Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poltsiko (812 agerraldi, 128 liburu eta 113 artikulutan) 1 iz sakela. ik patrika.

Agustinak sakristiako giltza gorde zuen poltsiko batean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

Josebak poltsikoan sartu zuen sobrea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.

Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 54. orr.

Ezkerreko eskuaz egin zuen hori guztia errepublikarrak, eskuinekoa jakaren poltsikoan baitzeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Congok txalekoaren poltsiko batetik txartel bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Kozkor bat antzematen zitzaion poltsiko hartan, pistola, inork inoiz ikusi gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Atea ireki eta eskuineko poltsikoan zekarren linterna piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 251. orr.

Beste bat, berriz, mutilaren poltsikoak miatzen hasi zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 220. orr.

Khabul Khanek eraztun bat atera zuen bere galtza zabaletako poltsiko batetik, harri berde bat, Star zahar bat zeraman zirako poltsiko batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 180. orr.

Txanponen bat neukan poltsiko txikian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Jakaren poltsiko sakonetako batean gorde zuen belus horiko azalekiko koadernoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Inora ailegatu eta labana poltsikoan beti, gizakia...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 263. orr.

Berokiaren barruko beste poltsiko batetik hontz bat atera zuen... benetako hontza, bizia, lumak harro samar zituena...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 52. orr.

Eskuak poltsikoan, unetxo bat eman zuen Gusi eta haren emazteari begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.

Unetxo batez norantz jo jakin gabe, hormari pega-pega eginda egon zen, eskuak poltsikoetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik, ez orratzik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Bi urtero egiten duen bezala, Herriko Etxeak xehetasunen poltsikoko liburuxka argitaratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

2 (aditz baten objektu gisa)

Botila haien estalkiak biltzen aritu ginen, poltsikoak bete arte.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Bere poltsikoak husteko eskatu diot Potterri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Baso-guardak poltsikoak miatu zizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 146. orr.

Bere arropetako poltsiko guztiak arakatu ondoren argazki batzuk atera zituen azken patrikatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Praken poltsikoak haztatu eta berehala, txanponen hotsa heldu zitzaion belarrietaraino.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

-Potter, atera kanpora zure poltsikoak! -bota zion bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

3 irud/hed

Hauexek dira -erran zuen paper eskutada bat ateraz maletako poltsiko batetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Autoko alboko poltsikotik dokumentazioa altxatzeko larruzko karpeta granatea atera zuen eta belaun gainean ezarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Agirre, bitartean, paperen bila saiatu zen atearen poltsikoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 140. orr.

Ohartzen naiz, Patri, gertaera berri hauek nire etikaren poltsikoetan eroso gordetzeko zahartzen hasia naizela, ez nagoela prestaturik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

4 (diruaren sinbolo gisa)

-Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Alderdien poltsikoak betetzeko proiektu faraonikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Gainera, diru zorrak egin zituen -kartzelatik libratzeko poltsikoak ere askatu behar izaten dira maiz-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Eta inork ez zidak poltsikoa hustu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.

Israelera bidaiatzea ez dago poltsiko guztien eskura.  Berria - Kirola   2004-04-29

Margolari eta eskulturagile izan zen garai batean, bere espirituaren onerako eta poltsikoaren kalterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Petrolioaren gorakada poltsikoetan nabaritzen ari dira ibilgailuetako gidariak.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Kontua edatea baitzen, edatea eta festan segitzea, poltsiko ximurrak ematen zuen bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

1885ean Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.

Emakumeek inoren poltsikoa hartzen dute kontuan, eta ez bihotza...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artistak atea zabaldu duenean, postariak poltsiko-liburu baten neurriko bere buruñoa luzatu du atearen markoak eta artistak uzten dioten zirritutik.  Berria - Kultura   2006-02-12

Bederatzi obra ikusgai Donostiako 'Poltsiko antzerkia'-ren barruan.  Berria - Kultura   2004-05-07

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Giovanni Mazonik jakaren barne-poltsikoan gorde zuen, bihotzaren aldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora-poltsikoetan orban ezabaezina utzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Urtebetetzearen aurreko hamabost egunetan, aztarnak uzten ibili nintzen lekurik bitxienetan, bainugelako ispiluan, hozkailuaren atean, praka-poltsikoetan...,  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 90. orr.

7 poltsiko liburu poltsikoko liburua.

Une horretan, postariaren poltsiko-liburu baten neurriko buruñoak busto klasiko baten itxura osoa hartu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus