Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentikortasun 1 iz sentikorra denaren nolakotasuna. ik sentiberatasun.

Erromantikoa da, eta sentiberatasunari, sentikortasunari eta sentimenduei garrantzi handia ematen die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Poeren kontakizunek sentikortasunari eragiten diote, haren alderdirik senezkoen eta ezkutuenari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Donostiar izaeraren sentikortasuna hunkitzeko bertutea.  Askoren artean   «Rataplan» - 86. orr.

Haren kontra bihurtuko ditut arimaren dohainik baliosenak, sentikortasuna eta jarraikitasuna?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

Espazio-propietateek objektua osatzen dute, baina, aldi berean, gure mende daude, gure sentikortasunaren mende (espazioa gure sentikortasunaren a priori eginiko forma bat da).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

«Dominazio kulturalaren aurkako sentikortasuna» dutenen aldetik.  Berria - Kultura   2004-09-24

Horren adierazle dira patronalak agertu dituen langileenganako «sentikortasunik eza» eta «arduragabetasuna».  Berria - Ekonomia   2004-11-20

2 (izenondoekin)

Ez da pentsatu behar gauzak bizitzen ditugun sentikortasun berarekin idatzi behar ditugunik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 133. orr.

Zalantza apur batez betiere, bihotza biluzteak sentikortasun ulergaitz halako bat erantsiko balio bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Naturak emakumeari gizonari baino izaera sutsuagoa eta sentikortasun sakonagoa eman dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Lauaxeta sentikortasun berezi batekin hartuko duen jendea biltzen saiatu naiz.  Berria - Harian   2005-08-02

Halako sentikortasun berezi bat, negatiboa, balukeela kontsumitzaileak konpostaz osatu ongailuentzat iruditzen zaie enpresa horiei.  Herria   2003-11-06

«Sentikortasun politiko askotako udal hautetsiekin harremanetan» jarri dela jakinarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Sentikortasun desberdinetako pertsona ezagunen talde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Egungo egoera politikoa osatzen duten sentikortasun ezberdinak aintzat harturik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Zirrarak unean uneko astindu gozagarria izan behar du, eta gero aldatzen jakin sentikortasun berrien haizetean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

3 (testuinguru teknikoetan)

Belarriak sentikortasun hobea du 1.000 Hz eta 4.000 Hz bitarteko maiztasunetan, eta sentikortasun hori apaldu egiten da eskalaren bi muturretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna, halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Begiaren sentikortasuna ikusmen-eremu osoaren batez besteko argitasunera automatikoki doitzen delako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Gauez edo argi naturalik gabe lan egiteko, nahiago izaten du film laster bat, argiarekiko sentikortasun ona duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Pertsona gehienentzat normalak diren eragileen aurrean gorputzak agertzen duen gehiegizko sentikortasuna izatea da alergia.  Berria - Gaiak   2004-12-02

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sentikortasun falta leporatzen zion bere buruari, haien etxean modu horretan ostatu hartzeagatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Ez dira izango familiak -euren arauekin, debekuekin, sentikortasun atalaseekin- erabakiko dutenak zein den zoroa eta proposatuko dutenak gaixoa aztertu behar dela eta psikiatraren esku jarri behar dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Ikusmen-zelulen argiztatze biziak auzoko zelulen sentikortasun-galera eragiten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Sentikortasun maila hori da -edozein mikrofonorena baino askoz ere handiagoa- errendimenduaren azken muga.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

5 sentitzeko ahalmena. ik sentimen.

Hain gogor heltzen zion Hermionek Harryren besoari, ezen hau sentikortasuna galtzen ari baitzen hatzetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Itsuak entzuteko sentikortasun aparta garatzen duen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentikortasun politiko (3)

begiaren sentikortasuna (3); belarriaren sentikortasuna (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus