Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ate (ETCn 125.499 agerraldi) 1 iz harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura; irekidura horretan kokatzen den pieza; zenbait kiroletan, bi zutoinek eta langak osatzen duten laukia.

Orpoetan jiratu, ateari kolpean tira egin eta hain gogor itxi zuen, ezen goialdean zuen kristaletako bat erori baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Ez dago esaterik hura gelako ate honetatik sartzen ikusitakoan zer sentitu nuen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Berehala ohartu nintzen delako ate hura aise bota zitekeela, nahiz zalaparta handia eginez behar zen bota.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.

Gero atea itxi zuen, bekatua egin izan balu bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 18. orr.

"Haizea dabilenean etxeko ate guztiak nekatzen dituk, harik eta azkeneko atea, atarikoa, trangaz ixten den arte".  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

"Ezin liteke", pentsatu nuen neure artean, arratsaldeko enkontruak susmo beltzenak burura ekarrita, eta atea zabaldu nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.

Zakurrek, zakurtegietan burua ate aldera dutela egingo dute lo.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Kontuak kontu, zozomikote eta tenporekin bueltaka zebilen fraide batek ikusi omen ninduen aurrena, elizako ate ondoan, saskitxo batean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Atea itxita zegoelako edo, hozkirria sentitu zuen sarreran.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Ate bat ixtearekin, txilio ito bat etenda gertatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Horrela, trajea jaki-gordailuan gorde, atea giltzaz itxi eta alde egin zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Zirkinik ere ez zuen egin ondoko kalean auto batek, danba!, atea itxi zuenean, ezta bi hontz gainetik ziztuan igaro zitzaizkionean ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.

Kafea amaitu dudala ikusi duenean, hitzik esan gabe altxatu, ate ondoko iltze batetik zintzilik dagoen giltza eskuratu eta gorantz abiatu gara.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Erredakzioko atea zabaldu nuenean aurrez aurre topatu nuen Mikel, nire bihotzeko Mikel, eta haren irribarre zoragarria ikusi orduko nire buruaren jabe egin zen lehengo lilura hura, lehengo obsesio hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.

Pauso malguz, neuk arestian bi giltza-bueltaz itxi nuen ate bera igaro zuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.

Atetik hurbil, berrogeita hamar urtetsuko gizon bat eseririk zegoen, jilbaba bat soinean, eta gorbata batek luzarazten zion jauntxoek erakutsi nahi izaten duten lepoaldea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Martak dutxa azkar bat hartu eta salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda, ile bustia ezker eskuan zuen toailaz igurtzitzen zuela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Estu xamarra, hamar bat metro: bi leiho eta ate bat erdian, balkoiaren luzeran; atzealderantz luze xamarra bazen ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Ate bat erakutsi zidan gero eta espantu handiak eginez iragarri zidan hantxe ziharduela Haneda jaunak, lehendakariak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 9. orr.

Azkarki, ketan zegoen kafe-eltzea txapatik baztertu zuen, "nire kafea joan duk", eta giderretik hartzean berotutako eskuak galtzetan igurtziz, ateko sarrailak libratu zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Ainitzetan, orain, eguzki pixka bat delarik, ate aintzinean jartzen niz nere azietarekin... bazkaria prestatuta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 70. orr.

Atearen ondoan egin du, apur bat barrura begira egon ondoren.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 43. orr.

Planoaren azken aldera, ordea, kamera finko geratzen da bat-batean, aski luzaro, pertsonaia bat sartu eta desagertu den ate bati begira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.

Beraz, atea xaloki bultzatzen zuen bezeroa isekarik handiena iruditzen zitzaien.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Malene logelan egon zitekeen, pianoari eragiten, hain urrun ate itxiaren atzean, baina etxea bete egiten zuen, hormetan barrena usain antzeko bat helaraziz, hain argia, hain egiazkoa, hain biziz betea.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 29. orr.

Atea itxi eta argia piztu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Taibelek ez zuen atea morroiloz itxi; hiri hartan ez zen lapurrik ezagutzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Atean bertan gelditu zen orduan ere, garra dardarka zuen kandela bat eskuan; ile urdindu nahastuek eta kamisoi luzeak agerpen baten itxura ematen zioten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Gure hamalauren alboko atean bizi den gaztea drama bera bizitzen ari daiteke, ordea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Tazitok dioenez, germaniarren artean sakrilegioa zen inori etxeko ateak ixtea, ezaguna nahiz ezezaguna izan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.

Gizartean ate guztiak zabalik zituen gazte arrakastatsua gizarteko baztertuen aldera igarotzen da oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Tokirik baketsuenetan ere, irakurtzen da De Cive-n, jendeak gauez etxeko ateak ixten ditu, ezpata eramaten du gerrian, beldur dira besteek ostu, edo gezurra esan diezaieten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Norbaitek jo zuen merkatariaren atean, bazkalondoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.

Baina Jemek ez zuen komuneko atea guztiz itxi eta neska txizaginean entzun zuen Ralphek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.

Emakumeak irriño bat eskaini zien ate ondoko guardiei, eta hauek izenez agurtu zuten bera. "Adios, Felisa" entzutea iruditu zitzaion Josu R-ri, emakumearen irudia jadanik haren bistatik kanpo.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Bulegora sartu gabe, burua arrimatu dut ate ertzetik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Burdinazko ate baten giltzapean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 75. orr.

Mikelek justu-justuan lortu zuen Somera kaleko 13ko atea zabaltzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Etorberriak nire aldeko gibel atea ireki zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Libertinoegia izan naiz logelako atean gelditzeko, harroegia faboritoei, ministroei edo maitaleei losintxak egiteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Gurasoek alde egin bezain azkar, atearen zirrikitu batetik sartu zitzaizkizun bezperan askatu nahi izan ez zenituen korapilo guztiak, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

Kristalezko atea hankarekin bultzatu eta, sartzera zihoan haur bati nola edo hala izkin egin ondoren, krema koloredun espaloian behera jo zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.

2 irud/hed

Kritikoen ustez, haur literaturako modernitateari zabaldu nizkion ateak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Bakarrik oroitzapenei idekiko diet atea, Pandoraren ontzian erdi lo dauden mamuek airea har dezaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Euskara Batua izateak, idatzizko zereginetan inolako eragozpenik gabe erabili ahal izatea ekarri zuen, eta euskara kultura hizkuntza izateko atea ireki zuen horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 16. orr.

Azken batean, berebizikoa da gure eguneroko martxan, mundua ikusteko dugun ateetako bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Norberak irekitzen baititu astiro-astiro iraganeko ateak, oraina zein geroa irentsiko dizkion munstroa sar dadin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Zeren arbuio doilorra eta txirotasun mingotsa biziera gozo eta egonkorraren arerio eta heriotzaren atean gelditzea bezala direla uste ohi baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.

Eta, batez ere, jakituriaren ateak zabal ditzakeen jakin-minaren neurria ematen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Bi gizon sonatu hauetako lehenengoak ateak ireki zizkion zabal-zabalik gogoberotasunari, zeren behin eskuduntza lortu ondoren arrazoimena ez baita neurritasunaren gomendio indeterminatuen bidez zedarriztatzen uzten,  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Baldintza horiekin metafisikako ateak betiko itxita gelditzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Eta jaisten ari nintzen ahala oroimenaren ateak ireki zitzaizkidan bat-batean, erauntsiak jota bezala, eta betierean gordeta izan nituen oroitzapenak aske geratu ziren eta nirekin batera  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 11. orr.

Antropologia ikuspegitik norbaitek arrazoirik aztertu nahi balu, ateak zabalik dauzka.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Beste etxeekin gertatzen ez den bezala, etxe hau etxe irekia da, hizkuntzaren erabilerak jartzen dizkion ateek bakarrik zedarritua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

3 (izenondoekin)

"Maite zintudan", irakurri zenion, hozkailuaren ate zurian hori.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 43. orr.

Kartzelako ate beltzak zabaltzen miretsi zituen polizien furgoi blindatuaren barnetik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 71. orr.

Ate handia zabalik zegoen; handik eta leihotik sartzen zen eguzkiaren errainuek gela argitzen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

Beste moja bat agertu zen, oso gaztea, ate txiki batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Ordu berean, hiriaren beste puntan, supermerkatu batetik irten berria zen azken langileak kolpe lehor eta bortitz batez ixten zuen egoitzako ate nagusiko pertsiana metalikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 72. orr.

Ate automatikoan zehar irteten diren guztiak ikusi ahal izateko distantzia aproposean zutabe baten ondoan gelditu denean, igarotako urteen zamak lasaitu egin du berehalakoan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Ezker-eskuinetan ate nabarrak ziren eta lurrean koadrodun baldosa merkeak, koskekin batzuk, zikinune arrez beste batzuk; hotelaren gainbeheraren zantzu nabariak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Bestea logela da eta ate estu bat du, komunekoa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.

Osabak poltsikotik giltza bat atera zuen ezkerraldeko ate sendoa irekitzeko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 34. orr.

Hainbeste korridore eta ate dotoreren artean, ez da erraza izaten jauregietako komuna topatzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 18. orr.

Aspaldian begistatua nuen borda zaharra, bere ate akitua, ezker, kurrinka goxo batean dabilela, teilatuaren hegiak bonet higatu baten aterbe miserableak itaxura nasaiki ixurtzen duelarik bortaren zur gorri arraildua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Ate handi pisutsua... sartu eta dena ilun, beti ilun gomutatzen dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 26. orr.

Hozkailuko ate grisa zabaldu orduko, ordea, oihu zorrotza egin du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 84. orr.

Gaizkile itxurako tximaluze handi hark, gurera etorri zen lehenengoan, ez zuen astirik alferrik galdu berriketa edo itxurakeriatan. "Zer moduz, mutilak?" esan zigun eta logelan sartu zen, gu hirurok ate itxiaz bestaldeko sofa ajatuetan etzanda utziz, telebista lagun.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 38. orr.

Txatarrategiko nagusiak bere biltegian egurrezko ur berogailuren eta sutegi zaharren puskak saltzen zituen, eta bizikleta puskak eta automobil puskak, eta burdinazko ate zaharrak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste begietaratu zitzaizkidan kalerik kale nenbilela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.

Hilerriaren sarrerako burdinazko bi ate beltzei begira geratu nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Ate metalikoa ixteko zaratarekin, adibidez: horregatik daude txerritegi industrialetan plastiko bigunezko ateak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Herri zaharraren harrizko gerria ate arku-zorrotzen bidez zabaltzen da hainbat lekutan; beste batzuetan irregulartasunez hausten da, egunetik egunera handitzen ikusten den zulo bat utziz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Gogoan dut noiz sentitu nuen aurreratzen nintzela nire gaitasun literarioan: Françoise Sagan-en Bonjour Tristesse hartu eta lehen orrialdetik liluratuta geratu nintzenean; liburu hura desberdina zen, zoragarria, eta, batez ere, helduen munduko ate misteriotsuak zabaltzen zitzaizkidala sentitu nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 76. orr.

Gizonezko honek plazako saltzaile bat iduri zuen ate beiraztatu batetik harrituta behatzen genion umeondako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Barren-barrenean, Luziferren tokian, ate tolesgarrien tankerako zerratura gotor bat zegoen; haren azpian, putzu bertikal bat, zeinak galeria horizontal luze batera ematen baitzuen; hura, berriz, muino-mazelara irteten zen egurats zabalera, lantokitik gora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure etxean sekulako eztabaidak egiten ziren politikaz, azkenean beti berdin bukatzen zirenak: haserrealdiak, airera botatako ezpain-zapiak eta etxe osoa burrunba-hotsaz betetzen zuten ate-danbatekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

Hurbileko hosto ihartuen arteko jauzi jostalarien ordez, gero eta hurbilagoko giltzen soinuak eta ate danbadak sumatuko; egunero altxaraziko zaituen sarrailaren zilo bortxatuaren ahuen garratza.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak, gorrindolez koloreztaturik zeuden, eta haien tonu beroak bortizki hausten ziren oihal astunen angeluetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Aurpegiak, aurpegien moltso nahasia, aurpegien arteko berdintasuna, zarata, zalaparta zentzugabea - hain monotonoa, isiltasuna antzeratzen baitu -, eta erlojuak, kanpaiak, iratzargailuak, telefonoak, ate bigungarriz estaliak, igogailuko zurrumurruak, barreak, musika eroa, jasanezina.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

[...] iragan-minik edo inoren ausentziarik sentitu nahi - esan eta gizona besarkatu omen zuen, nahiz eta ez zeuden emakumearen etxean, hotel hotz batean baizik, eta bezperan arrapaladan armairuetan gorde zituen bere laneko jantzien aztarnak, gabardina distiratsu eta body estu edo barruko arropa koloretsuen dirdaiak, ate zirriztuetatik suma zitezkeen oraindik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

5 ate aitzin

Zenbat egon ote nintzen ate aitzin hartan, eskaler hegiari itzatua bezala?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Ate aitzinean geldituta, eztarria garbitu eta atea jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Zenbat egon ote nintzen ate aitzin hartan, eskaler hegiari itzatua bezala?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Ate aitzinean geldituta, eztarria garbitu eta atea jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Lehoien pasabidea, eskailerak, burdinazko atea, kartierreko ibilbidea, zaintzaleak erdian, zaintzalea ene zeldako ate aitzinean, ezin sar, levez les bras! To, berritz? C'est bon, allez-y!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Lehergailua ate aitzinean ezarria zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

La Carioca deitzen den fonda xumearen etxekoandrearen irribarre goxoak, atarian sartzera nindoala, nago ez didan erakustera eman ene zai zegoela, haren ate aitzinean pasatua bainintzen, zaldiaren behortegirainoko azken urratsen kexu goxo berarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

6 ate-albo

Etxeko ate-alboetan ezarri zenituen idolatriazko zeure oroigarriak. Ni alde batera utzirik, biluzik jarri, zeure ohe zabalean etzan eta maitaleez aprobetxatzen zinen. Atsegin zenuen haiekin oheratzea.  Elizen arteko biblia   Is 57,8

Ate alboan itxaron zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.

Besterik jakin ezinik, gutxienez balizko lapurrak uxatzea pentsatu zuten, eta horretarako Kasimen gorpuarekin lau zati egitea erabaki zuten, eta lau zati haiek ate alboetan ezartzea, bi alde batean eta bi bestean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 100. orr.

Ate-alboari heldua, hara han loroa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

7 ate atzean bota (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ikaskizunok ez baitziren ate atzean botatzeko modukoak.  ETC-literatura, saiakera   Kronika txikia, Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga), Pamiela, 2015

-Proposamena ez zuten ate atzean botaETC-literatura, saiakera   Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019

8 ate automatiko

Pixkanaka, multzokatuz doaz eta ate automatikoaren irekialdi batean hogei bat atera dira elkarren ondoan, elkarren segidan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Gauean, polizia sartzear zela, ate automatikoa trankatu zuten presoek, modulura sarrera zailduz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Kontaktua piztu, eta garajearen ate automatikoa zabaldu dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

Tapaxek errepide bazterrean kamioia nolabait utzi eta, arin-arin pasteleriara sartzera zihoala, ate automatikoa ikusi ez eta, kasik muturrekoa hartu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 60. orr.

"Baliteke garajeko ate automatikoa konpondu behar duen teknikoa izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

9 ate birakari

Jantokitik etorrita, onddo-kapela marroiko gizon bat ate birakaritik sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Lapurreta: polizia etorri, ate birakariraino iritsi dira, baina ez dira sartu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Maite nuen Excelsior hoteleko ate birakarietan ageri ziren metalezko osagaien distira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Urruti zegoen garai hura, zeinean bere amak, Benito iraintzeko, esaten zuen Donostia hartu zutenean artaxonarrek Diputazioko ate birakaritik sartu ezinean izan zituztela zauritu gehienak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.

Autobus geltokira zihoalarik, Lucyk Maddalen errepidea pauso arinez zeharkatzen ikusi zuen, eta segidan pubeko kristalezko ate birakaria kemenez birarazten, The Union.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 169. orr.

Gorrotoaren paroxismoan, nire besoa ate birakari baten moduan bultzatu eta oihuka hasi zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 114. orr.

10 ate ertz

Bulegora sartu gabe, burua arrimatu dut ate ertzetik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

Metroan, Josebak eta Gregoryk hartu zutena baino bagoi bat atzerago jarri zen eta geltoki bakoitzean ate ertzetik egiten zuen jaisten zirenen zelata.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.

Bizitzaren atea ireki nahi izan zuen, baina... ate-ertzaren kontra jo zuen, antza.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 175. orr.

Burdinazko ate ertzaren aurka joan zenean ez baitzuen aurreraka egin, atzeraka baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Ate ertzak giltzaren harat-honatekin urratu ostean erdietsi zuen bere helburua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

11 ate gotortu

Han azaldu zitzaidan Espainia lehen aldikotz, eta bere etxe beltz, karrika estu, zurezko balkoi eta ate gotortuekin harritu ninduen ni, inperioaren kaoban hazitako haur frantsesa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

12 ate irekien jardunaldi

"Deialdiak zenbaterainoko arrakasta izango duen badaki EHUko Errektoretzak, ate irekien jardunaldia ere atzeratu duelako», gaineratu zuen CCOOko Gonzalo Maestrok.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

13 ate irristagarri ate irristazailea.

Galeria txiki bat dirudi, erabat irekia, eta ate irristagarri batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

14 ate irristakor ate irristazailea.

