Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi ulertzeko rol edo eginkizun hori, ekintza indibiduala gainditu behar da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.
Bere rola, sukaldeko hizkerak soziologoen solaskeriari mailegatu dion hitza hobetsiz gero. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.
Poetak ez du engoitik zeregin (rol) horretan zer eginik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.
Halako nortasun-eraldaketa eta -berrantolaketak gu guztion baitan gertatzen dira, egunean zehar, rol nahiz ageriko nortasun batetik beste batera aldatzen garenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.
Garapenaren rola eboluzioan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Esperientziak bere rola betetzen du, baina modu eratorrian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Zer rol bete du, bada, emakumeak? Berria - Gaiak 2004-05-28
Momentu honetan, rol hori jokatzea dagokit. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.
Errepresorearen rola jokatu? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 63. orr.
Gizonek rol bat jokatuz eta emakumeek beste bat. Berria - Harian 2005-09-07
Gizarte eragileek zer rol jokatu dute bake prozesuan? Berria - Harian 2006-04-18
Zernolakoek rol hori jokatzera behartu izana ez da nire errua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.
Tribuak ezagutzen eta onartzen duen rol bat hartzen baduzu, ez dago arazorik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.
Emakume txintxoaren rola hartzen zuen, baina matxoa izateari utzi gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Adostuta datoz, rolak banatuta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.
Botere eta mendekotasun harremanetan oinarritutako rolak banatzera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.
Ni primeran identifikatzen nintzen sadomasokistaren rolarekin. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Emakumezko idazlearen rola, aurrerantzean, zein izango da? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 323. orr.
Zer rol du ikastolak herrigintzan? Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Zein rol izan behar dute hedabideek gatazkan? Berria - Kultura 2004-02-21
Geureganatutako rolek agintzen ziguten nik egin behar nuela aurrerako urratsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.
Ume hori autonomiaz jantzi ahala, amaren esneak bere rola galtzen du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Gustura zaude rol horrekin? Berria - Kirola 2006-02-02
Diruak betetzen duen rol nagusia truke bidea izatea da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Betetzen duzuen rol garrantzitsuaz jabetzen zarete? Berria - Kirola 2006-04-01
Rol inportante bat jokatu nahi dugu. Berria - Harian 2005-05-05
Bazter utzi nuen haatik rol goresgarri hura, aingeru kontsolatzailearena hartzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.
Inork ez zuen susmatu ere egin Ivan Ogareff rol gorrotogarria jokatzen ari zela, inork ezin zuen igarri tsarraren mandatari ustezko hori traidore bat besterik ez zela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.
Inor ez da mundura sortzen rol sexual zurrun batekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.
Rol zaila dute, baina asko egin dezakete. Berria - Harian 2005-05-24
Zientzia-ikerketaren joanetorrian anomaliek [...] jokatzen duten rol epistemologikoa ahaztu egiten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Delako "rol-joko bat" izan zitekeela esan zuten batzuek. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.
Masturbazioan ere gertatzen da sexuen arteko rol bereizketa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.
Ordura arte biek ametituriko rol banaketa -Enrike azalpen ugariak ematen, etorriak eman ahala, eta Gabin haiek entzuten- aldatu egin da gaur. «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.
Lege proiektuak ez du eskubidea bermatzen, ezta ere emakumeen zaintzarekiko rol aldaketa. Berria - Harian 2005-12-24
Irakasle rolean erabat sarturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.
Adinez eta pentsaeraz ikusle eta kontalari rola betetzen duten bi pertsonaien arteko aldea ere ez da makala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.
Poliziak eta epaileek pertsona arriskutsu izendatu naute mugimendu politiko jakin batean dudan buruzagi rolarengatik. Berria - Mundua 2004-12-03
-Hori badaki -erantzun zion tsarrak-, baina ez daki Ivan Ogareffek, erreboltari rola ez ezik, traidorearena ere jokatu behar duela. kontsumitzaile rola betetzen duten gaixoei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.
Maitale eta ama rolak, biak batera egitera behartua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.
Generoa ideologiak eraikitako zerbait da, gizonezko edo emakumezko jaiotzeagatik izan beharreko gizarte rolak zehaztu eta betikotzeko. Berria - Gaiak 2004-11-19
Komedia batean beldurrez dagoen pertsonaiaren rola jokatzen zuen bete-betean, atseginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.
Hollywooden horrenbeste maite duten rol horietakoa bete du Seymour Hoffmanek Capote-n. Berria - Kultura 2006-03-07
Antzerkira moldatzean nik erantsi ditut rol horiek. Berria - Kultura 2004-04-15
Moreno sopranoak etekina atera zion Museta kaskarinaren rolari. Berria - Kultura 2004-09-22
Errepertorio zabala menderatzen du Hendricksek; orotara, hogei opera rol interpretatu ditu, eta horietariko hamabi grabatu ditu. Berria - Kultura 2004-07-04
Rol txiki bat dauka filmean. Berria - Kultura 2006-01-28
Rol nagusiak ez izan arren, hitz egin behar duen pertsonaiaren bat falta zaigu oraindik. Berria - Kultura 2004-08-22
Emakumezko aktoreak rol nagusian diren 45 film emango dituzte atal horretan. Berria - Kultura 2006-02-08
Egun berean baitzen Syriana-ren proiekzioa, George Clooney rol nagusian duen thriller erakargarriarena. Berria - Kultura 2006-02-11
Gauza bera gertatu zen Moore baxuaren lanarekin, Iago gaizkilearen rol konplexu eta luzean. Berria - Kultura 2004-02-18
Rol komikoa egingo dut, Izaskun Kintana bilbotar sopranoarekin batera. Berria - Kultura 2004-01-29
Elizaren historia irakurrita, harrigarria iruditzen zitzaidan zer nolako rol itsusia ematen zieten Dolcinori eta Serveti. Berria - Kultura 2004-02-29
oso rol garrantzitsua (3); rol aktiboa (5); rol bera (3); rol garrantzitsua (24); rol garrantzitsua duela (3); rol garrantzitsua jokatu (7); rol garrantzitsua jokatzen (4); rol nagusia (13); rol nagusia jokatu (3); rol nagusiak (3); rol nagusian (7); rol sexualak (3); rol txiki bat (4); zein rol (5); zer rol (9); zer rol jokatzen (3)
beharreko rola (3); bere rola (15); bere rola bete (3); bere rola jokatzen (4); emakumearen rola (4); emakumeen rola (3); funtsezko rola (10); funtsezko rola betetzen (3); jokatzen duen rola (5); nagusiaren rola (4); nire rola (3); pertsonaiaren rola (8); poetaren rola (3); protagonistaren rola (3)
rola bete (10); rola bete du (3); rola beteko (3); rola betetzen (14); rola betetzen du (5); rola betetzen dute (3); rola egin (5); rola egin zuen (3); rola egiten (4); rola garrantzitsua (3); rola hartu (3); rola hartzen (3); rola izan (4); rola jokatu (18); rola jokatu behar (3); rola jokatu beharko (3); rola jokatu zuen (7); rola jokatuko (6); rola jokatzen (17); rola jokatzen du (4); rola jokatzen zuen (3)
emakumeen rolak (3); ezarritako rolak (3)
bere rolean (4); pertsonaiaren rolean (4); rolean ariko da (4)
genero roletan (3)