Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai, hitz egin dezagun sexuaz, baina praktikak, noiz? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.
Kontzienteki prestatutako algoritmoak eta denbora eta praktika puska bat beharko genituzke. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.
Idatzitako lanez bestalde behar zuen ere mintzaira praktikatu eta praktika horiek Arnegin egin zituen, 1920tik goiti. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Praktika horiek direla beren osasun sendo eta urte jorien kausa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.
Erlijioa, ezer izatekotan, gizarte-fenomenoa da, sinesmen eta praktika asko eragiten dituen zerbait. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.
Praktika asko behar da ciao lau aldiz eta hark bezain bizi esateko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
Mexikon eta Liberian iaz utzi zuten bertan behera heriotza zigorra ezartzeko praktika. Berria - Mundua 2006-04-20
Balio kultural eta politiko batzuen defentsan [...] posible zen indarkeria justifikatzea eta praktikara eramatea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.
Esperientzia praktikaren ariketa jarraitu eta errepikatua da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.
Teorian badakizu dena, praktika besterik ez zaizu falta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.
Teoriatik praktikara, giza nortasunaren izaeratik historiaren erregistrora igarotzen garenean, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.
Ezagutzeko modukoak izan baitaitezke [...] teoriak eskaintzen dizkigun abantailak eta ez, ostera, haren gaitzak, horiek bakar-bakarrik praktikak idoro ditzakeelako. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.
Teoria ez ezik praktika ere ikasi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.
Teoria hau praktikara eraman nahi du Platonek eta politikaren diskurtsoan txertatzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.
Teoria eta praktika uztartuz, Dolmacé eta Saint-Ange jaun-andere libertinoek plazeraren eta bizitzaren sekretu guztiak erakusten dizkiote Eugeniri. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Teoria eta praktika elkartu teknozientzia berri batean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Orduan ere, bat gertatu zitzaidan teoria, eta beste bat praktika. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 206. orr.
Praktika horiek teoria tradizionalak baino hobeto azaltzen dute nazioarteko merkataritzaren gaur egungo errealitatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Bere garaikideak baino zuhurragoa zen Baglivi [...] konturatu baitzen teoria baino garrantzitsuagoa zela praktika. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.
Garai modernoetan, hiru izan dira medikuntzaren praktika eraldatu duten iraultzak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Muskulua, funtsean, motor lineal bat da [...], alderdi askotatik begiratuta, gaur egungo ingeniaritzaren praktikaren aurretik doana. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.
Erakundearen praktika nazionalistaren adibide jarri zituzten horiek guztiak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.
Doktrinaren gordailua, egunero eraberritzen dena, epaitegietako eztabaiden praktika eta gatazkak direla bide. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.
Jainkoa gozamenez baliatzen da gizakia erakartzeko eta bertutearen praktika gogorragoetan trebatzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Argi honek berak argitu behar luke baita ere ohitura-bertuteen praktika. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
Arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Betroinen praktika horiek hemen ere zabaldu nahi zituen Ploermeleko fraileak etorraraziz Garaziko Maiorga eskolara. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 141. orr.
Interesgarria iduritu zaigu honen praktika bultzatzea. Herria 2001-06-14
Ikasketa luze eta praktika zorrotzen ondoren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.
Iraultzaile handienekin gertatzen den bezala, teorian ziren lehenik aurreratuak eta hori izan zen beren praktika iraultzailearen osagai oinarrizkoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.
Haren jokabidea praktika arrunt baten erakusgarria besterik ez baitzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Praktika satanikoak gure hirian? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Nola atzeman eta erabiltzen dira teoriak praktika zientifiko errealetan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Gai honi buruz erretorika eta praktika neoliberalaren artean dagoen amildegia handia da oso. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.
Urrian barrena praktika militarrak egin genituen Larraitz inguruan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 244. orr.
Urtebeteko praktika judizialak egin ondoren, 1907ko urriaren 1ean hasi zen Assicurazioni Generali izeneko aseguru etxean lanean. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.
AI eta BAK-en ustez, «Espainian tortura ez da praktika sistematikoa». Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Diskurtso baten objektuen eraketa deskribatzean, ahalegintzen gara praktika diskurtsibo bat ezaugarritzen duten harremanak kokatzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.
Zuzeneko praktikatik datozen intuizio pare bat baizik ez dugu azalduko gai honen inguruan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.
Erlijiozko praktika primitiboa helburu bat da bere horretan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.
Juduen zuzenbidea [...] Ipar Arabiako estepetatik Siriako landa eta hirietara etorritako nomaden ohiturazko praktika barbaro gisa sortua zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.
Udatik aurrera, 50.000 praktika kontratu egingo dira arazoetan diren lanbideetan. Berria - Harian 2006-04-11
Merkantilismoa, benetako doktrina baino areago, praktika multzoa izan zen, eta berehala kondenatu zuen pentsamendu ekonomikoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
-Gehiegi eskatzen diozu zeure buruari -esan zion zorrotz Lupin maisuak, laugarren praktika-astean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 201. orr.
Praktika falta, esaten zuten; baina benetan gertatzen zena zen jada ez zutela horretan sinesten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 212. orr.
-Praktika faltarena duk hori. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
Sorgin praktika bat da, espirituak lasaiarazteko, gaixotasun bat uxatzeko edo euria eginarazteko egiten dena. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.
Ba da berezitasun nagusi bat Angelun, ikasketak ala enpresa praktikak mugaz bi aldeetan egiten direla. Herria 2001-09-20
Alde batetik, teoria "zientifiko" ergel bat, eta, bestetik, nekazaritza-praktika katastrofiko bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Bertan zientzia-praktika desberdinei, zientziaren elkarte-jarduerari edota aldaketa zientifikoari dagozkien auzi berriak zerrendatzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.
Hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Jende, hizkuntza eta bizitza-praktika dibertsitate handi bat da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 315. orr.
"Jostatze-praktika" horiek hartuko lukete aisialdiaren zati handi bat irratiaren eta telebistaren aroan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.
-Orduan ez dizu ardura ikasgelan sartzea, gure ikasleek mintza-praktika apur bat egin dezaten? Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.
Ez daukat praktika handirik honelako azterketak prestatzen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 57. orr.
Baina saiatzen nintzen, ahal bezain ondoen, praktika ez galtzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.
Jonas Weinberg hogeietan oso aurrera zihoan ordurako, mediku peto-petoa zen eta praktika-aldia amaitzen ari zen Bellevue Hospital erietxean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
Nik, bederen, zuzendariari proposatuko zioat, praktikaldia bukatuta, egunkarian erredaktore geldi dadin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Eskola teorikoetako gelak, praktikak egiteko gelak, agian laborategi batzuk. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.
Abokatu ikasketak amaitzen ari zen; bi asignatura falta zitzaizkion, eta bulego batean ari zen praktikak egiten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.
"Diana bat da, ez?" "Pistolarekin praktikak egiteko erabiltzen dut", esan zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Kazetaritzako praktikak egiten ari dela han. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.
Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Hala, bada, oposizioetarako prestakuntzan, idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Batera sartu ginen egunkarian, udako praktikak egitera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.
Teorian hala da, baina, askotan, ez da hala gertatzen praktikan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Teorian proposatu baino askoz lehenagotik aplikatzen zelako praktikan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.
Teorian nahiz praktikan erantzuna ezezkoa litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Praktikan, ordea, zenbait arrazoi direla medio, ereduak kale egiten du errealitatea deskribatzerakoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Ideal utopikoa da, ederra, baina praktikan, lanerako motibazio falta, ekimenik eta sormenik eza sustatzen dituena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Ez baitira kontuan izaten, askotan, errealitatean edo praktikan oso garrantzitsuak diren aldagai eta gertaerak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
Unibertsitatea, praktikan, gazteen aparkaleku gisako zerbait bihurtzen delako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.
Hau guztia, hala ere, gehiago gertatu zen teoria mailan praktikan baino. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.
Erregutu, ager diezagula horri buruzko bere borondatea eta erakuts diezagula hori praktikan nola bete. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 943. orr.
Zer esan nahi du horrek praktikan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.
Baziren gauza bitxiak eguneroko praktikan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Ederki, goazen eta jar ditzagun gure teoria berriak praktikan! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.
Ikasi duguna praktikan jartzeko ordua dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.
Diogenesek aholkatzen zuen guztia jarri zuen praktikan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Gogoan izango ditut eta praktikan jarriko ikasgai horiek, ez zalantzarik izan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.
Edukia ez da argia eta ez du zehazten asmo hori nola jar daitekeen praktikan. Berria - Gaiak 2004-04-07
Gogoan izango ditut eta praktikan jarriko ikasgai horiek, ez zalantzarik izan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.
Bazirudien praktikan jarri nahi izan zuela irakurritako guztia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 279. orr.
Hori baita bere estiloa, hitza zuzenean, luzapenik eta interpretaziorik gabe, praktikan jartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
· Tamalez, tresna berriok praktikan ezartzeko ausardia falta izaten da sarri. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.
Euskal Herrian bada masa kritiko nahikoa Bestelako Komunikazioa garatzeko, alternatiba kritikoak praktikan ipintzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.
eguneroko praktika (4); erakasleen praktika (3); mintza praktika (6); praktika asko (6); praktika kulturalak (7); praktika politikoan (5); praktika sistematikoa (4); praktika zientifiko (3); teoria eta praktika (15); zientzia praktika (6)
eguneroko praktikak (3); praktikak egin (4); praktikak egiteko (11); praktikak egiten (8); praktikak egiten ari (3); praktikak egitera (4)
eguneroko praktikan (4); euskal curriculuma praktikan (3)
praktikan jarri (18); praktikan jartzea (10); praktikan jartzeko (20); praktikan jartzeko aukera (4); praktikan jartzen (12)
praktikara eraman (13); praktikara eramatea (8); praktikara eramateko (8); praktikara eramaten (6); teoriatik praktikara (4)
praktikaren bidez (3); teoria eta praktikaren (3); zientzia praktikaren (3)