Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produktu (orobat produkto g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian produktu agertzen da) 1 iz ekoizten den gauza. ik ekoizkin; mozkin 4.

Sistema ekonomikoa, ekoizpenari eta produktuaren banaketari zegokienez, ez zen antolatzen gizabanakoen irizpide arrazionalen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Horren ondorioz prezioek -produktu eta zerbitzuak erosteko ordaindu beharreko diru kopuruak, alegia- gora egiten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Orain lantegi guztiek produktu guztiak ekoizten dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Zenbait ekoizpen adarretan parte hartzen du produktuak edo zerbitzuak ekoitziz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Lehentasuna emango dio Ben'Oliel enpresari zuek inportatzen dituzuen produktuak eskuratzerakoan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 42. orr.

Multinazionalari produktua erretiratzeko eskatu diote.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Primorskeko portutik 30 milioi tona ateratzen dira egunero, eta gehien garraiatzen den produktua petrolioa da.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Belgikako Gent unibertsitateko ikertzaileak genetikoki eraldatutako produktuak kaltegarri direla ukatu zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Prebiotikoak, normalean, landare jatorriko produktuak izaten dira.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony goi-teknologiako produktuak ekoizten dituen etxeak.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Lehiakorrak ez diren produktuek desagertzera jotzen dutelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Liburua jogurtaren pareko zerbait bihurtu da: produktu bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 406. orr.

Literatura, berez, produktu bezala, ez da existitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 428. orr.

2 (izenondoekin)

Produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Progestagenoen eta beste produktu kimiko batzuen arteko konbinazioari buruz hitz egin zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den produktu industrialaren %8-9a inguru.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 85. orr.

Dibisen sarrerek produktu inportatuen kontsumoa areagotu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Elikadura eta produktu manufakturatuak irauliko zituzten produktu ezezagun asko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Alferrik, produktu birtuala baitzen, publizitatearen eragin itzela azpimarratzeko broma bat besterik ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Produktu ordezkagarriak ekoizten dituzten ekonomia adarretan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Produktu jakin batzuk kontsumitzeak egingo gaituela ausart, zuhur, gazte, edota sortzaile.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 86. orr.

Gaur egungo finantza merkatuen garapenarekin nekez bereiz daitezke epe motzerako eragiketak eta epe luzerakoak, produktu eratorrien merkatua tarteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Geneak aldatzea da naturaren prozesu natural bat, etengabe gertatzen dena, nahiz azkenean produktu berri batera iristen garenerako produktu hori milaka urteko aldaketen prozesua izan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

3 (izenlagunekin)

Kartagoarrek greziar produktuak inportatzen zituzten, beraiek ekoitzi zezaketen edozer baino erakargarriagoak zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Oinarrizko produktuen eta elikagaien esportazioak debekatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Eskura zuten edozer lapurtzen zuten: altzariak, zapatak, koltxoiak, izozkailuak, garbiketarako produktuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Atzerriko produktu merkeagoek herrialdea inbaditu zuten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Inportaturiko produktu eskuz landuek, OCDEko herrialdeen BPGaren %2a inguru baino ez omen dute hartzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Merkaturatutako produktu transgeniko kopurua ezagutu ahal izateko sistema berri bat.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Bukatutako produktu edo zerbitzuaren kalitateaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Ez zen erraza analisirako produktu pururik aurkitzea, eta zenbait aste eman beharko nituen bentzeno, klorobentzeno, klorofenol, toluidina eta beste arazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Produktu eskaria handitzen zen garaietan, gau eta egun, eten gabe, txandaka aritzen ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

Gizakiaren ongizatea areagotzea, gizakiaren diru-errenta edo eskura duen produktu kopurua areagotzea dela asumitzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

· Egun, kirol produktu etxe gehienak dabiltza finaleko ezustearen irudi eskubideen bila.  Berria - Kirola   2004-07-03

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jarduera ez formalek [...] garapen-bideko herrialdeetako nazio-produktuaren eta, horren ondorioz, bizitza-mailaren gutxiespena ekar dezakete.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

OECDko industria produktuen merkataritza guztiaren %40a, gutxienez, ETNek gauzatzen dutela aurreikusi izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

Herrialde pobreetako nekazari-produktuei Europan sartzen utziko bagenie, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Bolkestein araudiak «zerbitzu publikoak merkatu produktu» bihurtuko dituela salatu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Ingurugiroari konpondu ezineko kalteak, kontsumo-produktuen inguruko makina bat istilu, edota lehiakortasun preziatuaren bila lan egoeran gero eta murrizketa handiagoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.

Landare produktuak, ozpinetan onduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Informatika eta telematika produktuak dira, besteak beste, multzo horren barruan sartzen direnak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 84. orr.

Hileroko tripako mina, bularretako bat edo edertasun-produktuak aukeratzea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

Tesi horrek ondorio txarrak ekarriko lituzke, esaterako, artelan gisa onartzen ditugun objektu asko arte-produktu ez direla esatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

Literatur produktu baten fase guztiak ezagutu behar izan genituen egun gutxitan: proiektuaren ideia asmatzea, testuen sorkuntza bera, produkzioaren zeregin neketsuak eta, azkenik, salmentaren lan beti esker txarrekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

6 emaitza. ondorioa.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Eskema bere baitan beti irudimenaren produktua baino ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Dagoena, egon, Espainia-Estatua da, konkistaren eta krimenaren produktua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Andrea, fintasuna, dotorezia, emetasun heldu elegantea, zibilizazioaren produktua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Hau, hala ere, ez da margolan osoa; zeren eta, gizarte-kolapsoarekin batera zertu eta gutxiengo menderatzaileen produktu izateaz gain, estatu unibertsalek badute hirugarren ezaugarri nabarmen bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Lepo gaineko buru karratua gihar bat gehiago besterik ez zen gimnasioko produktu hartan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Izateko estilo bat den Don Quixote fikziozko hori, izateko estilo erreala den Cervantes-en produktu bat da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.

Zientziaren ikasketan berriro ere egonkor bilakatu den auziguneen arteko bereizketa zientziagintzaren erlazio sozialen produktu kontingente bat baino ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

7 (hitz elkartuetan bigaren osagai gisa)

Lehenengo zibilizazioen erlijio-produktu garatu gabeek bigarren belaunaldiak sortutako erlijio nagusien inspirazioetara egin zuten beren ekarpena, denboraren harian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.

Mendebaldeko teknologiaren aparatu miragarri eta beldurgarria Mendebaldeko kristau-monakismoaren albo-produktua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Barbaroak, mugaz harantzago dagoen bitartean, arrakasta izaten duela energia psikiko arrotzaren eragin honen parte bat, behintzat, kultur produktu -politiko, artistiko eta erlijioso- bihurtzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

8 azpi-produktu ik azpi.
9 barne produktu garbi

BPGa kalkulatzeko unean balio galera kontuan hartzen bada, hau da, erabilerak makinerian, ekipoan edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio galera, Barne Produktu Garbia ateratzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

10 barne produktu gordin

Ekonomia jarduera neurtzeko gehien erabiltzen diren adierazleak dira Barne Produktu Gordina (BPG) eta Nazio Produktu Gordina (NPG).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Defizit publikoa ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 3 baino handiagoa; sektore publikoak metatutako zorraren maila ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 60a baino handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Bi dira hori guztia neurtzeko erabiltzen diren erreferentzia nagusienak: "Barne Produktu Gordina" (BPG), gizarte horretan produzitzen denaren balioa alegia, eta "Ikerketa eta Garapenerako" (IG) erabiltzen diren inbestimenduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Barne Produktu Gordinaren %3 ikerkuntzari eskainiko ziola agindu zuen orduan Jacques Chiracek.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren Barne Produktu Gordina hupatu da ehuneko hiruan aurtengo azken lau hilabetetan.  Herria   2004-12-09

Kontu nagusia hazkundea bultzatzea da, hau da, Barne Produktu Gordina handitzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus