Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldadu-aldra eta soldaduen atzean berriro osatu den samalda zakarra ordurako iritsia zen Pierre Lancreren jauregira justizia eske. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.
Azokak dirauen bitartean, poliziez gain kosako franko ibiltzen dira zelatan, lantza sorbaldan, hirurehun mila atzerritarren samalda hartan ordena zaintzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
Parrokoak hau eta beste esan dezake, deklama dezake, elokuentziaren edergailuek eta teologiaren argudioek ez dute liluratuko ezkerreko aulkien atzenean dagoen gizon argalen samalda. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Apaiz eta eskalezko samalda bat oldarrean sartu zen [...] Florentziako auzo noblera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.
Hango mahaitxo ugarietako batean eserita, tankera eta kolore guztietako aurpegiz, ahotsez eta janzkiz osatutako samalda nahasiaren erdian. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.
'Samalden kultura ez da irudiaren kultura bat, zarataren kultura baizik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
Tropa samalda handi samarra zetorren Amaotzako malkarrean behera, zabalduan, fusilak eskuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.
Langile samaldak atzera-aurrera ari ziren lanean eta, bazkaritarako salbu, ez zuten etenik egiten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
Emakumeari uraren froga egiteko eskatu du jende samaldak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.
Broadwayn gora zebilen jende-samalda motelaren eskuetan dantzan ari baitziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Argi ikusten da ohiko kartzelez gain etxe eta bestelako leku asko bilakatu zituztela kartzela preso samalda handiak gatibu edukitzeko: konbentuak, gotorlekuak, kasernak, [...]. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 71. orr.
Albaitari samalda handi bat ari zen nire inguruan, txertoak jarri eta jarri, eta ukenduak ere eman zizkidan marabut batek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.
Hantxe zain, emakume eta haur samalda dago, mordo batean, dardarka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Promenatzaile samalda bat ikusi nuen nonahitik heltzen ari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Gero giza samalda baten marrumaren itxura dute; jendetza bat hizketan ari balitz bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Auzo zaharreko kaleak korritu zituzten bi gizonek, eta gero ateetatik kanpo atera, eta, zubitik abiatuta, neska-mutil samalda bat atzetik segika zutela, Santa Anako belardira heldu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
· Gizon arraro samalda batek inguratu nau; zarpatsu, pildatan bilduak, Callot-en figurak balira bezain harro eta dotore; Direktorioko Incroyables-en bonetak buruan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.
Haltzen adaburuak ikaratu egin ziren, eta txori-samalda bat atera zen ihesi. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.
Hantxe sartu zen, motorrari dena emanda, buruz buru, putre-samalda beltzaren erdira, atzera eta aurrera eginez: hura bai luma beltzezko zurrunbiloa! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Sutan zeuden basoetatik piztia samalda bat atera zen ihesi. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Dutxatzera zoazenean, atzamarraren luzerako zomorro-samalda jaisten zaizu kortina lizunetik behera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Lasterka ekin behar izan genion, jendarmeak jadanik bere borra zuria altxatu eta auto-samalda abiatu berria gainera baitzetorkigun. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.
Gertakari horrek emaitza samalda bat ekarriko zuen ondotik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Bat-batean usain samalda hark etsai eztiaren moduan erasotzen zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.
Burrunba hura entzutean, hara bildu zen jendea samaldan. Elizen arteko biblia Eg 2,6
Alde guztietatik etorri zen jendea, samaldan iritsi ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
Zoritxarrak bidaliko dizkiet samaldan, neure gezi guztiak jaurtikiko. Elizen arteko biblia Dt 32,23
Jaunak txistua jo eta euliak pilaka bezala etorraraziko ditu egiptoarrak Nilo ibaiaren azken bazterretatik, erleak samaldan bezala asiriarrak beren lurraldetik. Elizen arteko biblia Is 7,18
Samaldan eta era ordenatuan. Berria - Mundua 2004-08-18
jende samalda (7); samalda handi (3)
jende samaldak (4)
jendea samaldan (3)