Egurrezko egitura eta paperezko leihoak dituen ate irristakorra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.

15 ate irristari ate irristazailea.

Gela handiaren horman [...] ate irristari bat zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

16 ate irristatzaile irristatuz higitzen den atea. ik irristagarri 4; irristakor 3; irristari 3.

Ate irristatzaileak erdi ireki eta zeharka begiratu zuen gela hotzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

Gero gure atzean ate irristatzailea itxi eta kanpotik kolpe batzuk jo dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Bi eskuak erabili behar izan ditu ate irristatzailea ireki ahal izateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 31. orr.

17 ate joka

Norbait da ate-joka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.

Idazlearen emazteak ekarritako abere eta giza sentimenduei buruzko kontakizun honekin ari nintzela agertu zen atezaina ate joka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Minutu bat baino lehen, berriz ere ate joka ari ziren, oraingoan indartsuago.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 29. orr.

Bazeramaten bost minutu ate joka, baina inor ez zetorkien zabaltzera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.

Ate joka hasten naiz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 53. orr.

Komunean ere irakurtzen nuen, komikiak batez ere, inor ate joka agertu arte.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Bitartean, Pedrok ate-joka ziharduen. Ireki eta ikusi zutenean, zur eta lur gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 12,16

Iraultza guztiak ate joka, baina bera trankil etxe barruan, bere dotrina erakusten.  Berria - Harian   2005-04-19

Krisialdia ate joka sentitzen dute laborariek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Aitzakiak aitzaki, ate joka ekin diogu 2005. urtean hamaika proiektutan murgilduta ibili diren antzerkigileei, 2006. urteari begira izan ditzaketen proiektu eta ametsez galdezka.  Berria - Kultura   2006-01-06

Zeren poeta, urte askoan aberritik eta beronen hizkuntzatik aparte bizi ostean, bertara itzultzen baita, ate joka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

Desioa ate joka, bizitzako esperientzia bizi eta atseginenetako bat bizitzera gonbidatzen ari zaigu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.

Oihuak entzun zituztenek laster jakin zuten Ana zela logela guztietan ate joka zebilena ero hutsen moduan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 93. orr.

Erlojuak ordua jo zuenean, ate joka ari zirela entzun nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Ate-joka ari ziren; Albert zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Ezin nuen asmatu zer eskatu nahi zidan, baina zernahi zelarik ere, okerreko tokira etorri zen ate joka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 129. orr.

Ate joka etorrikoak ordurako urruti behar zuela kalkulatu nuenean, maleta hartu eta aterantz abiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Ate joka ari zara?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 188. orr.

Hirugarrenik, emakumeak bisirra topatu zuen ate joka.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 243. orr.

Eta orbela kanpoan ate joka.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 43. orr.

18 ate kisketa atean, deitzeko, izaten den metalezko mailu modukoa.

Jaiki zen, jantzi, eta deitu baino lehen zabaldu zuen atera, ate-kisketaren hotsa gogoratzeaz beldurturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 244. orr.

Ate-krisketan jarri du eskua ene maiteak: dardar dagit barruak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

· Ezker-eskuma jo zuen kisketaz, Antoniari sar zitekeela klabez ohartarazteko edo.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

19 ate-leiho

Bi erregailu bota dituzte Hazparneko jandarmeriaren ate leihoetan.  Herria   2001-05-24

Eskuinean ate-leiho bat daukat, ene gelara ematen duena, izan ere gela bat baitaukat, eta gela honek atea dauka gainera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 117. orr.

Ate-leihoak zabalik, gaueko hozkirriari itxaroten diot Ryder kanpoan dagoen bitartean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Herriak hilerri bat zirudien; etxe guzietako ate leihoak irekiak ziren, eta altzari, jantzi eta beste gauza batzuk ikus zitezkeen, karrikan abandonaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.

Ate-leihoek hegoaldera jotzen zuten, eta hormak harea harriz eginak zeuden.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 172. orr.

Ate-leihoak itxi, eta etxeko bonbilla guztiak txiki-txiki egin zituen, inork koloreak lapurtuko zizkion beldurrez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 134. orr.

Gau batez huna zer gertatu zautan. gau hura zen hain beroa, non ene etxolako ate leihoak idekirik utzi bainituen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 212. orr.

Gela handi bat zen, bulego izandakoa seguruena; balkoi batera ematen zuten bi ate-leihoren aurrean, mahai bat zegoen eta, haren inguruan eserita, hankak gainean jarrita, milizianoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Gortina beltz batzuek ostentzen zituzten ate-leihoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Wanda Fordek larri, presaka ate-leihoa ireki zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

20 ate logiko (corpusean ez dago; ETCn 259 agerraldi)

Ate logikoa sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da.  ETC-entziklopedia   Ate logiko, Wikipedia

Ez da lehen aldia bi qubit ondo kontrolatzen direna eta erabakigarriak diren bi qubiteko ate logikoak ezartzen direna.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-03

Sistema informatikoen ahuldadeak giza okerretan oinarritzen dira: bai kodeak diseinatzerakoan, bai ate logiko eta fisikoak kudeatzeko orduan.  ETC-prentsa   Berria, 2016-10-28

Gai honetan modelo hauek erabiliko ditugun arren, hurrengo gaiari begira, interesgarria da transistorearen modelo idealak ere erabiltzen direla aditzera ematea, bereziki ate logikoen portaera bilatu nahi denean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

1. maila: zirkuitu elektronikoek osatzen dute, eta haietan erregistroak, memoriako gelaxkak eta ate logikoak maneiatu behar dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Logika estandarra (off-the-shelf) edo ate logikoen matrizeak erabiliz eraiki ohi ziren minikonputagailuak mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten zerbitzariek ordezkatu dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Funtzio horiek gauzatzea ahalbidetzen duten zirkuituei ate logiko deritze edo, laburrago, ate.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010

Jostailuzko neuronak elkarrekin modu sinple gutxi batzuetara konekta daitezkeelako da hori, halako moduz non neuronak "ate logiko" bihurtzen baitira, alegia, dedukzioaren azpian dauden "eta", "edo" eta "ez" erlazio logikoak konputa ditzaketen gailuak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Neurrira egindako automatismo kableatuetan (ASIC, Application-Specific Integrated Circuit) kontrolerako funtzio zehatza egiten da eta funtzio hori automatismoaren diseinu eta sorkuntzan erabiltzen diren erreleen, ate logikoen eta bestelako osagaien menpeko dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

21 ate oste

Zazpi nanotxoak ate ostean geratu ziren eta Edurnezuriri entzuten omen zioten hasperenka eskatzen: Esadazu gezur bat, Pinotxo, Orain egia bat, Orain gezurra, Orain egia, Orain gezurra, Orain egia, Orain gezurra...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Zientziatik begiratuz, zientziagaien ate osteetan, zirrikituetan, ez daude adigai zientifikoak besterik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 92. orr.

Eta egia esan ni segur nengoen mihiaren haria eteteko eman zigula brandy botila kapitainak, ate ostean egonen zen gure solasa entzuten, goitikako aginduek ematen ez zioten arrazoi moralen bat behar zuelako gizajo hura fusilatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

Gau batez, pare bat aldiz irten zen, etxeko ate ostean zerbait zirrin-zarran antzeman ondoren, eta itzal bat erdikusi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.

Sara adi zegoen etxolako ate ostean -Abrahan eta Sara oso zaharrak ziren, eta Sarak ez zuen jadanik hilekorik izaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.

Jaunak esan zion: -Zinez, urtebete barru itzuliko natzaizu, eta ordurako zure emazte Sarak semea izango du. Sara adi-adi zegoen oihal-etxolako ate ostean.  Elizen arteko biblia   Has 18,10

Hala ere, bat hautatu behar eta judasa zait aloso, frantsesak oso berea duena, ate zirritua esateko, ateko xilo eta ate ostekoaren begi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Gaur zu eta zure laguna Harryri ikustaldia egitera etorri zaretenean, bazen baten bat ate ostean, zuen elkarrizketa entzuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.

Menturaz abokatuarekikoa entzuten egona zen ate ostean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 87. orr.

Ni ere banauk; banoak ni ere -eta trena ate ostean zain balego bezala zutitu zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 68. orr.

Zintzoen komunitatea, zokoetan, telefonoetan, itxitako ate-osteetan bilkurak eginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

22 ate zoko

Ate zokoan kutxa handi bat; eta gainean hegaztegia, ernaiak ageri, berinazko tranpa eta idekidura teilen artean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.

23 ate zulo

Motorra itzali, eta atea zabaldu zuen Marrok; ate-zulo guztia bete zuen, hartz baten itzal ikaragarriak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Urrundik, merkatu nagusiak, zeharka ikusita, txunditu egiten zuen: arku eskerga bat, ate zulo garai handi bat, zabaltzen zen lehenbizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Gero ostera mugitzen hasi ziren nire urratsak, eta ate zuloetan barrena zer-suma segitu nire begiek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Harry atzera etzan zen ohean, eritegiko ate-zulo ilunera begira, hanka-hotsak gero eta hurbilago entzuten zituen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 153. orr.

24 atea bulkatu

Gau hartan, uretan errauts urtu erremedioak hurrupaturik, hozkailuaren atea bulkatu gabe, oheratu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 24. orr.

Estazioko langilea atea bulkatu bezain laster baztertu da, eta bi zaplada eman dizkio bizkarrean Lainezi honek kanpora egin duenean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

25 atea ireki

Euskara Batua izateak, idatzizko zereginetan inolako eragozpenik gabe erabili ahal izatea ekarri zuen, eta euskara kultura hizkuntza izateko atea ireki zuen horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 16. orr.

Oroitzapeneko atea ireki nion: "Nekaneren airea nuen, Nekaneren antzera izugarri alaia nintzen... ".  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Zenbait bizilagunek mozkorrei edo eskaleei atea irekitzea eragozteko jarri zutela sistema hura azaldu zidan jarraian.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

-Azpimunduko atea irekitzen bada, deabruek nahi beste bider igaro dezakete.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.

26 atea jo

Halatan nengoela, hau da, erabat ozpindua eta aldarterik gabea, atea jo zuten.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

Livo eta Eligio, Susanna, Giovanni Blasut eta Jacurekin batera atea jotzen ari ziren unean bertan iritsi ziren beretarren artera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 112. orr.

Garaiz nabil oraindik Yolanderen etxeko atea jotzeko, baina nahiago dut herrikideen tabernara jatera joan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 69. orr.

Gure bizikletak haren etxe aurrearen kontra utzi eta atea jo genian.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.

Haietako batean atea jo zaindarietarik batek, eta sartzeko zioen ahots bat entzun zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 77. orr.

Atea jo dute ordu erdi lehenago, Azpeitiko Erdikalean, Patxi Alberdiren etxean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

Hamaikak aldera atea jo zuten, eta On Camillo ohetik atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Izialdurak zidan naski atea jo. Zoriondu nahi ninduen etsaminetan lehen ateraturik eta baginen andana ederra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Como tires algo por el retrete te mato a hostias, esan zuen batek atea jotzen zuelarik, baina ez zeukan krisketa jarrita, Anjel segituan atera zen komunetik, paretaren kontra jarri zuten berehala, eta nirekin egindako operazio berbera errepikatu zuten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 52. orr.

Eta atea jo eta aitona agertzen bazitzaidan, besterik gabe?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 128. orr.

Gainerako lagunok Unibertsitateko atea jo genuen urte berean, denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Hurrengo unean nire atea jo zuen, emeki, eta gelan sartu zen, lanpara bat eskuan zekarrela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Bizar beltz zabal batek estaltzen zidan musua, eta, etxeko atea jo bezain laster, Moisesek fedea galdu zueneko etsipena erakutsi zuten nire zapaten urrats lohituek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.

Orduan, atea jo zuten, horrexek salbatu zuen pentsabide ilunetan gehiago barrentzetik.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Atea jotzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Monasterioko atea jo zuen Alkimistak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 209. orr.

Behin, semeak etxeko atea jo zuen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

27 atean jo

Hatz-koskorrak prestatu ditu atean jotzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.

Atean jo gabe, klaro.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 193. orr.

Hamabi eta erdietan puntuan, igande goiz eguzkitsu hartan, atean jo zuten Julio Rekexoren apartamentuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 287. orr.

-Ez, ez da usua - eta begiak ilundu zitzaizkion Velascori, oroitzapen mingarriren batek atean jo balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.

Atean jo zuen, eta ireki nion, baina ez erabat zabalik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.

Komentuko aterpean jarriak dira jadanik eta ulertu dut behar ez zen atean joa nuela oixtian eta, urruntxeago zela erromesen zain ospitaleroa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Heriotzaren atean jo dute, gu denek egun batez joko dugun bezala.  Herria   2001-11-01

Eta haren atean jo dut neure eri-punttez, polliki-polliki; inortxok ere ez entzuteko moduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Bere zuhaitzeko atean jotako kolpe leun eta zuhur batzuk izan ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 167. orr.

Emakumeak sugi zurezko atean jo zuen arinki hiruzpalau aldiz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 71. orr.

Zalgurdia iritsi da atarira, eta atean jo dute.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Atean jo dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.

"E! E! Geldi, mesedez", atean jo zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.

Konpartimentuko atean jo zuten eta bederatzigarren eta hiru laurdeneko nasan Harryk ikusia zuen aurpegi biribileko mutikoa sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Atean jo du, eta Miren atera zaio.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 104. orr.

Gauaz sartu zelarik, gaztek atean jo.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

28 atean joka

Ricardo Carlvaho atzelari portugaldarra Eurokopa bikaina egiten ari da, eta Europako talde onenak atean joka ari zaizkio  Berria - Kirola   2004-07-04

Gelan sartu eta handik entzuten nion Yvani oihuka eta atean joka, eta negar egiten, otsoek baizik ez dakiten moduan, eta Lurra zintzur modulazio luzeen bitartez madarikatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 110. orr.

Eskualdeko bide, xendra eta zoko-moko guziak ezagutzen zituen, eta egunsentia aitzin, Alzateko Ithurbidetiarren etxeko atean joka ari zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.

Atean joka ari da norbait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

29 atean/atera deitu

Inork atean atean deitu zain zegoela esango niken... Zirt eta zart, lasterka abiatu zen etxerantz, atean deitzen akitu gabe sartu, eta sukaldetik ontzitara bat ur eskuetan zetorren Martzelina zaharra abantzu uzkaili zuen. Nola ez bada errudun sentitu haien intimitatea bortxatu behar banuen, haien gelan atean deitu gabe sartu behar banuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Lasterka batean igotzen naiz; atera deitzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 53. orr.

Goiz batez, atera deitu zuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.

Lasterka batean igotzen naiz; atera deitzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 53. orr.

30 ateko marra

Hamaiseigarren mintuan, berriz, berak ateratako korner itxi batean, Eliak hankasartze handia egin eta baloia ateko marra gainditu zuen ia-ia, Nihatek jo ondoren.  Berria - Kirola   2004-11-14

Eta, ate atzean zeuden ikusleei sinetsi behar badiegu, bazirudik, ateko marra zeharkatuta gero, halako ukitutxo berezia egin ziola, eta baloia tango bat-edo dantzatzen hasi zela... eta bote txiki batzuk ere egin zituela, pozaren pozez, itxura batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

31 ateko sake (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Futbolean ateko sakea defentsan ari den taldeari emandako sakea da, baloia azkenekoz talde erasotzaileko jokalari batek ukitu ondoren ateko marratik atera denean.  ETC-entziklopedia   Ateko sake, Wikipedia

Baina, marrazainak ateko sakea adierazi jokaldi batetan kornerra eskatzeagatik Brit zigortzeko esan zion marrazainak epaileari.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-07

Jokalari bat gutxiagorekin, sekulako arnasa eman zion ateko sake guztietan, urrezko segundoak galduta.  ETC-prentsa   Berria, 2009-02-13

Zubikaraik ez zuen behin ere ateko sakea luze atera.  ETC-prentsa   Berria, 2011-07-17

Hiru minutu bakarrik gehitu zituen, Tyton atezainak ateko sake guztietan sekulako denbora pila galdu bazuen ere. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-17

32 atez ate

Erregeen jauregia atez ate zegoen nire tenpluaren kontra, haien eta nire artean horma bat besterik ez zegoelarik.  Elizen arteko biblia   Ez 43,8

Gelako sarrailek hots handia atera zuten eta oihartzuna atez ate pasabidean aurrera joan zen New Harlem hotel gaizki argituan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.

Ez naiz atez ate kalaka ari den iragarlea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

Zoazte atez ate beharrezkoa bada.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Bestetik, letrak, zerbaitek eraginda, bultzatu nahi den mezua, izurria bezalaxe, atez ate doana, oso ondo ez badakigu ere zergatik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

-Ez zaidan burutik joaten nirekin atez ate bizi den emakumearen alabatxoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Berandutxo arte, gerra zibilaren hotsak gainean genituenean ere, etorri ohi ziren ijitoak atez ate, farfailak, harizko izarak, nylonezko oihalak eta horietakoak eskaintzera, beti lelo berdinaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Autobusa ezin da heldu bizileku gune gisa antolatu den eremuetara eta zerbitzua atez ate eskaini, baina jende kopurua emendatu ahala, herri garraioaren erabiltzaileak ugaltzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Tambo hartan Don Julianek behi esnadun eta ahatxe zonbeit hazten zituen eta deitzi esnea atez ate saltzen.  Herria   2005-03-24

Baina haren plazerrik handiena anaiekin irtetea zen, haiek ogi eskale zihoazenean atez ate, eta oihal batez estaliriko haien otarrea eramatea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Galdeketa-enpresa bateko langile gisa hasi ziren lanean atez ate.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Azkenean telefonoz saiatzea pentsatu zuen, bai baitzekien inork gutxik irekitzen diela atea ezezagunei, eskale, saltzaile edo atez ate dabiltzan zeruko ordezkariak direlakoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Ez zuela, bada, atez ate zertan ibili beharko, orain zebilen bezala, sos batzuk eskuratzeko ahaleginean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 103. orr.

-Zertarako balio du honek? - galdetu zion atez ate zebilen eskale bati.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Hala bada, Antonio anaiak manta batean bildu, eta atez ate eraman zuen, bizilagunei azken agurra ematera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.

33 atez ateko bilketa

Lurren proposamena, bigarren zabaltze eta mugatze prozesua, erriberaren babes zehatza, zaborren kudeaketarako atez ateko bilketa eta zati organikoa konpostatzeko instalazioa egitea, sarrera-irteerako bideak berritzea, erreboteko frontoia berritzea eta kultur etxea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

34 atez ateko zabor bilketa (corpusean ez dago; ETCn 184 agerraldi)

Askoz gehiago eskatzen zuen zabor-bilketa sistema berria ezarri nahi izan zutenean: zenbaterainoko kontrakotasuna eragiten zuen atez ateko zabor-bilketa sistema berriak!  ETC-literatura, saiakera   Zinegotzia, Fermin Etxegoien, Erein, 2013

Besterik gabe, egungo gertaerez hitz egin ohi dio, krisi ekonomikoari buruz, ustelkeria politikoari buruz, ziklogenesi lehergarriaz, atez ateko zabor bilketaz, inoiz ere dibertigarriak ez diren gaiez, nolanahi ere.  ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Aduna, Asteasu, Astigarraga, Lasarte, Oiartzun eta Usurbil, atez ateko zabor bilketaren alde.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-29

Atez ateko zabor bilketa azalduko die Usurbilgo Udalak herritarrei.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-15

Norbanako eta herri txikien iniziatibei erreparatu beharko diete handiek; atez ateko zabor bilketari, adibidez.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-10

Atez ateko zabor bilketa hasi berria dute Usurbilen, eta hartarako ontziekin egin zuten lasterka herritarrek, Xabier Mikel Errekondo alkatea buru.  ETC-prentsa   Berria, 2009-04-03

Errauste planten aldean beste aukera batzuk badaudela sinetsita, atez ateko zabor bilketa egitea eskatuko dute Donostian etziko eta datorren irailaren 13rako deitu dituzten kontzentrazioetan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-08-12

Errausketa baztertu, eta atez ateko zabor bilketaren alde egin du Ezker Batuko ordezkariak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-08-14

Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkate Ana Urtxuegiak atzo berretsi zuen ez dutela udalerrian atez ateko zabor bilketa ezartzeko asmorik.  ETC-prentsa   Berria, 2009-10-24

2013ko apirilean, Legazpin, Atez Atekoaren Kontrako Herri Plataformak herri galdeketa egin zuen udalak ezartzeko asmoa zuen atez ateko zabor bilketaren aurka. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-05-13

35 auzoko ateak ixtera joan (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bera botatzeko erabakian zaleekin izandako harreman zailak eraginik izan ote duen galdetuta, Camachok polemikak saihestu nahi izan zituen: Â"Auzoko ateak ixtera joaterik ez dut nahi; ez diot inori kargu hartu nahi; ez da nire estiloaÂ".  ETC-prentsa   Berria, 2011-02-15

Ez zaitez auzoko ateak ixtera joan, memelo hori!". ETC-literatura, saiakera   Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013

36 ilargi ate (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ilargi atea (txineraz "Martxoko atea" edo "Apirileko atea" bezala ezaguna) horma batean egindako irekiera zirkularra da. Ohikoa da txinatar lorategietan. Azpitik igarotzen denari zorte ona ematen omen dio. ETC-entziklopedia   Ilargi ate, Wikipedia

37 leiho-ate

Erosi zituen erosi, berogailu elektriko bat eta haizagailu elektriko bat, errezela berriak, leiho-ateak, eta hainbat argi-instalazio, den-denak bere logelarako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.

Hango leihoek patiora ematen zuten, leiho-ateen atzetik agertzen ziren gaztainondoetara, zeinak harro altxatzen baitziren jauregiaren hegoaldeko hegaleko harrizko balkoien aurrean zirkuluerdia eginez, udaberrian beren lore larrosakarak eta hosto berde ilunak goraturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Orain ez dago zurezko aterik inon, hezetasunaren aitzakia eginda aluminiozkoak eta PVCko leiho-ateak ezarri dituzte etxe guztietan, min ematen dute begian hare-harriaren gaineko modernia merkeok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.

Galdegin nion ea non geratzen zen hiri hura, eta gizonak, geunden gela txikiko leiho-atera hurbilduz, mendebaldea erakutsi zidan, eguzkia jartzen den tokia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 123. orr.

Leiho-ate bat erdi ireki eta esku mehar batek gazta bat eta ogi borobil handi bat utzi zituen erortzera, berriz ere danba hetsi aitzin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Jatetxe jendetsu batean eta elizara ematen zuen leiho-atetik guztiz urruti bazkaldu genuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

38 norberaren atean sartutako gol (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Norberaren atean sartutako gola, nork bere atean sartutako gola edo ate propioan sartutako gola futbolean jokalari batek baloia bere atean sartuz gola egiten duenean deitzen zaio. Mota honetako gol batek aurkako taldeari ematen dio tantoa. ETC-entziklopedia   Norberaren atean sartutako gol, Wikipedia

39 norbere ateko gol (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Norbere ateko golaETC-entziklopedia   2009ko FIFAren Konfederazioen Txapelketa, Wikipedia

40 ontziratze ate

Hegaldia atzeratuta zetorrela jakinarazi zuten, ontziratze atera iritsi nintzenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 215. orr.

41 suaren aurkako ate (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Beharrezko segurtasun neurriak sute edo uholde kasuetarako: drainatzeak, su-itzalgailuak, ebakuazio bideak, suaren aurkako ateakETC-entziklopedia   Datu-prozesaketa gune, Wikipedia

42 zabor bilketa atez ateko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Gipuzkoako 34 herritan zabor bilketa atez ateko sistemaren bidez egingo duela jakinarazi zuen Bilduk herenegun, eta aipaturiko alderdiek gogor kritikatu zuten, atzo eginiko agerraldietan.  ETC-prentsa   Berria, 2012-02-24

2016an, atez atekoaren emaitzak ikusita, Pello Garbizu (Euzko Alderdi Jeltzalea EAJ) alkateak zabor bilketa atez atekoa mantentzeko akordioa egin zuen EHBildurekin. ETC-entziklopedia   Lezo, Wikipedia

43 zerbitzu-ate

Jaka eta kapela esekitokitik hartu eta zerbitzu-atetik alde egin zuen kalera, zabor-ontzi batzuk atzean utzita. "Zein ergela, bi orduko soldata alferrik galtzea ere!".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Orduan, Pasottiren neskame zaharra Badiako zerbitzu-ateskatik irten eta kontrol postuko gizonei adierazi zien herriko botikara zihoala desinfektatzeko gauzak erostera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

ate aitzinean (20); ate aldera (82); ate aldera joan (17); ate asko (18); ate atzean (26); ate aurrean (165); ate aurrean gelditu (16); ate aurreko (12); ate aurrera (15); ate azpiko (12); ate azpitik (21); ate barrura (13); ate bat (199); ate bat ireki (22); ate bat zabaldu (23); ate bat zabaltzen (13); ate batean (12); ate baten (55); ate batetik (46); ate batzuk (13); ate erdi (27); ate gainean (23); ate gaineko (19); ate guztiak (76); ate guztiak zabalik (12); ate handi (25); ate handia (15); ate hau (11); ate hori (26); ate horren (14); ate horretatik (12); ate hotsa (11); ate hura (21); ate idekitze (13); ate idekitzeak (18); ate ingurura (13); ate ireki (11); ate itxi (14); ate joka (136); ate joka hasi (11); ate leihoak (17); ate nagusia (42); ate nagusian (12); ate nagusiaren (23); ate nagusitik (15); ate ondoan (170); ate ondoan zegoen (11); ate ondoko (40); ate ondora (23); ate ondotik (17); ate txiki (13); atez ate (48); atzeko ate (13); beste ate bat (18); bi ate (28); burdinazko ate (28); etxeko ate (28); gelako ate (19); hiriko ate (13); hiru ate (14); sarrerako ate (14); sukaldeko ate (11)

armairuko atea (11); atariko atea (13); atea bota (13); atea bultzatu (21); atea danbateko batez (14); atea giltzaz (32); atea giltzaz itxi (17); atea hutsean (17); atea ireki (445); atea ireki eta (105); atea ireki zen (28); atea ireki zuenean (13); atea irekiko (19); atea irekita (37); atea irekitzea (13); atea irekitzean (21); atea irekitzeko (17); atea irekitzen (64); atea irekitzera (26); atea irekitzera joan (12); atea itxi (303); atea itxita (41); atea itxiz (11); atea ixteko (13); atea ixten (62); atea jo (238); atea jotzen (35); atea zabal (20); atea zabal zabalik (11); atea zabaldu (357); atea zabaldu zen (29); atea zabalduko (15); atea zabalik (121); atea zabalik utzi (14); atea zabalik zegoen (25); atea zabaltzeko (21); atea zabaltzen (75); atea zabaltzera (19); atea zaintzen (19); atea zeharkatu (28); atzeko atea (35); autoko atea (11); bulegoko atea (30); burdinazko atea (20); etxeko atea (92); etxeko atea ireki (11); etxeko atea zabaldu (11); ganbarako atea (11); gelako atea (101); gelako atea ireki (23); gelako atea zabaldu (11); ireki atea (11); ireki zuen atea (16); itxi zuen atea (18); kaleko atea (18); kanpoko atea (27); komuneko atea (26); logelako atea (32); ostatuko atea (12); sarrerako atea (29); sartzeko atea (11); sukaldeko atea (14); tabernako atea (12); ziegako atea (11); zurezko atea (12)

ateak eta leihoak (22); ateak ireki (139); ateak ireki zizkion (11); ateak irekiko (26); ateak irekita (30); ateak irekitzeko (24); ateak irekitzen (33); ateak itxi (137); ateak itxiko (18); ateak itxita (103); ateak itxita egin (13); ateak ixtea (15); ateak ixteko (23); ateak ixten (35); ateak zabal (22); ateak zabal zabalik (17); ateak zabaldu (86); ateak zabalduko (15); ateak zabalik (116); ateak zabaltzea (11); ateak zabaltzeko (18); ateak zabaltzen (51); bere ateak (25); beren ateak (12); etxeko ateak (20); hiriko ateak (14)

atean agertu (17); atean azaldu (12); atean bertan (15); atean gelditu (15); atean geratu (17); atean jo (51); atean sartu (20); atean zain (14); atean zegoen (21); bere atean (57); bere atean sartu (15); etxeko atean (33); gelako atean (18); logelako atean (11); sukaldeko atean (14)

atearen atzean (16); atearen aurrean (52); atearen azpitik (12); atearen bestaldean (12); atearen beste aldean (14); atearen gainean (12); atearen kontra (46); atearen ondoan (42); atearen parean (12); etxeko atearen (11); gelako atearen (14)

ateari bultza (17); ateari bultza egin (11)

ateraino joan (29)

aterantz abiatu (30)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus