Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sagar 1 iz sagarrondoaren fruitua, biribila, mamia sendoa eta saporetsua duena.

Gasna pixka bat eta sagar bat jan ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Sagar bat ez hartu izanaz damutu nintzen, baraurik bainengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Turinen "carpandue" esaten zitzaien sagar batzuk erosten zituen beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.

Sagarra zuritu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Udaltzainak ehun pausora usaindu eta txanoak gona azpian desagertzen ziren, xalo-xalo sagar bat hozkatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Sugeak emandako sagarrari Evak kosk egin zionean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

"Bai motelak sagar hauek!", esaten zuen gure aitak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Astigarragako sagar heldu berrien azal kolorea dauka.  Berria - Kultura   2004-11-06

Sagarrak eta udareak metatzen ziren, arkitektura erregularrez, piramideak eratuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Zerura begiratu zuen, kezkaturik, urte sasoi hartako euri berantiarrek sagarrei kalte handiak eragin zietelakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Saskia hartu eta sagar tiraka hasi zitzaion orduan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 77. orr.

Denok atxilotu eta urkatuko gaituzte, George Hooping izan ezik, hura ez baitzen sagar-jaten ari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Fruitu debekatua ez da beti sagarra izaten, ezta beti emakumearen eskutik etortzen ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.

Sagar gorri leun batekin bururatzen du bere bazkaria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Sagasti bat zegoen, beheko aldean sagar berdeak eta goiko aldean sagar gorriak ematen zituena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 144. orr.

Dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

Sagar gazi-gozo eta minez moldaturiko sagardoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

Sagar erreximeta gasnarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Labaka baserriaren ondoko sagar esnabolak hartzera joaten ginen sarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.

Zedrozko arkatz berrien usaina, edo kola-botila batena, edo noizbait han utzi eta ahazturiko sagar umotuegiren batena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Sagar errearen usaina barreiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Sagar galdua sagarrondo ustelean.  Berria - Mundua   2004-07-13

Hala gertatuko zela Da Rua, sagar ustela bezala, juduen ontzitik kanpora botatzen ez bazuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Pasarte horretatik, badirudi sagar basakaren fruituari deitzen zitzaiola "poma".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

-Aita, zein politak diren urrezko sagar horiek -tematu zen neskatila laranjaondoa ikusirik-.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Agian hori izan da zigorra, sagar debekatua jateagatik emandako kondena.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Elkarteak 20bat tokiko sagar mota aurkeztuko ditu, bakoitzaren berezitasunak aipatuz.  Herria   2005-10-13

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion, paradisuko sagar jaioberriaren pare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Euskal sagardoa ere, batzuetan, kanpoko sagarrarekin egiten da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 107. orr.

3 (neurriekin)

Kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

75 tona sagarrekin atera dituzte 35000 pinta sagarno idor, 5000 pinta goxo eta 5000 sagarno-jus.  Herria   2001-05-24

Hamar karga sagar dituen baserritar batek auzokoari -zati bat eskatuko dion beldurrez edo- zazpi baizik ez dituela esaten baldin badio, [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Harri koskorrak, hostoak, sagar zuztarrak, trapu puskekin egindako panpinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak, arroz aleak, [...] elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Ez sagardo hutsari, baizik eta ura nahastutako sagar patsari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

Azkeneko honek, bistan da, "sagar mustio" hutsa adierazi nahi duela, egun "sagardo" deitzen duguna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

Vainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Sagar pilen eta laranja kaxen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Aitak okela-zati bat busti zuen sagar-konpotan eta ahoan sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Sagar-saltsarik gabeko antzara erre soila aski ona iruditu zitzaiola beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Labeko atea zabaldu eta sagar-tarta atera zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Izerditan dagoenez paperezko saskitxoari itsatsitako sagar-azukrearen pare, itxaron egin du beste pixka bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Han, lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Sagar eta ahabi zukua daukat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Iparraldean Eztigar koperatibak 58 000 pinta sagarno atera ditu, eta 12 000 pinta sagar jus.  Herria   2005-05-19

Plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

· Sagar erre puska eder baten aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izen abstraktuekin)

Begiratu sagar multzo bati eta esaten zuten, sagar mota bakoitza bereiziz: "hau, espuru", "hau, domentxa", "hau, gezeta".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak.  Elizen arteko biblia   Kt 7,9

Goitizena ez gezurtatzearren, bere buruak sagar itxura hartu zuen azkenik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Laborarien ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Sagar jotzea egin da,“ Jo ala Jo” elkarteak antolaturik.  Herria   2005-11-17

Motxean erantzun beharra izaten da horrelakoetan, eta ezin ba hasi esplikatzen sagar-lur batekoa naizela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Likenak bere lore sagar-berdea itsatsi zuen metalean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko, eta xingola arrosekin jantziko zuela amets egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarre osagai gisa)

Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Udazkenaren usaina zen nagusi, bere urrin guztien indarrarekin baso-sagar helduegia gogorarazten zuena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Maitasun-sagarrei usain eztia darie, milaka fruitu gozo dago gure atean zain, fruitu zahar eta berri.  Elizen arteko biblia   Kt 7,14

Gari-uzta-aroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion.  Elizen arteko biblia   Has 30,14

8 sagarrondoa.

Udaran sagastian egiten zuan siesta, ta bere barrengo txistu ura adituta, errezeloa jarri zitzayon, an sagar-pean lotan zegoala, sugeren bat edo suangillaren bat barrena sartua izango ote zuan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

9 ate sagar ik ate.
10 ezpata-sagar ik ezpata.
11 kuku sagar ik kuku 10.
12 lur-sagar ik lursagar.
13 sagar arbola sagarrondoa.

Baratze koxkor bat eta sagar arbola batzuk zituzten etxe inguruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.

Hara non bost urteko neska-koskorrak erantzuten dion, biak sagar-arbola baten azpiyen zeudela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Etxe ondoko sagar arbolei mihura kentzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.

Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.

14 zango sagar ik zango.
15 zintzur sagar ik zintzur.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus