Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pobretasun (548 agerraldi, 27 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz pobrea denaren nolakotatsuna edo egoera. ik pobrezia; txirotasun.

Pobretasuna eta langabezia dira segur aski, nazioaren baitan, gizarte-baztertzearen bi dimentsio nagusiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.

"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Baina nazioa pobrea denean, bakoitzaren pobretasuna miseria orokorretik dator, eta, nolabait esateko, miseria orokorra da bera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Dela pobretasunaren kontrako borrokan, dela haurren lana edo ekonomia kriminalean, kapitalismo basati baten nagusitasunaren ifrentzua baizik ez da estatuek ageri duten geldotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Erabateko pobretasunezko atalasetik gora pasarazteko egin beharreko baliabideen birbanaketa ez da dagokien eskualdeetako kontsumo osoaren %1-%11 bitartekoa baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Emazteak dena kontatu ziolarik, anaia pobretasunetik aterako zuen zorion harengatik poztu beharrean, Kasimen bihotza bekaizkeriaz bete zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 97. orr.

Pobretasuna gorabehera, gizon dotorea zen, bizargin gehientsuenen gisara, eta haren presentzia ez zitzaion guztiz desatsegina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Haurtzaro aspergarriko maitasunik ezak, jaiotetxeko hustasunak, familiarik gabeko bakartasunak, aurreneko zirraren pobretasun eta urritasunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

Pobretasuna ez da sekula harrokeriaz hartu behar: pobretasunaz txantxa egitea bezain baldarra litzateke hori.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Bereiztuz gero, ordea, azpiratuak biziko gara pobretasunean, eta gutako batek gutxienez miseria ezagutuko du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.

Santuak pobretasunean jartzen zuela bere harrobidea, batzuetan "ama", besteetan "emazte"edo "dama" deitzen baitzion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Bizio hori, bizkitartean, daukate, ez pobretasunez edo bizibeharrez dirua bilatzen dutenek, baina, bakarrik, aberasteko ofizioak ikasi dituztenek eta, haiei esker besteen gainetik jartzen direnek.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 525. orr.

2 (izenondoekin)

Azpigarapenaren ezaugarritzat hartu ohi diren guzti-guztiak ageri dira aipatutako eskualde horietan: pobretasun eta azpienplegu handia, soldata apalak, ugalkortasun-maila eta haurren hilkortasun-maila altuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Pobretasun txukunaren jitea zuen goitik beheraino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Ispiluaren erdi aldean kontsidera ezazu apaltasuna, batez ere pobretasun zoriontsua, eta gizadia salbatzeko eraman zituen konta ezin ahala neke eta samin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Hauxe izan zen bere asmoa Jaunagana bihurtu zen unetik heriotzako ordua arte, gorde zedila bete-betean pobretasun santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

3 (pertsona gisa hartua)

Andere pobretasun santua, Jaunak gorde zaitzala zeure ahizpa apaltasun santuarekin!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

Frantziskok eta beronen lagunek zin-hitz nagusiz berresten dute betiko adiskidetasun eta leialtasun ituna dama Pobretasunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

Han Pobretasun andreak Jaunaren kontsolazioa izan zuen berriro, azkenean Frantziskok eta bere pobretxoek [...] hura aurkitu zutenean eta berarekin betiko adiskidetasun eta leialtasun ituna sinatu zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Une hartatik hasita, pobretasun espirituaz, apaltasun zentzuaz eta jainkozaletasun sakonaz bete zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Azaroko 7an pobretasun, obedientzia eta kaztitate botuak egin zituzten apezpikuaren aintzinean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.

Beste erlijiosoei baino gehiago eragin behar digute guri Jainkoaren Semearen pobretasun-etsenpluek. hona datozen anaiek pobretasun jarraibide ona eraman dezaten beren lekuetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 318. orr.

Elizaren baitan ere, indartsua zen Ebanjelioa gizartean gauzatzeko modu berrien bilaketa, "pobretasun-mugimenduek" adierazten zutenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zu izan baitzara Ordena honetan lehen seme aukeratua, ebanjelio-etsenplua emateko, Jesu Kristori ebanjelio-pobretasunean jarraitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus