Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirotasun 1 iz txiroa denaren nolakotasuna. ik pobretasun.

Txirotasuna handitzen.  Berria - Mundua   2004-10-30

Giza eskubideak bermatzeko, txirotasuna gutxitzeko eta droga trafikoa geldiarazteko.  Berria - Mundua   2006-02-01

Munduko txirotasuna borrokatzeko politika sendorik ere ez du bultzatuko.  Berria - Mundua   2004-01-25

Atzerriko produktu merkeagoek herrialdea inbaditu zuten, eta hala bai langabezia nola txirotasuna zabaldu egin ziren hirietan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

2002. urtean 68 milioi pertsona egon ziren txirotasunaren mugaren azpitik.  Berria - Harian   2005-02-06

Hugok ez ditu Miarritzen arrantzaleak, langileak, txirotasunean bizi den herri txiki bateko bizitzaren gogorra, ikusi ere egin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.

Boulevard Saint Germaineko 202. Txiroa inoiz ez da aterako txirotasunetik laguntzarik gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Txirotasunarekin amaitzeko berehalako neurriak hartu behar direla esan du NBEk.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Txirotasun eta miseriaren aurrean distantzia fokala kalkulatzen hasten diren argazkilari horiek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

Txirotasunak zein abenturazaletasunak mundua korritzera bidali zituzten hiru gaztetxo horiek -Lech, Czech eta Rus-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.

Jaiotzez itsua denak ezin du iluntasunaren errepresentaziorik izan, zeren argiarena ere ez baitu; basatiak ezin du txirotasunarena izan, ez baitu ongizatea ezagutzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.

EBren ezintasun politikoaren adierazgarri nagusitzat haren aurrekontuen «txirotasuna» nabarmentzen zuen Langek.  Berria - Mundua   2004-06-06

2 irud/hed

Horrez gain, gure ohiko inferentzien txirotasuna begi-bistan nabarmentzen zaigu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.

Orain azter dezagun Anaxagorasen homeomeria, grekoek hala deritzotena eta guri aberri hizkuntzaren txirotasunak geure mintzairan esaten uzten ez diguna.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Aborigenen %17,8 txirotasun larrian.  Berria - Mundua   2004-02-17

Ezerk ez zuen higuindu: ez zinikoaren lohitasunak, ez haren txirotasun erabatekoak, ez haren bizi publikoaren lazturak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Gauza asko behar izate hori erabateko txirotasunaren seinale baino ez da.  Berria - Kultura   2004-07-17

Horrek guztiak txirotasun izugarria eragin du palestinarren artean. enbakia ere, non bizi izan baitzen Apollinaire, le malaimé, txirotasun gorrian eta idazkariarena egiten zion baroi erdi ergel bat beste lagunik gabe.  Berria - Mundua   2006-01-27

Euskararen ezgaitasuna frogatzeko Unamuno-k beti hartzen duen bidea txirotasun lexikalarena izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

Azalduko dizu nola eragotzi beharko genituzkeen munduko ondasunak eta txirotasun sakratuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Laboratorioa, lege berean, baldarra zen: ez antzinatik bere bilakaeraren eskasean dirauen gauzaren zentzuan, baizik eta txirotasun ezinagoarenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herritarren %67 txirotasun mailatik behera bizi dira gerra aurretik portzentaia %33koa zen.  Berria - Mundua   2004-01-06

Txirotasun egoerak mozorrotzeko aldagaiak aldatu izana kritikatu du Elkartzenek.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Bereziki basatia da hau gertatzea jendea Afrikako txirotasun arazoak eta klima aldaketarenak konpontzen saiatzeko elkartu den egunean.  Berria - Harian   2005-07-08

Horrek ingurumen eta txirotasun auziak serioago hartzera behartuko du Gobernua.  Berria - Harian   2005-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txirotasunari aurre egiteko (3)

txirotasunean bizi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus