Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mitxelenaren antzeko ekintza-gizon zaildu bat espero nuen, ez atso zarpail hura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Gizon zarpail bat eskean zebilen, alferrik, bere kapelarekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.
Herren zarpail bat erabili du jarraian maletadun gizonak, plazako arkupeetan barrena. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.
Maddi, orduan, umezurtz sentitu zen eta sehi zarpail baten maneran manatzen eta erabiltzen zuten, partikulazki Agustinek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.
-Jauna? -fraide zarpail batek burua makurtuz itaundu zion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.
Kontuak hola, sumatzen da, jendaje utzi alfer zarpail nabarrari zor zaiola Portolo deitura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 159. orr.
Ez zirela, alegia, jendaje nabar zarpailarentzat eginak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.
Aurpegi zimela uzkurtu egin zen, eta burezur izugarriaren gaineko larru zarpaila besterik ez zen gelditu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 378. orr.
Eskale zahar bat sartu zen beroki arre zarpail batean bildua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.
Mantu koskor, pobre eta zarpail bat aurkeztu zioten, gotzainaren zerbitzuan zegoen nekazari batena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.
Tunika zarpail eta latz batekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.
Foligno hirira iritsi zenean, zeraman zaldia eta Pugliara joateko atondu zuen jantzi dotorea saldu zituen, eta arropa zarpailagoz jantzi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 466. orr.
Gaztaina-koloreko zapatila zarpailak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Oherik ez zegoen, sofa zarpail bat besterik ez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Jesartzeko zenbait banku eta mahai luze eta zarpail batekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.
Lukainka-azalak txakurrarentzat eta aldizkari zarpail batzuk andregaiarentzat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Ofizialentzat balio zuen gela zarpail batera eraman zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Leiho altu batetik eguzki-izpi bat sartzen zela ikusi zuen, ganbara zarpaila argitzen zuena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.
Horrelakoxea zen Sobakevitxen aurpegia ere, mardula, zarpaila, landu gabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Itxura zarpail samarra zuen neskak, beroki latz eta han-hemenka litsez betetako hartan bilduta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Nire letra zarpaila konprenitzeko ahaleginean. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.
Barre zarpaila eginez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.
Garai hartantsu hasi ginen ordu arte erabiltzen zen "desarrollatu" zarpailaren ordez "garatu" erabiltzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.
Gerrako preso zarpail aldra bat, zuhaitz baten azpian euritik babestu nahian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.
Oraingoan gorbata gabe zegoen, baina ez haatik zarpail. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.
Batzuetan zahar eta zarpail sentiarazten ninduen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.
Argalak izan ostean, ongi elikatuen itxura hartu, eta mardul bilakatu ziren; zarpail ibili ostean, dotoretu egin ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Orain, zarpail eta uzkur heldu ziren, gupidagarri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Bata aberatsa, urrezko eraztunez eta dotore jantzia, eta bestea pobrea, zarpail jantzia. Elizen arteko biblia St 2,2
Zarpail jantzita eta oinutsik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Hanka hutsik zebiltzan eta, eskaleen gisara, zarpail jantzirik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.
Nora gabe ibiltzen zen Alchonon hirian barrena, luze, argal, zarpail, bizar gorria nahasirik, alkandora zimurtu batez jantzia, zintzur korapiloa gora eta behera saltoka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.
Irudia oinarri zuri baten gainean zetzan eta [...] nire ustez zarpail burututako lana zen, hala-moduzkoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.
Zarpail samar jantzitako emakume lodikote bat inguratu zaigu bere hogeita bost bat urteko seme atzeratua eskutik dakarrela. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.
Zarpail hark eroria zeukan eskuineko betazala, ezin zuen begia zabaldu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.
Lehen eskarlatazko jantziak erabiltzen zituena zarpailez jantzita zebilen orain. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.
Karrikan barna sigi-sagaka ibiltzen zen zarpail triste hartaz trufatzen edo irainka hasten zen edonorekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.
Akamarreko zarpail tropa horren nahasketaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.
Egun batzuen buruan, zarpail aire bat balin baginuen ere, elgarren errespetu haundiaz naiz orroit, bai-eta ere kaperan ginituen otoitzaldietaz. Herria 2001-01-18
Berriro ere zelaira atera zirenean, konkortuta, makila bati helduta eta zarpail gris edo zuri izandakoekin jantzita zebilen agure bat aurreratu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 325. orr.
Haietan behartsuenari bere jantziak luzatu zizkion eta, haren zarpailak soinean, egun osoa pobre haien artean eman zuen berebiziko barne-pozez beterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.
Ekialdetik jotzen zuen haize leunak hodei zurien azken zarpailak bultzatzen zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.
Biluzik zetzan, zarpail ugerdo pilo baten gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.
Aurreneko egunetan ile-motots batekin agertu zuan, zarpail-zarpail, patinetea esku batean eta karpeta argazkiz estali bat bestean. «Bizia lo», 2003 - 110. orr.
“Zarpail-zarpail aterako ditu kalera", esaten zion Mirandari. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 267. orr.
-Igeltsua bezain zuria zaude, zarpail-zarpaila. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 182. orr.
gizon zarpail (7); zarpail bat (11); zarpail baten (4); zarpail batzuk (5); zarpail hark (4); zarpail hura (4); zarpail jantzia (3)
jantzi zarpailak (4)