Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Periodiko bat egunero-egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.
Gustura dago Andrés, periodikoa irakurtzeko, lasai eta osorik irakurtzeko denbora duelako. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 40. orr.
Mundu guztiak ikusi zaitu periodikoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
Periodikoko zuzendariarekin eta argazkilariarekin hitz egin nahi duela. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.
Senarra periodiko atzean dago ezkutatuta, haserre samar eta gogaitua, antza. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.
Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa, errotuladore gorriz seinalatua eta puntutik puntura heltzeko behar zen minutu kopurua anotatua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Kurtek periodiko zahar bat ekarri zuen, eta, zatiak bil-bil eginik, zapaten barruan sartu zituen, zapatetako hezea paperak har zezan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 196. orr.
Edo aita izan da deitu duena, berriro nirekin periodikora joateko aitzakiaren bat hartuta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.
Periodikora deitu dut, baina oraindik ez dago inor erredakzioan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.
Periodiko saltzaile turkiarrak irribarre egin dizula iruditzen zaizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 146. orr.
Buru gainean kapela bat periodiko paperez egina eramaten zuten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Badakit non edukitzen dituen gordeta argazki, eskela eta periodiko zatiak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.
Badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Zerga politikaren bidez saiatzen da estatua ekonomian parte hartzen, krisi periodikoei aurre egiteko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
Proiekzio horrek pantailako puntu batzuk jotzen ditu, erritmo periodiko baten araberako segidan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie, eta horregatik kalkula dezakegu kometa periodikoaren itzulera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 394. orr.