Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantzisko Irigoi beste era bateko heroia izan zen, ordea: ez pirata, ez kortsarioa, ez heroi epikoa, ez galtzaile samurra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.
Piratak abordaia prestatzeko agindu eta maiteari, badaezpada, sotoan gordetzeko esan zion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Ormazabal, ken itzak zapatak, piratak oinutsik ibiltzen gaituk! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.
Pirata bihurtu zen Jose Almeida. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.
Piratak altxor bila ibiltzen zituan beti, ezta? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.
Lehen greziarrak herri txikiak ziren, maiz sakabanatuak, pirata itsasoan, bidegabe-egile lehorrean, ez gizabiderik ez legerik ez zutenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.
Kortsario interesatu eta pirata diruzale guztiei babeslekua eta munduko edaririk hoberena ematen ahalegindu zen tabernaria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.
Nork idatzi zuen denok pirata lokartu bat daramagula geure baitan? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Lemariak pirata ingelesak ziren, eta marinelen artean hainbat herrialdetakoak zeuden. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.
Napoleon eta Darribeau pirata baionesa. Berria - Kultura 2004-05-11
William Kidd (1645-1701) Ingalaterrako piratarik ospetsuena da, beharbada. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.
Daniel Defoek badu pirata sonatuen bizitzak kontatzen dituen liburu bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.
Bere pirata-askatasuna galtzera zihoalako sentipena izan zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
Pirata itsasontzi batean itzuli omen zen, itsasoan harrapatzen zituzten guztiak sarraskituz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.
Pirata pelikula batean entzuna nuena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.
Kaskamotzak eta besoan tatuaturik zeraman pirata-banderak azkar nabarmentzen zuten Alex lagunen artean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.
Darling andrearen parean jarri ziren, ilaran, kapelak kenduta, pentsatuz pirata arropak ez zirela une hartarako egokienak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 208. orr.
Horrek eta kokospekoak pirata itxura ematen dio anaiari. «Bizia lo», 2003 - 90. orr.
Bi egun egin ordukoxe itsasoan, bapo armaturiko ontzi pirata batek atzeman gaitik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.
Kapitain piratak ababorreko karelaren ondoan etzanda aurkitu zuen Alida, lo balego bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Bandera pirata, okupazioaren sinboloak, eta Gaztetxe Martxaren giltza ere ikus zitekeen. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Datorren heroiaren irudia ez da jadanik militar bat autoz, ziztu gorrian lehergailu bat jartzera doana, baizik pirata informatikoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Italia faxistak, bigarren mailako pirata, Albania hartua zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.
Kopia pirata da. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Ertzaintzak hamar lagun auzipetu ditu, ustez programa piratak saltzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Grabazio piratak kontatu gabe, noski. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.
Erresistentziaren irrati pirata zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.
Ez nuen taxi pirata bat aurkitzeko zortea izan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.
Taxista pirataren kasua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.
-Joan-etorria -argitu zuen taxi gidari pirata hark. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.
bandera pirata (4); darribeau pirata (3)