Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoizkin (22 agerraldi, 3 liburu eta 14 artikulutan; ETCn 434 agerraldi: cf produktu 1.826 agerraldi, 101 liburu eta 753 artikulutan; ETCn 64.539 agerraldi) 1 iz produktua.

Ezin dugu produkzio intentsiboa erabiliz ekoizkina lortu, eta produktu estentsiboa eta ohiturazkoa balitz bezala iragarri.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Eraikuntza ez badu arkitekto ospetsu batek egin [...] edo berrikuntza lekarketen ekoizkin edota lanegitura ezberdinik ez badu, ez da albiste.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Estatu bakoitzak eskuratzen ditu horiek, tartean dituela bere ekoizkinen salerosketa, manufakturen ekoizketa, industria eta merkatarien aurkikuntzak eta mentura bera ere bai.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.

Etxalteetako ekoizkinak halaber Baionara jaisten ziren.  Herria   2005-12-22

Euskal Herriko ekoizkinak euskaraz.  Herria   2001-11-08

Euskal Herriko ekoizkinen elkartea.  Herria   2002-10-10

Israelen 650 ekoizkinen jatorria aztertu du, baina ezin izan du argitu Israelen edo lurralde palestinarretan legez kanpoko kokaguneetan ekoiztuak izan diren.  Berria - Mundua   2004-08-10

Lehengaien «eskasia eta garestitzea» eragin du, eta «bi sosetan» saltzen ditu ekoizkinak.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Ez da uste izan behar ekoizkin berri horrek langile gehiagoren beharra piztuko duenik. emendio hori esportazioetan agertzen da: ADA-ko altzairu barrak %-eko 70 gehiago joan dira untziz, artoa, sofrea eta ekoizkin kimikoak ere gehiago joan dira.  Herria   2003-08-14

2 (hitz elkartuetan)

Nekazari batzuek egiten dituzten etxe gasna ekoizkinen eta gasnategi industrialen arteko mozkinen artean ekoizketa mota batentzako lekua badela uste dutelakotz.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

· Behera egin zuen Europako Batasuneko herrialdeetara bidalitako ekoizkin kopuruak: %2,3 jaitsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Era berean, ekoizkin-masa orokorra gehitzen den heinean, irabazi orokorrak hemendik eta handik zabaltzen eta elkarrekin lotzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus