzen dituzten argien uhin-luzeraren aurrean dituen erreakzioetan du jatorria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Horrela lehenago urratuko dira haren himenaren mintzak, eta arinago piztuko zaizkio atsegin-sentimenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

Herrian, nolanahi ere, lasaitasun sentimen bat zegoen, ia isiltasunekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Barrez irten ginen uretatik eta ohera egin nuen salto; zorabio sentimen batek hartu ninduen bat-batean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Berebiziko argitasun sentimen batez sentitzen dut komunitate hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Abentura sentimen hori ez da heldu, dudarik gabe, gertaeretatik: frogaturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Berriketa haiek bazuten halako gauza kitzikagarri bat, ausardiazkoa, eta erru sentimen apur batekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

Erlijio sentimenen indarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.

Sentimen ugari bilduko ziren orduan beren baitara, nahaspila bizian; haien arteko bat erabat harrigarria: errudun-sentimena, bizirik jarraitzeak sortua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Uler zezakeen errudun-sentimen hura, maite direnak joan eta norberak bizirik jarraitzeak pizten duen sentimen zentzugabea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Berriro indartu dut nire baitan isilean dastatzeko den komunitate sentimen hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.

Hutchesonek onartzen du kognizio-funtziorik ez duten barne-sentimenak ere badirela -morala, handitasuna, edertasuna, etab.-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus