Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betekizun iz zerbaitek edo norbaitek berezko duen jarduera. ik funtzio 2.

Gizonaren sexualitatean zakilak duen betekizuna oso ezaguna, agerikoa eta nabarmena izan da betidanik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.

Ezein ingeniari, kimikari edo materialen arloko zientzialarik inoiz asmatuko ez lukeen moduan eginda dago betekizun zail horiek betetzen dituen materiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Aho barrunbeak [...] hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Artistek eta artearen teorikoek errealitatearen imitazioa hainbestetan aipatu arren -artearen betekizuna errelitatearen imitazio zuzena delako hori alegia- [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ez da eskumenen transferentzia, betekizunena baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Primeran jokatuko zuen zegokion betekizuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Jauregiko maiordomoen lehen betekizuna errege-etxearen ekonomia gobernatzea izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Betekizunen banaketak honela laburbil zitezkeen: Bilbok hiriburu ekonomikoa izan behar zuen, Gasteiz hiriburu administratibo ezarri zuten, Iruñea beti geratuko zen hiriburu historiko-utopikotzat [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betekizun orokorretarako eginak daude dastamen-zelula guztiak, eta nerbioak emandako instrukzioen bidez programatzen da erantzun espezializatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

3 betebeharra.

Betekizun bat daukak bete beharra!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Hauteskundeak prestatzeko betekizuna izango duen batasun nazionaleko gobernu baten eratzeko lehen urratsa da.  Berria - Mundua   2004-03-11

Oso ondo hartu ninduten, eta Luisak nire betekizunak erakutsi zizkidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Izan ere debozioak betetzeko desirak betekizunak bezain eztiak baitira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Nazioarteko erakunde eta organismo guztiek beteko dituzte Adierazpen honetan jasotako eskubide eta betekizunak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

Musulman guztion bosgarren betekizuna bidaia bat da.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sor-markaren sindikatua lantzen ari den betekizun itunean pentsua sartzekotan daude.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Bestetik, iragana kontatuz etorkizuna asmatzen dugulako ideia, literaturaren aurresate-betekizuna onartzea litzateke. horrek, maila mikroekonomikoan, eragile pribatuen gaineko finantza-betekizunak lasaitzea ekarriko zukeen.     «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Erreguak areagotzen zituen, erlijio-betekizunen promesak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betekizuna (4); bere betekizunak (3); betekizun bakarra (4); betekizuna du (3); eskubide eta betekizunak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus