Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Llumek piztuta eramaten du beti segapotoa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.
Badauka norbaitek segapotorik mutikoaren gurasoei dei egiteko? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 100. orr.
Segapotoa atera zuen orduan poltsikotik, baina hartaz oroitzean begiak dirdirka piztu zitzaizkion bezalaxe, desilusioak itzali zizkion mendi arte hartan seinalerik ez zegoela ikustean. Berria - Kultura 2004-08-26
Segapotoaren botoiak zanpatzen hasi nintzen, garabikoak jakitun egin beharrez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
-Etxera lehenbizi -azaldu zuen-, eta hartzen ez badu, segapotora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Bi isun handi ordaindu beharko ditu: autoan segapotoa erabiltzeagatik eta gida baimena hemengoa ez izateagatik. Berria - Kirola 2006-02-07
SMS Segapotoen Mezu Sekretuak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 156. orr.
Goiz osoa Udaletxearen atari-inguruetan eman ondoren, segapoto-dei bat jaso eta, gero, Goizeko-Kabi tabernara sartu delako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 181. orr.