Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zintzur 1 iz eztarria.

Kolpetik arnasa loditzen hasten zitzaion, norbaitek zintzurra estutuko balio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Zintzurra lehor lehorra, mintzatzeko ere ezindua zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 50. orr.

Zerbait bero zintzurretik behera jautsarazteak on egiten zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Zintzurra urratu beharrean hasi zen: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.

Ondotik zintzurra busti eta mutxikoak dantza "Les Dauphins" eta Izartxo" elkarteekin.  Herria   2004-07-15

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Horixe zen zintzurrean neukan korapiloa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Bihotza zintzurrean sentitzen zuen taupaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Hamar segundoan oso bestelako aldartea jarri zitzaidan, zintzurreko korapilotik pozezko zoraldira pasatu nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Poza zintzurrean trabatu zitzaien.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 77. orr.

Batez ere amodiozko desengainuak nituen zintzurrean trabatuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Joxek zintzurraren mugimendutik antzeman dio ttua irentsi duela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 118. orr.

Leher egina, sukarrarekin eta zintzurreko minarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.

Zintzurretik heldu eta ito.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 172. orr.

Soa teinkatu egiten zen, gaizkileari zintzurra estutuz arnasa eragozten zion arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Bi silaba haiek apal apala eta zintzurra korapilaturik atera zituen, Joanes indar guziekin besarkatu aitzin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 209. orr.

Listua zintzurrean korapilatua nuen nik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 26. orr.

-Nik? -galdetu nuen ahotsik gabe ia, harri eta zur, nahasmendua zintzurrean korapilatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Goialdetik, gurpilen kalapita isilaraziz, zintzurra estutzen zion auhen lazgarri bat zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Laguntza deia zintzurrean emokatu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Poliki-poliki edan zuen, garagardoaren mikatza zintzurretik behera lerratu bitartean su eta gar emana gogoetei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Hator, zintzurra bustiko diagu elkarrekin!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 302. orr.

Whiskyak zintzurra erre zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Zintzurra karrakatuz ari zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Neronen damuak baztertu nituen, lurpean berrogeita zortzi orduz sutan egosi zikiro saltsaren gustu bereziak zintzurra laztantzen zidalako.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 64. orr.

Ez ditut 99 urte kartzelan pasa nahi nire senar onari zintzurra ebaki niolako; otoi, bidal nazazu aulki elektrikora, epaile jauna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.

Ziztuan igo baitzen alminarrera eta kolpe batez zintzurra moztu baitzion agureari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 409. orr.

Gustura bihurrituko zion zintzurra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

Zunda zintzurrean ondo sartu, milikeriarik gabe, urdailaren hondoa ukitzen duela sentitzeraino bultzatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Kapelarik gabe, adatsa modan orraztua, korapilo apaingarri bat zintzurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Charly ere ametsen mundutik itzulia zen, bere zintzur erlastua gehitzera kantaren leloari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Ahoa oker, ilea haizeari emana, bere zintzur idorretik txistu ulertezin bat baizik ateratzen ez zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Mamorrozoen zintzur likatsuetan letxuga-zatitxoak bultzaka sartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Lepo mehe eta zintzur iharra.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tarte luzez, uxualaren zintzur-tutuan beherako jarioa izan zen hots bakarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

Alkandora zimurtu batez jantzia, zintzur korapiloa gora eta behera saltoka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Sudurraren zabalak areagotutako zintzur-hotsaren zakartasunak traizionatzen zuen, zaunkaka hitz egiten zuela irudi baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.

Ardien marraka eztia eta astoaren zintzur-karraka elkorra aditu nizkian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Eztul, zintzur karrakatze zenbait, berantetsiak bezala, entzun ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Amaren urratsen zirrizarra etsitua eta aitaren zintzur korrokak ez zitzakeen gehiago jasan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Zeren, herensuge zintzur-luzeen idurirat, olak ere ez baitu bere gosea nehoiz asetzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Azken xortak edaten ditu, aho-zintzurrak loriatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.

5 irud/hed

Ekain, Altxerri et Otsozelai harpeen zintzurrean.  Berria - Kultura   2004-04-20

Besoak karranpa eginda dauzkazularik ipurdiko zintzurra estutu eta jadanik zazpi arroa pisatzen duen adarra behar adina sakonduz estroboari intziri sanoa eragiteko gauza izatea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Ipur-zintzurretik harrapaturik nengoen eta nire barruan hazten ari zena porrot soziala zen nolabait.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Aurrera, bada, zaldun!, baina kontuz ibili; begira zein estua den zeharkatu behar duzun bide-zintzurra: ba ote dago proportziorik kirtenaren eta ontziaren artean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.

6 mendien arteko igarobide sakon eta estua.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Zeina Jonio itsasoak, bihurkera handietan igeri, uhin berdeen garraztasunez bustitzen duen eta non itsas uhin azkarrek, zintzur estuan barrura, Eoliako lur bazterrak irlaren mugetatik bereizten dituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Auverniako bainu herritxo batean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en; zintzur batean dago, mendi garaien oinean, antzinako sumendien su sakonetatik borborka ateratzen den ur irakina azaleratzen den mendiaren oinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Txinako Hiru Zintzurren urtegian, adibidez, badira Frantziako enpresak lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 84. orr.

Andiako erreka zintzur batean jarri omen hituan, traidore muturbeltza noiz azalduko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

7 zintzur-bustitze (orobat zintzurbustitze g.er.)

11.00: Meza Zuraideko Elizan, ondotik zintzur bustitzea. 11etan zintzur bustitzea SORHUET-ETCHEVERRY kantariekin.  Herria   2004-05-27

Eguerditan zintzur bustitze baten inguruan Jorajuria gure taldearen aintzindariak eman ditu urteko konduak.  Herria   2002-12-12

Segidan zintzur bustitzea eta bazkaria oren batean.  Herria   2003-08-14

Ondotik omore gaitzean zintzur bustitze eta afaria.  Herria   2004-02-26

Zintzur bustitze denboran helduek dute ideki bertsu saioa, han kausitzen ziren jendeak agurtuz. ortzirale aratsean, 8-ak eta erdietan, Azkainen, Biltoki gelan, Korrika desfilea eta ondotik zintzur bustitzea taloekin.  Herria   2004-03-18

-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Haurrak kantu eta antzerkian aritu eta zintzur bustitze batekin ospatu zuten ehun bat guraso jinak zirela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Denak goxoki egon dira eskainia zen zintzur bustitzean eta ere talo ta xingar gogotik gozatu dute.  Herria   2002-09-26

Besta horiek ortzirale huntan hasiko dira, aratseko 8-etan, Emak-Hor taldeak airostuko duen zintzur bustitzearekin.  Herria   2003-06-05

8 zintzur egin ik beherago 11.
9 zintzur heste (orobat zintzurreste) trakea.

Arnasa hartzen dugunean, trakeatik (zintzur-hestetik) biriketara igarotzen da airea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Gogorrago, gogorrago, hatzak astiro mugitu ziren Setheren zintzur-heste aldera, bidean zirkulu txikiak eginez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Abotsak sarritan eztarria mintzen eta, oihuak kanporatzean, zintzurrestea garrazten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

10 zintzur sagar

Kopeta zabala zuen, begi urdinak, sudur estua, lepo luzea, zintzur-sagar irtena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Zintzur-sagar nabarmeneko gizon musugorri batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.

Irudi zuen Luxiaren aurpegia saiheska ikusten zela beti, eta zorrotz-zorrotza zuen zintzur-sagarra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Begira segitu zuen, zintzur-sagarra gora eta behera, mastekatu gabeko kuskusa irentsi izan balu bezala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 75. orr.

Kokotsa dardara batean dauka, hizketan hasi behar duela dirudienean zintzur sagarra baino ez zaio mugitu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

11 zintzurra egin (orobat zintzur egin) zintzurra ebaki.

Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Frantzia gure auzoan, urteak zituzten Erreformaren aldekoak erretzen eta itotzen, urkatzen eta zintzur egiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Noizbait felagak agertu, zuen ondasunak ebatsi, zuen emazteak bortxatu eta zintzurra eginen dizuete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Baina ezin bere baitan anabasan zeuden sentimenduak argitu: alde batera, erakarri egiten zuen, eta, bestera, zintzurra egingo ziokeen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Warwick-eko kondeak esku hartu ez balu, zintzur egingo zioten bertan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Niri jadanik ez zidaten penarik ematen, zintzurra egindako axuri bat eta zoritxarren bat zuen edonor ikuste hutsarekin negarrez hasten nintzen honi.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 85. orr.

· Ontziburu berriari paparretik oratu eta zintzurra ere egingo bainiokeen haren berri esan ezean, ala deabrua!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus