Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutil lotsati sentibera da, edozein txikikeriagatik negar egiteraino hunkitzen dena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.
Emakume sentibera da Koro. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.
Baina gizon sentibera, urduria, oinazea gehiegi sentitzen duzuna baldin bazara, orduan ez ezkondu, eta ezkontzen bazara, ez izan haurrik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
Poeta sentikorra, gazte sentibera. Berria - Kultura 2004-02-22
Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Neska argia eta gogorra... argia eta gogorra bezain sentibera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.
Izan gaitezen sentiberak gogoko dugun guztiarekin, eta bihozgogorrak gainerakoarekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.
Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Neure buruari galdetzen diot zergatik ote dagoen txarto sentibera izatea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.
Kasu berezia omen zen nirea, eta nire portaerak sentibera nintzela adierazten omen zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.
Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.
Hemen, ordea, beste edozein lekutan bezain sentiberak gara artearekiko, edo gehiago. Berria - Kultura 2004-07-18
"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.
Napumoceno jauna pobreen arazoekiko sentibera zelako ospea zabaltzen hasi zen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.
Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.
Hik bai izaera sentibera! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.
Legeari heltzeko garaia da, gainera, gizartea oso sentibera baita aferarekin. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Eta bazirudien abere sentibera haiek ulertu egiten zutela! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
· Garai sentibera da onerako edo txarrerako eta eragin handia du. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
Hilketa baten lekuko izanak sortutako giro sentibera baliatu nahi izan nuen, hain zuzen ere, neurearekin ateratzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.
Ez dira istorio sentibera hutsalak. Berria - Kultura 2006-02-25
Elizkizuna sentibera izan zen oso: izan ere, ezkonberriek harreman estua izan dute frantziskotarrekin txikitatik; ezkontza, ezkongaien eta apaizen arteko elkarrizketa goxoa izan zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.
Biktimen auzia oso kontu sentibera da, areago balizko entzuleria horren aurrean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.
Lizarrako alkate ohiak senide eta lagun hurbilenen agur sentibera jaso zuen atzo goizean Iruñeko hilerrian, bere gorpua erraustu eta gero. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Biolontxeloarentzako literaturan hainbeste kontzertu egonda, horietako batzuk guztiz hunkigarri eta sentiberak, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.
Eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.
Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.
Emakumeei ezinezkoa zaie adierazpen hori sentibera jarri gabe entzutea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.
Aitortzen dut, eta Monikak berak askotan aitortu izan dit, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur egon nintzaiola, harrigarriro samur nonbait. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
Mundu guztiak irakurri beharko lituzke haikuak sentibera dabilenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.
Nola Frantziskoren haragi sentibera, burdinazko tresna gori-gori ikustean, berezko izu-ikaraz dardar zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.
Ukituz gero sentiberak diren hostoengatik ezaguna den landarea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Antzeman zuen Max sentibera zitzaiela haize guztiei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 21. orr.
Oso sentibera da usainetarako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Hasieratik baztertuak izanik, eskolan demagun, arras sentiberak ginen injustiziekiko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.
Ez dut uste berak esan zigunik lehenengo lana zuela, beharbada ez zigun inortxok ere esan, gauza horietarako antena sentibera moduko batzuk ditu ikasle jendeak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Autogileen txapelketan Renault da bigarren, baina autoa oso sentibera da eta zirkuitu batzuetan gidatzeko zaila. Berria - Kirola 2004-06-01
"Fotograma" hitzak bi esanahi ditu [...]: argazkigintzan, gainazal sentibera batean, objektibo batetik igaro gabe, argazkiak duen eraginaren bidez eratzen den irudi bat nahi du esan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.
Oso sentibera da usainetarako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Erretina begiaren barneko geruza bat da, argiarekiko sentibera den geruza. Berria - Gaiak 2004-10-28
Uhin-luzerarekiko sentibera ziren V1eko zelulek ateratzen zituztela uhin-luzera bakoitzaren argitasun-indizeak. zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete, periferian daude batez ere, eta ez dira oso sentiberak irudi lausoetarako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.
Izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
emakume sentibera (3); gizon sentibera (4); oso sentibera (13); pertsona sentibera (4); sentibera eta samur (3); sentibera izan (3)