Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerria hil bezain laster, puxka guziak etxez etxe banatzen zituzten, bati eta bertzeari. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 42. orr.
Larruzko gona estua, belaunak eta izterren puxka zabala agerian uzten zizkiona. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Eztarrian hezur-puxka bat trabaturik zuen mutil koxkor bat ere osatu omen zuen Blas gizon on honek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Aleman erizainak zerbait izkiriatu zuen kartoin puxka batean eta eni eman. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.
Hainbeste larru zati eta pergamino puxka xahar omen zituelako inguruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.
Pixka bat garbitua ez zena, arratseko ogi puxka hura gabe gelditzen zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 153. orr.
Igarkizunetako bi egur-puxkak, bata izeiarena eta bestea makal beltzarena ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.
Grua txikian Altuna, pulpoarekin txatarra puxkak meta batetik hartu, kontainerrean sartzen ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.
Zertarako dituk burdin puxka hauek? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.
Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.
Isabel, 50 urtekoa, bere lagunek arrotzarekin daukaten elkarrizketa horretan bere puxka jartzen duena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
Badakigu ilargi betealdi bakoitzak 29 egun eta puxka bat dituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Hasieran esan dut nire bertso gozamenari dezenteko puxka kendu ziola afizioa ofizio bihurtzeak, eta egia da hori. Berria - Kultura 2004-01-18
Hots izugarri bat izan zen eta etxea mila puxkatan zartatu zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 113. orr.
-Bada denbora puxka bat; urtebete edo -erantzun zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.
Bada denbora puxka bat ez dela etortzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.
Leone artean denbora puxka batean gelditzen zen zutik apalategiaren ondoan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.
Ordu puxka batzuk nahikoa izango dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.
Gurean beti ere, dela itsasoko iparrari esker, edo dela barrualdeko beroak inguratutako ekaitz-jasen bat medio, euri puxken bat fortunatzen zaigu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.
Ni badaezpada ere, esan zuen Anek, puxka batean ez nauk aterako hemendik... bi ofizial gazteak arrotz-etxean gelditu ziren puxka batean eserita. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 28. orr.
Puxka batean ibili ondoren, Sestaora abiatu nintzen trenez. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.
Handik puxka batera berriro egin zuen gauza bera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.
Jin arau eta puxkak lastairaren gainean finkatu-eta, bakoitza libre zen joan-jinka ibiltzea kanpaleku animale hartan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.
Ikasleek etxetan atxeman puxkak ikusten ahalko dituzue: arma, kuadro... Herria 2003-03-10
-Euskalduna puxka bat "matxoa" da. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 30. orr.
Behar dut ainitz denbora puxka bat ernatzeko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 29. orr.
Hastapenean puxka bat beldurturik, gero hurbildu zitzaion. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 153. orr.
-Puxka bat prisatua niz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Larrutan jarraitu genuen beste puxka bat, baina berehala nabaitu nuen indarrak ahultzen ari zitzaizkidala. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 70. orr.
Ur puxka bat mantso-mantso eman zezan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 322. orr.
Zerbitzariak kafea, baxokada bat laranja-ur, tostada bat eta gurin puxka bat ekarri zizkigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
-Parrokia ez da aberatsa, baina lortuko dizuet diru puxka bat, honek merezi du-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.
Hor gauza batzuen egiten ikasi eta, sos puxka bat egiten ahal dute horiek salduz. Herria 2004-03-04
Halaxe gerta daiteke eta gertatzen da euskarak indar puxkat duen toki bakanetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Taketa baten kontra deskantso puxka bat egin... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.
Esperientzia puxka bat badut, eta izpiritu libertate aski, komando on batean naizenaz geroz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.
Jendetasun puxka bat ukanez. Herria 2005-08-04
beste puxka bat (3); denbora puxka (14); denbora puxka bat (6); denbora puxka batean (3); haragi puxka (4); ixter puxka (6); ogi puxka (5); ogi puxka bat (3); paper puxka (3); puxka bat (108); puxka bat edo (4); puxka bat ere (4); puxka bat jan (3); puxka batean (12); puxka baten (10); puxka batera (4); puxka batez (3)
arropa puxkak (3); edurne ixter puxkak (4)