Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxeratu zirenean, Graxik aitaren pilda bakarren biltzen lagundu zuen, pobreei emateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Politak koket eta apain, zaharrak pilda hutsez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.
Amona Màliak bereizkeriarik gabe gordeak zituen arropa fin-finak zein pilda satsuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Ile nahasi batzuekin, aurpegia zuhail, pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.
Gonazpiko zahar batek, kolore guztietako pilda desberdinez osatua, bandera baten gisa egiten zuen igeri balkoi hauetarik batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Ikusiko bazenitu iristen, agureak, pildaz jantzirik, hiltzera nola datozen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.
Eta han goian, jirabiraka jausten zunan paperezko txoria, pildazko bere isatsa herrestan, lurraren berdetasunean galduz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.
Gizaseme bikain honek, soka bat gerriko eta zirpil bat oinetako, pilda batzuk jantzi eta txapela buruko, zazpitan arriskatzen zuen bizia oreneko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.
Ene zortzi eguneko bizar eta soineko pildekin bizi izan nuen ezin-sinetsizko istoria kondatu nienean, konprenitzen dut ez baininduten sinetsi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.
Nahi dituenarentzat utziko dituzu bahituran haragi pilda hauek. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.
Nire haurtzaroa gerraoste urrunean, Gipuzkoako herrixka orduan industrial samar batean, Giménez Caballero (Angel, Ernesto) eta Talaverako Caballero Adorno (haurrak euskaldun-euskaldunak!) eta Telleria-tarren oroipen pildaz zirriborratua dago. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.