Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kortsario (orobat korsario g.er.) 1 iz bere gobernuaren baimenarekin, beste nazio batzuetako ontziak eraso eta bipiltzeko antolaturiko ontzia; ontzi horietako marinela.

Piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren, bere kasa alegia, eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Espainiar kapitaina edo holandar filibusteroa batzuetan, Royale Navy-ko almirantea edo bretainiar kortsarioa bestetan, munduko itsaso guztietan borrokatzen zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Lau kortsario euskaldun, Donibanekoak laurak, Frantziako erregearen zerbitzupeko laurak, urkamendian hiltzeko agindua eman zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Gabriel Irisarri kortsario baionarrak bazekien heriotza zer zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Jan Janssen kortsario holandar ospetsua zen, Ameriketatik Espainiarako bidea egiten zuten itsasontzi franko lapurtzen aritutakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Kortsario ohiak irribarre egin zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kortsario ontzi bihurtzea pentsatu zen; 101,6ko mm-ko bi pieza ezarri zitzaizkion berriro eta baita 47mm-ko beste bi ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

Kontrabandoa, itsas lapurreta, kortsario lanak, beltz esklaboen garraioa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Haarlemen jaio zen, eta XVII. mendea hasi bezain azkar ekin zion kortsario lanari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Bere kortsario garaiko lagun baten laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus