Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haztatu, bada, jakaren barrengo ezker sakela, eta eskuak billete bat non aurkituko zion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 46. orr.
Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza brusaren barnealdean egindako sakela batean gorde zuen arduraz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Gartziak paltoko sakela miatu zuen, zenbait plegutan emanak ziren paperak hartu, eta eskuratu zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.
Palto barruko sakela ferekatu zuen: sosa ederki eskuratu zuen Seinan Murtutsen hiltzearen karietara. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.
Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Emaztea bizkarrez zegoen, gizon batekin solasean, eta bere sakela miatu ondoan, zerbait eman zion, dirua naski, paket baten truk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.
Orduan gutunak sakelan gorde zituen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.
-Ongi -esan zuen eta sakelan sartu zuen papera-. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.
Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain-zorroko sakela batean gorde zituen. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,40
Hatz lodiak kanpoan utzita, eskuak jakaren sakeletan, sabel lodia aurrera, buru handia atzera, harro. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.
Behar da sakelan moltsaño bat diru-paperez ongi hantua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.
Paul D-k gora begiratu, saihetseko sakelako mugimenduaz ohartu eta purrust egin zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Sakela hutsik nagok larunbatera arte, orduan ordainduko baitidate... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.
Sakela hutsik nekarren; burua ongi betea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.
Batzuen lana, familia elikatzeko; bestetzuena, sakela puzteko. Berria - Mundua 2004-07-10
Kortejatzaile gisa sakela diruz beteta zeukaten bi lagun aukeratu zituzten, bata merkataria zen eta bestea ere bai. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Aurkituko zuen Ostolazari sakela arintzeko modua, aurkituko zuenez! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.
Alde ederra gaur egungo sektekin, ederki zikiratzen baitiote horiek sakela jendeari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.
Sakela gizena izaten zuten, droga pasatzen zieten lagun aberats batzuei, eta diru-mordoa irabazten zuten horrela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.
Jatorri "ospetsuko" (Modena, Xerez, Borgoina, Libano, etc) ozpinen kontsumoa areagotuz doa, jendearen sakela epeldu ahala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.
Arrantzale xumeak miseria gorrian gelditzen ari dira gutxi batzuek sakelak betetzen dituzten bitartean. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Segituan gabardinak forruan duen sakela haundi batean gorde du paketea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Mundu guztiko gutunak eta posta-txartelak -nireak ziren haietako asko, jakina- irteten ziren zapata kutxetatik, sakela txikietatik eta paper, plastiko edo larruzko zorroetatik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.
Gazta eta ogia zamarrako sakela zabalean sartu eta ate aldera jo du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Kutxa hutsean gorde zuen, eta kutxa galtzetako sakela luzean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.
Sakela mehar haiek leporaino bete ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Zarpa zaharrez janzten zen, eta, hala ere, sos batzuk izaten zituen sakela zulatuetan sartuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.
Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
Bere sakela zola bezain ongi ezagutzen zituen gudaroste espainiarren nahiz frantsesen ibilbideak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
Joan eta joan, hartu zuten Kapito-Harrin gaindi bidez bide, Arruntza eta Arrangoitze alderat Lafitte beti mintzo, galdeak ere huntaz eta hartaz, orena sakela xokoan ixil ixila zagoela, noizbait ohartu ziren halere, etxerat itzuli beharko zela. Herria 2001-09-27
Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik, eta berau, gure izerdi-tantez, penagarri margultzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Egiaz, ordea, Roma dendan [...] giza buruak asma eta giza sakelak ordain lezakeen edozein gauza aurki zitekeen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 43. orr.
Sakela-telefonoa joka hasi zitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.
Mutilak sakela-telefonoaren bibrazioa sentitu zuen izterrean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.
Aldez edo moldez, sakelako telefono horiek lehenagoko mokanesa eta ganibetaren lekua hartua dute. Siemens markako sakelako telefono jakin batzuek kalte egin diezaiokete entzumenari. Herria 2005-09-29
Mahai gainean gin-tonic-a, liburu bat eta sakelako telefonoa, piztuta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 141. orr.
Gehienak sakelako telefonoak eskuan, metroan joatekoak ziren ezagun edo senitartekoei deika ari ziren. Berria - Harian 2005-07-09
Sakelako telefonoen zenbakiak eman genizkion elkarri. memelokeriak esaten elkarri sakelako telefono ñimiño eta koloretsua zela medio. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.
Sakelako telefonoan ari zen emakume baten hitz-hotsak esnatu nau. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.
Sakelako telefonoa atera du, eta deiari erantzun dio. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 106. orr.
Han neuzkan, Palais de Justiceko bebarruan beren kronikak bidaltzen sakelako telefonoetatik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.
UEMAk sakelako telefonoen SMS mezuen lehiaketa antolatu du. Berria - Harian 2005-05-14
Urteko fakturazioaren %1 ordaindu beharko dute Frantziako sakelako telefonoen konpainiek, GSM sareetako baimenak berritzean. Berria - Ekonomia 2004-03-20
Gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia; bai azpiegitura handi bat eraikitzea bai indigena masai batek sakelako telefono bat izatea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.
· Lehen ordenagailua oso garestia izan zen, sakelako lehen telefonoa bezala. Berria - Mundua 2006-03-25
· Funerarian, sakelako telefonotxoaz gain, denok daukagu halako bat, badakizu: don hildakoei ez zaie ihes egiten utzi behar. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.
sakela batean (3); sakela hutsik (4); sakela telefonoa (6); sakela telefonoa joka (3)
sakelak bete (5); sakelak betetzen (3); sakelak diruz (3); sakelak miatu (3)
sakelako telefona (3); sakelako telefono (30); sakelako telefono bat (4); sakelako telefono batetik (3); sakelako telefono bidezko (4); sakelako telefonoa (47); sakelako telefonoak (39); sakelako telefonoarekin (7); sakelako telefonoaren (12); sakelako telefonoaren bidez (4); sakelako telefonoari (4); sakelako telefonoei (5); sakelako telefonoek (7); sakelako telefonoekin (3); sakelako telefonoen (19); sakelako telefonoen bidez (5); sakelako telefonoetan (3); sakelako telefonoetara (3); sakelako telefonoetarako (3); sakelako telefonorik (4); sakelako telefonotik (8); sakelako telefonotik deitu (3); sakelako telefonoz (8)
sakelakoak jo (3)
barruko sakelan (3); esku bat sakelan (4); eskua sakelan (11); eskua sakelan sartu (6); eskuak sakelan (6); jakako sakelan (6); jakako sakelan sartu (3); pistola sakelan (3); sakelan dirua (4); sakelan gorde (19); sakelan gorde zuen (5); sakelan sartu (52); sakelan sartu zuen (19); sakelan sartzen (3); sakelan zeraman (5); sakelan zeramatzan (3); sakelan zeukan (3); sakelan zuen (3); zamarraren sakelan (3)
sakelara sartu (7)
alkandorako sakelatik (3); atera zuen sakelatik (20); atorrako sakelatik (3); bere sakelatik (23); bere sakelatik atera (3); bere sakelatik ordaindu (3); bere sakelatik ordainduz (3); beren sakelatik (7); eskua sakelatik (3); jakaren sakelatik (3); nire sakelatik (3); sakelatik atera (31); sakelatik atera zuen (4); sakelatik aterako (3); sakelatik ateratzen (3); sakelatik ateraz (3)
eskuak sakeletan (23); eskuak sakeletan sartu (3); sakeletan sartu (8); sakeletan sartu ditu (4); sakeletan sartuta (4); zamarrako sakeletan (4)
bere sakeletik (6)