Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proposizioa: "ez dago ezkondua den mutilzaharrik". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Spinozak, "bere baitan den eta bere baitatik ulertzen den zerbaiten "ideiatik soilik abiatuta, era matematikoan ondorioaraz dezake proposizioz proposizio metafisika osoa [...]". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Ezagutza ororen oinarria bi proposizio-motek osatzen dute: aprioriko proposizioak, alde batetik, eta zuzeneko esperientziari buruzko proposizioak, bestetik -"existitzen naiz eta gogo-egoera zehatz batzuk ditut", esate baterako-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Baina nola frogatu proposizio bat? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.
Fermaten hainbat proposizioren demostrazio osoak eman zituen Euler-ek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.
Proposizioa bera errazkiago oraino demonstra daiteke kontrakoaren zentzugabekeria erakutsiz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 41. orr.
Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.
Hura [Jainkoa] absolutuki mugagabea dela, 10. Proposizioaren Eskolioan jadanik adierazi dugun bezala. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 59. orr.
Proposizio hau argiago ulertzen da 2. Zatiko 16. Proposizioko 2. Korolariotik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.
Demonstrazioa argi nabari da 15. Proposiziotik eta 5. Definiziotik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 85. orr.
Tristura hau gero eta gehiago hazten da, besteek arbuiatzen dutela irudikatzen baldin badu norbaitek; 53. Proposizioaren Korolarioa frogatu den modu berean demonstratzen da hau ere. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.
Mirespena gauza baten berritasunetik sortzen da, 52. Proposizioan erakutsi dugunez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 355. orr.
Lehenengo, gaur egun logika zer den azalduko da; ondoren, proposizioen logika eta logika elementalaren funtsezko tresnak aurkeztuko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Estoikoek proposizioen logikari eman zioten hasiera, hau da, "eta", "edo", "baldin" eta "ez" konektatzaileen logikari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Fregek "pentsamendu" zeritzenei proposizio esan ohi zaie gaur egun. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.
Bi esaldiek, beraz, proposizio bera adierazten dute (zezen batek ni harrapatuko nauela), eduki bera dute, alegia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.
Proposizio batek erreferenterik duen ala ez esan ahal izateko, jakin beharra dago zeri dagokion enuntziatua, zein den bere korrelazio-eremua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.
Enuntziatuaren erreferentzialak [...] agertze eta mugatze-aukera definitzen ditu esaldiari zentzua ematen dionarentzat, proposizioari egia-balioa ematen dionarentzat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.
Egia logikoa ondoko proposizio abstraktua da: "Edozein P proposiziorentzat, edota P edota ez P". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Esan dezakegu proposizio bat egia dela kontrako proposamenak absurdora daramala frogatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.
Logikariek diote "urrezko mendia Kalifornian dago" moduko proposizio bat ezin dela egiaztatu erreferenterik ez duelako: bere ukazioa ez da bere baieztapena baino egiazkoagoa eta ezta gezurrezkoagoa ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.
Egiaren izaerari buruzko eztabaida: zer adierazi nahi du proposizio bat egiazkoa dela esateak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
Sistema baten azterketa logikoak proposizioen multzo jakin bat biltzen du, berridazketan, hizkuntza formalean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.
Kontrakotasuna hemen ez da azken muturrekoa: ez dira bi proposizio kontraesale objektu berari buruz, ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Ez dut uste enuntziatua egon dadin beharrezkoa eta nahikoa den baldintza izango denik proposizio-egitura definitu bat izatea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.
Proposizio-egitura legitimorik gabeko enuntziatuak aurkitzen dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.
Hona hemen PLko [Proposizioen Logikako] formulak zehazten dituzten arauak: Proposizio-aldagai guztiak PLko formulak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.
Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Hizkuntzaren analisia zientzia matematikoetan barneratu zen, batez ere proposizioen sintaxiaren eremuan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Gramatikak edo logikak zeinu-multzo batean antzeman ditzaketen batasunak esaldi edo proposizio deituko dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 124. orr.
Harreman diskurtsiboak, ikusten denez, ez dira diskurtsoaren barrukoak [...] ez dute ezartzen esaldi edo proposizioen artean arkitektura deduktibo edo erretoriko bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.
Proposizioen egitura formala eta batzen dituen kateatze-motak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Burura daiteke bera bakarrik mugatzen den esaldi bat edo proposizio bat, bere testuinguru modura balioko dion beste esaldirik edo proposiziorik gabe. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.
Ez dakit azken hori proposizio bat izan den baina ez diot nik, badaezpada, ezer erantzun. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.
egiazko proposizio (3); esaldi edo proposizio (4); proposizio bat egiazkoa (4); proposizio egitura (3)
aitzineko proposizioan (4); proposizioan erakutsi (11); proposizioan erakutsi dugun (5); proposizioan frogatu dugun (4)
aitzineko proposizioaren (7); proposizioaren demonstrazioa (3); proposizioaren eskolioa (7); proposizioaren eskolioan (14); proposizioaren eskolioan erran (3); proposizioaren korolarioa (4); proposizioaren korolarioan (3); proposizioaren korolariotik (3)
proposizioen logika (5); proposizioen logikan (6); proposizioen logikan egin (3); proposizioen logikaren (3)