Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentiberatasun 1 iz sentibera denaren nolakotasuna. ik sentikortasun.

Normala baino askoz sentiberagoa zen; baina pasiboa zen sentiberatasun hori, hautapen edo gune-zehaztapenik gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Torturaren arrakasta izakera eta kalkulu kontua da; kalkulua gizon batetik bestera asko aldatzen da bakoitzaren sendotasunaren eta sentiberatasunaren arabera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Zenbateraino gara dezake sentiberatasun edo estilo berezko bat?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Sentiberatasun horren suak ez ditzala gure plazerak baino berotu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Alabaina, inspirazio eta sentiberatasun bera aurki daiteke obra osoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Gizarte-egoeran, animak samurtuz doazen neurrian, hazi egiten da sentiberatasuna, eta hau hazten denean leundu egin behar da zigorraren indarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, eta bereziki behartsuenganako sentiberatasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Efektu honek lehenengo estimuluarekiko sentiberatasuna txikitzen du: kontraste gutxiago nabaritzen da, begi-zorroztasuna gutxitu egiten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Nire adeitasunak, sentiberatasunak edo dena delakoak hunkiturik, bere etxera eraman ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Barkatuko didazue, baina nik ez dut sinesten diruaren sentiberatasunean.  Berria - Kirola   2004-06-23

2 (izenondoekin)

Andre Virginiak guztiz sentiberatasun fineko emakumea zela erakutsi nahi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Artista plastikoa da eta, beraz, paisaietarako sentiberatasun berezia duena.     «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Bazeukan halako sentiberatasun berezi bat jendeak erakusten zuen kualitate fisikoarekiko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Naturarekiko sentiberatasun berritu honetan [...] laguntzaile bikaina izan nuen Faustino Erro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Margolari klasikoek sentiberatasun handia izan dute beti bitartekaritza-eginkizun horretarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Nortasun handiko emakumea da, sentiberatasun sakonekoa, argia eta orekatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.

Horrez gain, sentiberatasun aparteko gizakia zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 214. orr.

Andres Hurtado medikua urte askoan izan da ingurunearen aurkako eta ideologia eta sentiberatasun nagusien aurkako errebeldiaren sinbolo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Zaildu, landu, zigortu, bihotza gogortu, sentiberatasun belaxkari biderik ez eman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Ezin al duzu bertan behera utzi sentiberatasun milika hori?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Esnatu beharra daukazu zure sentiberatasun desfasatu horretatik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Kezka politikoa, sentiberatasun soziala, ankerkeria batzuen ezagutza, munduan dagoen saminaren negar-zotina iritsia zen ordurako nire belarritara.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Aukera guztiak zirela egoki sentiberatasun sentigogorraz hitzegiteko; ahaleginak egin behar zirela edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berrikusketa bat ari zen gertatzen, halatan non, bere lehengo mundu koloretakoa, eta are haren oroimena, ahultzen eta barnean itzaltzen ari zitzaizkion bitartean, ikusmen-, irudimen- eta sentiberatasun-mundu berri bat ari baitzitzaion aldi berean jaiotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Gizartearen eta kontsumitzaileen arreta edo sentiberatasun areagotze horretan eragin itzela izan du GKEen eta hirugarren sektorearen hedapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan, sentiberatasun isuria biziki areagotzen zuena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Mugimendu hauek sentiberatasun-galera txikiago edo handiago bat eragiten dute beti, gertatzen ari diren bitartean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Sinetsi, Eugeni, sinetsi sentiberatasun ezetik jaiotzen diren atseginak sentiberatasunak emandakoak baino gehiago balio dutela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Kopeta makurtuta urrundu behar izan dut handik, lotsaz beteta erakutsi dudan sentiberatasun faltagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 139. orr.

Begiak oso sentiberatasun tarte zabala du luminantziarako, lehen ikusi dugun bezala (10-6 cd/ml-tik 107 cd/m2-ra).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentiberatasun aparteko (3); sentiberatasun apur (3); sentiberatasun berezia (4); sentiberatasun handia (6)

halako sentiberatasuna (3); sentiberatasuna izan (3)

sentiberatasunik gabeak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus