Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Periferia ez dago sistematik kanpo, aldiz, sistemaren parte da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.
Hizkuntza oro den sistema ez dago, bere osotasunean, gizataldeko ezein kideren baitan, "oso-osorik gizarte masan baizik ez baitago": altxor berdintsua da, gizabanakoz gizabanako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.
Sistema horren orokortasuna frogaturik gelditzen da, ezin bada sortu sisteman ez dagoen bokal berririk. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.
Ezagutza filosofiko ororen sistema Filosofia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.
Barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen, [...] hirien babes ekonomiko eta sozialeko sistemaren amaiera ekarriko zuena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Marketinaren ideologiari egiten zaion kritika nagusia, beharrak asetzeko sistema bat baino gehiago dela beharrak sortzeko sistema bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.
Gaur egungo diru laguntzen sistema oso ahula da, eta Europan oraindik ez da egon indar politiko nahikorik maileguen sistema eraginkorrik ezartzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.
Unibertsitatea gobernatzeko erabiltzen diren sistemak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.
Kapitalismoak frogatu du, historian zehar, aurreko sistema guztiek baino aurrerapen handiagoa ekarri duela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak [...] eta fruituak diziplina praktikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Ereduak ez dira izaten egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den sistemaren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Ernest Crocker, lau koloreko sistema asmatu zuen kimikari estatubatuarra, gai zen 9.000 usain bereizteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Bi ezezaguneko bi ekuazioko sistema. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.
Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Saussurek oso sendo [...] azaltzen du hizkuntza sistema guztien barnean gertatzen den terminoen arteko aurkakotasuna. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.
Garbi dago fonema-sistema hizkuntzaren fonologiari dagokiola. noiz arte jarraitu dezake mendebaldeko gizarteak edo mundu ustez garatuak garapen sistema horretan? «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.
[urrats iraultzailea egin zuten beren pisu eta neurri-sistema oinarri hamabitarrean berreginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Bi erreferentzia sistemaren arteko mugimendu erlatiboa da kontuan hartu behar dena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.
Gizartearen babes-sare sistema (hala nola erretiroa eta osasun sistema). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.
Aipatu bi ekonomia sistemak muturrekoak dira, historian zehar oso gutxitan eta ez oso luze aplikatu izan direnak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Californiako unibertsitate sistema publikoa da, bere osotasunean harturik, munduan ezagutzen den onenetako bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
ISO 9000 arauek enpresetan kalitate sistema bat ezartzea dute helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.
Estatuek edo herrialdeek beren diruei buruz truke egonkortasuna bermatzeko sortzen duten arau multzoari Nazioarteko Diru Sistema esaten zaio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Batetik, badira diotenak egungo ekonomia sistema epe luzera automatikoki doitzen den mekanismo bat dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.
Ekonomia-historian truke-tasa sistema finko garrantzitsuena urre-patroia izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.
Ereduak ez dira izaten egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den sistemaren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Barne-aldamio gisa ere baliagarria da eskeletoa, gorputzeko organo eta sistemei beren lekuan eusteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Zaldiak hamazazpi muskuluko sistema korapilatsua du belarriaren posizioa doitzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Odolaren beste osagai batzuek, berriz, osaketa-lanerako beti prest dagoen sistema bat eratzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.
Kolorea taxutzeko sisteman jasandako hondamena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.
Kolorearen ikerketa fisiologikoaren muga, gaurdaino, ikusmen primarioan koloreekiko sentibera diren sistemetan dago. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Gorputzeko sistema asko zailtasun handirik gabe deskriba daitezke ingeniaritzaren ikuspuntutik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Sistema horretan, olioa presioan sartzen da bi gainazalen artera, eta, hartara, olio geruza eraginkor bat mantentzen da mugimendurik ez denean ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Alfabetoa hots bakoitzari ikur bat egokitzeko sistema grafikoa dela esan genezake. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Sistema zaharraren dekadentzia, eta sortzeko dagoen sistema berriarekiko izua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.
Teorian bi dira truke-tasak antolatu ahal izateko sistema nagusiak: aldakorra eta finkoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
Haren testua metaforaz betea da [...] konfigurazio plastikoak oso estetika idealista batean oinarritutako sistema orokor baten barruan ezaugarritzeko asmoz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.
Brasilen, sistema demokratikoa ez da gai Amazoniako lur-jabe handien txikizioei aurre egiteko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Hegelen sistema moderno eredugarria indargabetu ondoren, [...] Estamentuz osatutako sistema sozialean, herriko jende xeheak gizarte mailan igotzeko zuen aukera ia bakarra Elizako erakundeen babesera biltzea zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.
Sistema kapitalistari erabat kontrajarrita dago sistema sozialista edo plangintzapekoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Sistema formal bat zuzena bada, haren teoremak egia logikoak edo formula logikoki baliozkoak izango dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Sistema axiomatikoetan a priori onartutako axiomak deituriko formulak ditugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Sistema quinearrak esanahia baztertuko du kontzeptu autonomo gisa, eta bere jakintza sistema ereduak guztitasun bat bezala jokatuko du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Gorputzaren sistema immunologikoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Bi belarriek sistema estereofoniko bat eratzen dutelako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
[Garuna] sistema eraginkor eta alde-orotako bat dela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Sistema integratzaileak, izan ere, norbanakoen eta komunitateen artean kodeak eta komunikazio espazioak ezarriz ezberdintasuna errespetatzen dutenak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.
Munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.
Antzeko sistema erabil liteke [...] txerriak hiltzeko ere, nahiz elektrokuzioa den halakoak akabatzeko ohiko sistema, eta ez iltze-ukaldia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Horrelaxe hautsi ziren tradiziozko gizarteak konkurrentziazko sistemaren kontra zituen azken hesiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Giza izaeraz batere arduratu gabe, otomandar sisteman bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.
Muin-perpausen bukaerako kateak osagai-egiturazko sistema erraz baten bitartez eratorri Eragin-truke konplexuzko sistema bat da beti. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 87. orr.
Zenbat milaka gertakari erabat independente behar izan dira, ordena jakin batean, gure unibertsoa, gure galaxia, gure eguzki-sistema eta Lurra sor zitezen? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.
Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena. Telegrafo-sare baten antzekoa da nerbio-sistema. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
Digestio-hodira banatu den odola beste zain-sistema batera biltzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.
Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola. zelula "iragankorrak" alarma-sistema moduko bat-edo balira bezala har daitezke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Begia eta ikusmen-sistema. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Motor baten kontrol-sistemak, abiatzeko, gelditzeko eta indarra erregulatzeko mekanismoak izaten ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Egitura eratzen duten gaietan, hezurra da interesgarrienetariko bat ingeniariarentzat [...] giltzaduretako lubrifikazio-sistema burutsuagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Honelako perspektiba-sistema batean, kubo baten irudikapenean ez dira ikusten haren aurpegien barnealdeak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
alarma sistema (8); babes sistema (10); balio sistema (25); bozketa sistema (11); defentsa sistema (15); diru sistema (10)
eaeko hezkuntza sistema (9); eguzki sistema (28); ekoizpen sistema (6); ekonomia sistema (9); eraketa sistema (12); ereduen sistema (15); eskola sistema (7); espainiako sistema (7); euskal sistema (7); euskal unibertsitate sistema (13); finantza sistema (10); finantzaketa sistema (22); garraio sistema (13); gizarte sistema (7); gps sistema (12); harreman sistema (7); hauteskunde sistema (25); hezkuntza sistema (146); hezkuntza sistema nazionala (7); hezkuntza sistema propioa (8); hezkuntza sistema publikoan (8); hizkuntza sistema (17); hizkuntzaren sistema (6); hozte sistema (12); hutsaren sistema (7)
ikur sistema (9); ikusmen sistema (8); immunitate sistema (16); indarrean dagoen sistema (8); irakas sistema (7); irakas sistema ebaluatu (6); irakaskuntza sistema (9); izeneko sistema (6); joko sistema (55); joko sistema aldatu (6); justizia sistema (11); kanporaketa sistema (6); kontrol sistema (15); kreditu sistema (15); kudeatzeko sistema (8); lege sistema (8); lehiaketa sistema (16); linux sistema (7); literatur sistema (8); mailegu sistema (14); mundu sistema (6); nabigazio sistema (7); nazioarteko sistema (8); nerbio sistema (15); neurri sistema (7); neurtzeko sistema (7)
oinarritutako sistema (10); osasun sistema (33); osaturiko sistema (6); osatutako sistema (6); pentsio sistema (32); pentsioen sistema (6); planeta sistema (6); produkzio sistema (6); puntuazio sistema (7); segurtasun sistema (17)
sistema aldaketa (7); sistema aldatu (36); sistema aldatzea (19); sistema aldatzeko (12); sistema aurkeztu (8); sistema bakarra (12); sistema bat garatu (6); sistema bateratua (9); sistema bera (38); sistema berbera (6); sistema berezia (12); sistema berri (48); sistema berri bat (29); sistema berria (55); sistema berriak (33); sistema berriarekin (12); sistema berriaren (16); sistema demokratiko (7); sistema demokratikoa (14); sistema demokratikoaren (8)
sistema ebaluatu (6); sistema egokia (9); sistema ekonomiko (9); sistema ekonomikoa (9); sistema ekonomikoaren (9); sistema elektronikoa (6); sistema erabili (14); sistema erabiliko (15); sistema erabiltzen (13); sistema eragile (7); sistema eragilea (11); sistema eragilean (7); sistema eragilearen (14); sistema eraginkorra (10); sistema ezarri (11); sistema filosofiko (8); sistema fonologikoa (9); sistema formal (12); sistema formal bat (7); sistema garatu (10); sistema gisa (12); sistema horren bidez (9)
sistema informatikoak (8); sistema izan (6); sistema izango (8); sistema jakin (6); sistema kapitalista (14); sistema kapitalistaren (15); sistema nazionala (14)
sistema operatiboa (6); sistema osatzen (6); sistema oso bat (13); sistema osoa (36); sistema osoan (9); sistema osoaren (15); sistema patriarkala (7); sistema politiko (28); sistema politikoa (18); sistema politikoaren (8); sistema propio (8); sistema propioa (20); sistema publiko (6); sistema publikoa (27); sistema publikoak (11); sistema publikoan (15); sistema publikoaren (13); sistema sozio (10)
sistema zehaztu (6)
unibertsitate sistema (34); ureztatze sistema (10); windows sistema (24)
eaeko hezkuntza sistemak (9); enplegu sistemak (6); hauteskunde sistemak (6); hezkuntza sistemak (45); ikusmen sistemak (18); immunitate sistemak (7); joko sistemak (7); kontrol sistemak (7); mailegu sistemak (10); nabigazio sistemak (6); nerbio sistemak (7); osasun sistemak (9); segurtasun sistemak (6); unibertsitate sistemak (9)
eguzki sistemako (34); hezkuntza sistemako (19); nerbio sistemako (10)
eguzki sisteman (17); hezkuntza sisteman (74); hizkuntzaren sisteman (6); nerbio sisteman (6); osasun sisteman (11); unibertsitate sisteman (6)
egungo sistemaren (6); eguzki sistemaren (20); euskal unibertsitate sistemaren (15); finantza sistemaren (8); hezkuntza sistemaren (50); hezkuntza sistemaren egoera (7); mailegu sistemaren (8); nerbio sistemaren (17); osasun sistemaren (18)
sistemaren aldaketa (8); sistemaren alde (15); sistemaren arabera (16); sistemaren aurka (8); sistemaren barruan (13); sistemaren beraren (7); sistemaren bidez (18); sistemaren egoera (13); sistemaren inguruan (10); sistemaren kontra (6)
unibertsitate sistemaren (28); unibertsitate sistemaren legea (7); unibertsitate sistemaren legearen (7)
hezkuntza sistemari (8); sistemari buruz (8); sistemari buruzko (14); sistemari esker (6)
eguzki sistematik (19); eguzki sistematik kanpo (8); hezkuntza sistematik (10); sistematik at (10); sistematik kanpo (21)