Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintaketa 1 iz pintatzea; pintatzearen emaitza.

Esaterako autoaren bukaerako pintaketa edo ekoiztu den autoa plantan mugitzea askotan kanpoko enpresa bati esleitzen zaizkion eginkizunak izaten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Gure bizimoduak betiko martxari jarraitu zion: sakristiako sabaiaren pintaketa, otorduen prestaketa, sutarako egurketa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez nuen beste kanilarik konpondu, ez beste komunik lauzatu edota beste pintaketa lanik egin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

· Etxe-aldaketak egiten, altzariak batetik bestera mugitzen eta etxe-pintaketa lanetan aritu beharko du hurrengo argazkia saldu arte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

· Ez nien gezurrik esan (erasoak izandako barridean ibili nintzela aitortu nuen), ezta egia osoa ere (odol-pintaketarena ezkutatu nien).  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

3 horma publikoetan idazkun handiak pintatzea. ik pintada.

Javier Balza Herrizaingo sailburuaren eta Agustin Ibarrola artistaren kontra ustez egindako pintaketengatik hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Bortxa Urberuagarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Herenegun gauean PSE-EEren hainbat egoitzatan pintaketak eta Markinan hainbat banketxe eta zabor edukiontzitan kalteak egin zituztela eta, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Familiak heriotza mehatxuak jaso ditu telefono deien eta etxeko atean egindako pintaketen bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Azkenik, Sestaoko Udalak herrian eginiko pintaketak gaitzetsi zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Dena zikina dago, pintaketaz josita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pintaketak egin zituzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus