Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintada 1 iz horma publikoetan idazkun handiak pintatzea. ik pintaketa 2; tindaketa 2; grafiti.

Txatarrazko mendiak, kristal hautsizko lantegiak [...] eta inoiz jausi behar ez ziren hormak borroka galduen pintadekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

Kartelik ez zegoen paretetan, pintadak ziren nagusi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.

Panfletoek zein pintadek arrazoi zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Afixaz eta pintadaz betetako hormetako tarteetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 193. orr.

Ezkerrean, gose grebalarien aldeko mural bat eta Palestinaren aldeko pintada bat.  Berria - Harian   2005-07-29

Banuen konfiantza mehatxuak eta pintadak akuilu aski izanen zirela morroia Madrilgo bidean emateko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Pintadekin ere alfabetatu ginen belaunaldi batekoa naiz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 196. orr.

Inbasori hitza ageri da pintada askotan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Pintada handi-handiak ikusten nituen nonahi, Fidelen esaldiekin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

-Parkeko pintadak garbitzen ibiliko ditun.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

Klasetik irten ginenerako pintada ezabatua zegoen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

80ko hamarkadako batailatxoen zaleek aipatzen dute auzoko horma bat zatika banatuta zegoenekoa, elkarte bakoitzak bere pintada koloretsua egiteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

2 pintada-egile

Pintada egileak garbi zuen utzi beharreko mezua.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrako pintadak (3); pintadak egin (4); pintadak egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus