Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordurako jendea samaldaka ateratzen ari zen elizatik. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 31. orr.
Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka, aspaldiko kontua da, hauxe da drogarik txarrena. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.
1988an, Espainiako eta Frantziako gobernuek egindako itunaren ostean, errefuxiatuak samaldaka atxilotzen eta kanporatzen hasi ziren. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 114. orr.
Aldi baterako kontratuak «samaldaka» mugagabe egingo direla eta lan erreforma tresna «baliagarria» izango dela iragarri du. Berria - Ekonomia 2006-04-25
Terrazan eta eskaileretan Platonek amets egiten zituen dantza misteriotsu guztiak egiten dituzte samaldaka karramarroek geldotasun dotorean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.
Ez da berdin maileguak banaka sartzea edo samaldaka iristea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.
jendea samaldaka (3)