Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grafiti (47 agerraldi, 7 liburu eta 23 artikulutan; ETCn 811 agerraldi; orobat graffiti 50 agerraldi, 24 liburu eta 9 artikulutan; ETCn 409 agerraldi) iz hormetan eginiko marrazki edo idazkuna. ik grafito 2.

Mattin megadendan ikusgai da urriaren 31 arte Claude Billès margolariaren "Margo eta grafitiak" erakusketa.  Herria   2003-10-23

Londres, Mosku edota New Yorkeko kaleetako grafitien eta hip-hop kulturaren ereduak egongo dira ikusgai.  Berria - Kultura   2006-01-19

Graffitiren bat pintatuz eta barrikadaren bati su emanez.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 137. orr.

Grafitiak egiteko lantegian parte hartzeko aukera izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Ezin hasiko gara espraiak xahutzen sekulako graffitia egiteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

Hori dio zutik dagoen Berlingo harresi zatian idatzitako grafiti batek.  Berria - Mundua   2004-10-06

Beste batzuetan, berriz, zailago gertatzen da grafitiaren jatorri ideologikoa zein den antzematen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Oroitu dut, ezezkoa eman eta, biharamunean, eskolako horma batean "Rakel, afeitate" grafiti mingarria agertu zela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.

Alik "Turkoak hil!" grafitien azpian ezagutu zuen Mehmet.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

11:00etan grafiti erraldoiak egingo dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Nasetako hormetan zeuden graffiti zaharrei erreparatzeari ekin nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Gero eta gehiago dira grafiti xenofoboak.  Berria - Mundua   2004-04-06

Ez, gau hartan tabernetako komunetan sartu eta, Damen-en atean sarturik, ez zituzten grafiti lizun eta erasokorrak idatziko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Graffiti deszifraezinez adornatutako trenaren muturra noiz agertuko zen zelatan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erakusketan 30 lanetik gora izango dira, denak ere Europako «punta- puntako» grafiti idazleek eginak.  Berria - Kultura   2004-09-03

Gaztetxe gunean atzo hasi ziren serigrafia eta grafiti lantegiek ere oso harrera ona izan omen zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Amarako Ernest Lluch kultur etxean grafiti erakusketa inauguratuko dute.  Berria - Kultura   2004-09-03

Old School Donosti kolektiboak grafiti erakustaldia egingo du.  Berria - Kultura   2004-05-01

Grafiti Lehiaketako finala Mendaron egingo da, urriaren 2an.  Berria - Kultura   2004-09-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta grafitiak (3); graffiti lehiaketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus