Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarrera proposizionalak moduan eta edukian bereizten dira elkarren artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.
Emozioak: normalki emozioak beste gogo-egoera "seguruago" batzuetara murriztu izan dira, esan nahi baita, jarrera proposizionaletara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.
Ez da logikoa ezta inferentziala ere, erlazio horiek item proposizional edo kontzeptualen artean gertatzen baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.
Onartu behar al da zeinuen, irudien, grafismoen edo trazuen edozein sail [...] nahikoa dela enuntziatu bat osatzeko; eta gramatikari dagokiola esatea ea esaldi bat den, logikari esatea ea era proposizional batean jokatzen duen, Analisiari zehaztea zein den eurak zeharka ditzakeen hizkuntza-ekintza? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.
Sentimen esperientzia ez da proposizionala ezta kontzeptuala ere, fundazionistaren arabera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.
Fase horretan, zera da hizkeraren ezaugarri nagusia, "hizkera ez proposizionala", hau da, hizkera funtsean generikoa, orokorra, zehaztasunik gabea, espazioan eta denboran errorik ez duena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.