Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pobrezia (740 agerraldi, 65 liburu eta 268 artikulutan; orobat pobreza g.er.) 1 iz pobrea denaren nolakotatsuna edo egoera. ik pobretasun.

Marjinazioak, pobreziak eta indarkeriak emakumeei erasaten die nagusiki.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Bazterketa eta munduko herrialde gehienen pobrezia eragiten duen ekonomia-sistema, militarismo berrindartua, naturaren degradazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Afrikaren kasuan, baina, pobreziak gora egin du eta hiesa ere zabaldu egin da.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Estatu eta pertsona guztiek pobrezia desagertarazteko lanean elkarlana egin beharko dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 118. orr.

Pobreziak ez baitu mugarik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 46. orr.

Pobreziak frustraziora eramaten ditu gizabanakoak eta, ondorioz, errazago da muturreko taldeen ideietara biltzea.  Berria - Harian   2005-03-10

Venezuelan zazpi milioi haur pobrezian bizi da, lau milioik ez dute osasuna mantentzeko adina jaten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.

Ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 47. orr.

Aberastasuna ona da bidegabea ez bada, pobrezia txarra fedegabe direnentzako.  Elizen arteko biblia   Si 13,24

Miseria eta pobrezia gauza bat eta bera dela aurkituko bagenu, pobre ez dena zoriontsu dela aitortuko genuke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.

Bakardadeak eta pobreziak jotako gizon-emakumeak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Izugarrizko desberdintasunez hornitutako oparotasuna, batzuek oparotasun neurrigabean, eta milioika gizaki pobrezia gorrian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 282. orr.

Atenasko lege batek pobrezia gorrian eroritako gurasoak elikatzera behartzen zituen seme-alabak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Gaur egun, munduko biztanleen erditsua pobrezia hutsean bizi da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Erretretaren eta Seguritate Sozialaren aldaketa sakonen ondorioz, pobrezia materialaren mugetan doi-doia burua itolarritik salbatzen saiatzen ziren oldeak, egiazko miseriaren zamapera uzkailiko ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Estatu Batuetan edo Europan ez dago mestizajerik, eta harreman zuzena dago auzo batekoa izatearen, azalaren kolorearen eta pobrezia ekonomikoaren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Garai hartan miseria handia zegoen hirian, pobrezia ikaragarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Pobrezia latzetik ateratzera lagundu dituztenekiko eskerrona.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 49. orr.

Hona Frantziskok Testamentuan adierazten dituen bizi-proiektuaren ardatz nagusiak: erabateko pobrezia, otoitza, xumetasuna eta mendekotasuna, eskulana bizibide bezala [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirgizistan-en biztanleen % 88 bizi da pobrezia maila ezin gaindituz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Azken 25 urteetan, eguneko dolar bat baino gutxiagoko errenta duen pobrezia tasak %20tik %5era murriztu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.

Horiek horrela, pobrezia egoera horri buruzko hainbat iritzi, teoria eta ikuspegi daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Horregatik da hain zaila, esaterako, pobrezia egoera definitzea eta neurtzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi ziren agertzen munduko ingurumen eta pobrezia arazoen inguruko kezka ageri-agerian uzten duten txosten, bilera eta dokumentuak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure kasuan, hizkuntza pobrezia ez da zilegi, asko dago egiteko oraindaino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.

5 irud/hed

Koloreen pobrezia, egituraren kilikolotasuna, sekula amaierarik asmatzen ez duten parrafo arnaslarrituak, azkenik gabeko itzulikan aihenkatuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Interpretatzea, enuntziatuaren pobreziari erantzuteko modua da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

Lañoki idazteak ez dakartza hizkuntzaren zentsura edo pobrezia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Bigarrena, arimaren pobrezia da eta Jainkoagandik urruntzea, bi hauek izpiritua uzten dutelako gabezia mingarrian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Eraketa diskurtsibo bat aztertzea pobrezia horren legea bilatzea da, bera neurtzea eta bere berezko forma mugatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus