Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puztu, putz/puztu, puzten (orobat puxtu) 1 da/du ad airez edo beste gasen batez bete, handiturik eta tinkaturik utziz. ik hanpatu; buiatu.

Itsasoa desertu geratuko denez gero, plastikozko baleak puztu eta soltatu beharko ditugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Globoa bezala puztu zitzaion sudurra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

"Droobles" txiklea, ondoen puzten dena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Demagun inbutu hori handitzen doala, hazitzen, puzten, mendi handi bat airezkoa, dena airez puztua atmosfera garbiz, ederra, handia...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Airez puztu zituzten eta arduraz itxi, flotagailu gisa erabiltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

Ur gainera hurbildu ahala kanpoko presioa gutxitzen denez, burbuila horiek puztu egiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Jasan ezin den itxarote baten ondoren izaten den arintasuna neukan, baloi bat puztu eta puztu, eta azkenean lehertzen denean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Bularra puztu, eta ate guztiak zabaltzen zituen, itotzeko zorian balego bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.

Zigarroa ahora eraman eta bere matrail koipetsuak puztu egiten zituen, kea barnean gorderik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

Masailak puztu, gogor putz egin eta tximista baino azkarrago irten zen logelatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Hiri bereko mutil gazte batek hamar urte zeramatzan gaitz larri batek jota; erabat puztua zegoen eta ez zion inolako sendabidek mesederik egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Bazkaldu ondoren, puztuak beteak baino gehiago, berriro ekin zioten bideari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Haizez puzten ari ziren bela erdi bilduak; nabigatzen hasteko irrikan zeudela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Aingura jaso eta zapiak puztu zirenez geroztik beste bat zelako gure karraka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.

Orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela txalupa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Haurren batzuk besterik ez ziren ageri itsasertzean, eta bikote bat edo bi, presaka, baloiak bezala puztuak kapusaiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

2 irud/hed

Baina puztu egin zaizue bihotza harrokeriaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 584. orr.

Egun hartatik, handinahia puztu zitzaion Kennedyri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Inspirazioaren hegoa ez, baina egoa puztu zaigu ederki.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

Ahotsa puztu, eta deklamatzen hasi zen-: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.

Bazekien ez zela dirutza izango, baina soldata bat jasotzeak poztu eta puztu egin zuen aspaldiko partez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Txantxetan ari naizela uste duzu, asmatzen ari naizela, gauzak puztu egiten ditudala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 150. orr.

Ezinikusiak eta haserreak pizteko eta puzteko joera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 44. orr.

Agian autoreak puztu egiten ditu gertaerak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Ederki kostatu zitzaidan buruan sartzea ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Puztu ezazu kontua, estualdiaren eta ongiaren aldetik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Zorne zorro bat bezala ari zen gezurra puzten, eta haietako egunen batean lehertuko zen seguruenik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Tiraniak puztu egiten baititu bertutearen kapapean estaltzen diren bizioak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Irriño puztua egin zuen Tomasok.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

3 handitu, hanpatu.

Berehala puztu zen zakila, eskutik ihes egin nahi zion arraina lez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.

Puztu egin zitzaizkion kopetako zainak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

Pilulek aurpegia puztu diote.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Lehen baino lodiago dago, puztuago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Aurpegia eta batez ere begi bueltak puztu-puztuak zituela agertu zen sukaldera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Zarpeatua ematen zaienean, hezetasuna hartzen dute eta puztu egiten dira; ondoren, berriz, lehortzen direnean, uzkurtu egiten dira, eta mehetu ondoren, ahuldu egiten dute sendo zegoen zarpeatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Itzuli ziren, bada, hirurak poltsa zegoen lekura, eta diruz puztua ikusi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Nahaspila izugarri hark maleta hainbeste puztu zuen, non ez baitzen ixten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 76. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ezin nion begiratzeari utzi haren kokots leunari eta haren bular puztu bitxiari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.

Hantxe zeuden ezinbestean begi-azpi puztuak eta ezpain apur bat indarge eta kolore makaldukoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Orkatila gorritu puztua aztertu ere egin gabe, Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Oin puztu eta gorrituetarako sendagarri bila.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.

Bihotz puztuak lehertzeko zorian bete zien bularra, eztarrian trabeskatu zitzaien, zoroki pilpiratzen zen, izuz oihukatzen zuen bere ahots odoltsuarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Soraberri jauna harritu egin zen, eta bere elefante puztu eta bigun baten tankera harekin begiratzen zion mutilari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Ez dut hitz hantu eta puztuen beharrik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Hizkera jasoa eta azalpen puztuak oro bazterturik, bazekiela zientziaren muina hitz gutxitan azaltzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

Ahots gora hasi zen gero, mintzo puztu batez-: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Zer da nobela bat, ipuin puztu bat baino?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Ahozuloa erabat lehor nabaritzen nuen eta mihia puztu eta lakarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 177. orr.

5 puztu-puztu egin erabat puztu.

Globoak ere bai, globo asko eta kolore guztietakoak, marrazki politekin, puztu-puztu egin eta haiexei begira egoteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

Horixe erantzun zigun, erabat harroturik, Frantziaren handitasunaz ahoa puztu-puztu eginik eta pareta gaineko oilarra baino harroago jarririk.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 88. orr.

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik eramaten da [...] eta kotoi pixka bat sartzen da atzeko aldean, oihala puztu-puztu eginik gera dadin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus