Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pittin (499 agerraldi, 91 liburu eta 110 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian pitin agertzen da) 1 iz/izond adkor apurra. ik pitin.

Hara, gure pittina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Zalantzan pittin batez egon ondoren: [...].  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.

Abenduko 30ean jo zuen berandueneko minutu horretaraino, eta gaurtik biharrera sugundoxka pittin batzuk lehenago jaikitzen abiatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.

Esadazu den-dena, bukatu arte; puskarik pittinena ere ez utzi hor kolkoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Tipo handia naiz ni, egitten-dduddan-pittinerako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.

Inozentzia pittinen bat erakutsi nahi ote digu akaso?...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

2 pittin bat (386 agerraldi, 83 liburu eta 54 artikulutan) adlag apur bat. ik pixka 2.

Guk gurearekin gauza bera eginez gero, berriz, ahuldu egingo genuke, beste pittin bat bultzatuko genuke desagerpenerantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

-Maguggia -arren egin zion-, pentsa ezazu pittin bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.

Pena pittin bat emango ziok, eta kito.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

Kolpea hartu ostean pittin bat suspertu nintzenean nire buruari esan nion [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Zerua ia aratz zegoen, pittin bat arrosa hodeiertzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.

Beharrik giroa hasia zen ordurako pittin bat freskatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 143. orr.

Pittin bat haserre zegoen nirekin, joana nintzelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.

Beharbada pittin bat exajeratuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 108. orr.

Modu pittin bat enigmatikoan erantzungo dizut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Nik baino pittin bat hobea, eta ez arlo guztietan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 59. orr.

Orduan eskua hartzen zion pittin batean goxoki.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

Gero, handik pittin batera, berriro hondoratu zen benetako irudiak gainditzen zituen ingurumari sinbolikoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 74. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Nahi duzu musika pittin bat jartzea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,12

Nazka pittin bat ematen dit, zuriegia da eta jaioberriaren usaina du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Hortentsiek eta petuniek kolore pittin bat ematen zioten arratsalde hitsari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

Eskuan neraman makila-muturrean ezti-pittin bat hartu nuen eta jan. badute oraindik dirdira pittin bat.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,43

Geldi geratu zen gazte haiei begira, bere bizitzan horrelako momenturik bizi izateko zoririk inoiz izan ez zuelako damu pittin batez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 142. orr.

Gure aurrekoek aski zuten iragana inozentzia pittin batekin oroitzearekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

Suerte txar pittin batekin, hemendik urte batzuetara katalanek ere euskaldunon bidea har lezaketek, baina ez diat uste.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.

4 pittin-pittin bat adlag

Daukatenetik pittin-pittin bat kenduiek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus