Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartzazu edozein traste zahar, edozein zabor, piltzar bat esaterako, eta piltzar horrek ere badu bere balioa: gutxienez, paper-fabrikan erosiko dizute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Alaba piltzar zikinez jantzita ikusi zuelarik, sor eta lor eginik geratu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.
Big Lanniek azaldu behar izan zion soin gaineko piltzar haiek saretuegiak zituela inolako babesik emateko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.
Gerra ondoren, garaituen arma eta trepetak, arropa eta piltzarrak merke erosi eta lurraldeko azoka ugarietan garesti salduz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.
Neure aurrean ikusi nuen, piltzarrez jantzita, aurpegia erabat zargaldua zuela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.
Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarriturik, beren bizitza non duten ez dakitela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.
Arrantzontziak piltzarrez eginiko triangeluko bela ttipi goiti paratuekin, ateka hauetan haize hartzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Izbetako leihoek ez zuten kristalik, haietako batzuk piltzarrez edo nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Kuxin zaharra piltzarretan desegin zen, kirurgia estetikoak birrindutako azal zahar bat balitz bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.
Nik, zure tokian, haien piltzarrak botako nizkieke muturrera, eta kontuak egingo nituzke. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Plazako bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.
Beharbada ez da uda, baizik eta bere haurtzaroaren azken piltzar iheskorrak, hatz-mamiak luzatuta heldu nahi lukeena. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.
Nekatuta nengoela neure bizitza apurka-apurka gastatzeaz ia ezinezkotzat jotzen nuen iraultza baten peskizan eta jadanik galdutzat neukan amodio baten piltzarrei eutsi guran. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.
Azken piltzar zatiak, zikinkeria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.
Enkante eta piltzar-dendetako saltzaileek esku artean dituzten liburuetako autoreez ohi dutena baino informazio gehiago zeukan Velasco sendagileari buruz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.
Nire arropa piltzarrak galeria sarreran laga, eta patiora bidali ninduten. Haragi-piltzarrak loreontziak ongarritzeko erabiltzen zituen,. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 38. orr.
Han lizun eta zarpa bihurtzen zen dena, eta, azkenean, Pliushkin bera giza piltzar huts bilakatu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.
Gatibu-piltzar zikinak lepo konkorretik dilindan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
Mikel Epalza apezak erraiten zaukun munduko petrola negozioaren % 60 nunbait han holako barku tzar eta piltzar batzuekin egina dela. Herria 2002-11-28
Orain aurrean neukan, hauskortasuna agerian zuela, piltzar egina. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.
Zemstvoko polizia bide-bazterrean aurkitu zuten, uniformea edo longaina piltzar-piltzar eginik eta aurpegia zeharo itxuragabeturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.