Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldra 1 iz talde handia. ik alde; aralde; saldo1; samalda; (pertsona eta kidekoena)

Horrela, gaiztoen aldraz inguraturik, burua gora eta eskuzabal ibiltzen zen Babiloniako kaleetan zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Eriak, hiriak utzi, eta harengana joaten ziren, eta jende dohakabezko aldra batez inguraturik zegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Haur zikin aldra bat zebilen kalean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.

Lintxamenduak ezker zein eskuin, aldra paraofizial zein iraultzaileetan izan ditu aldekoak, baita Lynch bera jaio aurretik ere, jakina.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

2 (pertsona eta kidekoena, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizaki batzuk maltzurrak dira, eta gizaki aldrak jakituriaz gobernatzeko, behar-beharrezkoa da gizakirik maltzurrenak ere, diren baino hobeak direla uste izatea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.

Zurrunbilo bat bailitzan igaro zen jende aldra hura hiriko kale nagusietatik, eta doktorearen etxearen kontra hautsi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Ume aldra bat dauka inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.

Han militar, polizia zein zibil aldrak ageri ziren tente, ezin dotoreago jantzirik, oroigarri-plaka distiratsuak goratuz, musika banda eta guzti.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Soldadu-aldra eta soldaduen atzean berriro osatu den samalda zakarra ordurako iritsia zen Pierre Lancreren jauregira justizia eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Harringtonek Ingalaterrako errepublika besterik ez zuen ikusten; idazle-aldra batek, aldiz, desordena aurkitzen zuen koroarik ikusten ez zuen leku guztietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 266. orr.

Erregeak haien ezpainetatik ezagutu zuenean Durangon gertatzen ari zena, aginte handiko bi ordezkari eta soldadu taldea bidali zituen heretiko aldra hura guztia atxilotzeko. Fionn bere lagun aldrarekin batu zen jazotako guztia ospatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

"Erantzunik gabeko maitasuna" izena zuen gaitz sendaezin hartaz hala sufriarazten ari zen nagusi gaztearentzat ukendu eta leungarri izan zedila eskatu zion Barbarari, askotan itxaropen izpi batek sendagile aldra batek baino gehiago egin baitzezakeen, hitz goxo batek botika onenak baino on handiagoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.

Kortes kalerantz abiatzen diren emakume beltzak, arropa estuekin, eta jonki aldra kantoi batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Bat-batean, zonbi aldra batek inguraturik ikusi zuen bere burua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.

Militarrez jantzitako soldadu espainol aldra bat sartu da elizara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 171. orr.

Eta sinetsi ere ez dut sinesten, demonio aldra batek gure herria suntsituz gero, gutarikoak defendatu gabe geratuko direnik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 147. orr.

Gerrako preso zarpail aldra bat, zuhaitz baten azpian euritik babestu nahian, eta lokatzez lohitutako uniforme-jantzian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Adurra darien nazkante aldra artetik eskatu du Heinekena, eta ron guito bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.

Itxurazko gobernua eta agintari atzerritarrak dituen armada, burua moztutako soldadu-aldra zikiratua!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Iritsi aurretik, Urdaibaiko zeruaren gorriak eta Bilborantz ihesean zihoazen gizon-emakume aldrek zentzuz bete zituzten Euzkadiko Jaurlaritzako informatzailearen hitz alarmagarriak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

3 (animaliena)

Ahari-aldra bat iragan balitz bezala harrotu zen hautsa haien atzean XIX. mendean, milaka eta milaka buruk osatutako bisonte aldrak desagertu egin ziren Estatu Batuetako belaze amaigabe haietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

Piztia baten apatx erdibituak utzitako oinatzaren atzetik bidalitako txakur aldrak beraganaino garamatza, eta ahate zuriak, Erromulotarren gotorlekuaren zaintzaileak, giza usaina urrundik somatzen du. Begiak itxi eta txori aldra bat ikusten dut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Mundu hurbila, Europako bazterrik ezagunenak eta ezezagun batzuk ibili ondoren, nazioz nazio eta hiriz hiri, bere sorterrian karrikaz karrika ibilki amaitu zuen, nola kaio aldrak itsasontzien atzetik, halaxe haur eta neskek biolinaren doinura jarraitzen ziotela da Rua eroari, kairaino gehienetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Antxeta aldra batek, zalaparta gaitzetan, San Martin auzo aldera jo zuen; haratago abian itxuraz, Egia, Loiola eta Ametzagañaruntz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Nire ustez txori talde hura antzara-aldra bat zen, besterik gabe.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

Kaioak eta antxetak, normalean baino karrakagileago, Azoka gaineraino, are Hegoalderago ere, azaldu ziren aldra handitan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.

Gehiegi hurbildu baitzen katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

4 (bestelakoena)

-Ezton posible!... Hegazkin aldraren pase lilluragarrixa... eta gero Jentilsolotik ikusi nayonan hegazkiña Bilborako pasaeran.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 136. orr.

Ezkerretara, han, Rouen, teilatu urdinezko hiri zabala, kanpandorre gotikoen aldra puntazorrotzaren azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

5 aldran talde handian.

Han ibiltzen ginen gu ere aldran, gure galtza laburrekin, ilea berlindarren estiloan busti eta buruaren erdiko arraiarekin alboetara orraztuta, besoa erromanoen moduan artez aurreruntz altxatuz, gure egurrezko eskopetekin festa ederrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.

Üthürraltarrak etorri zituan aldran Espainiako ahaidiak agurtzera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 40. orr.

Txakurrek aldran bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 208. orr.

Orain oinaztua nola sortzen da eta halako bultaz, ezen zartako batean dorreak arraila baititzake, etxeak eraits, habeak eta zutabeak erauz, heroien monumentuak loka eta uzkail, gizakiak hil, aziendak aldran akaba?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldra bat (14); aldra batek (6); aldra baten (4); aldra handia (3); jende aldra (7); soldadu aldra (4); txori aldra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus