Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unibertsitarioak dira, hain zuzen ere, lana gehien bilatzen dutenak, tauletako datuetan ikusten den gisa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.
Azterturiko hizkuntzaren sistema fonologikoa, hau da, erabiltzen dituen hotsen taula, osatu behar da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.
Kontu handiz ibiltzen ginen beti, tenperatura basaleko taulak egiten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.
Taulan ikus daitekeen gisa BPGaren %0'8raino iritsi zen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.
Zalantzarik egon ez dadin, biztanleko errentaren ehuneko gisa adierazi da ikasleko gastua taularen zutabe horretan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.
II. taulan datu konparatibo batzuk ageri dira: [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
VIII. taulan finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak laburbiltzen dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Gure eranskineko 5. taulan ikus daiteke nola banatzen diren munduan, XX. mendearen amaieran, aberastasuna eta garapena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 138. orr.
Mundu mailako trukeen mailan sumatzen da joera hau (IV. taula). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Ancien Régime-ko taulen aniztasun nahasgarria kalkulu-sistema bakun batera murriztean, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Ideia transzendental guztien bitartez sortutako arrazoimen hutsaren antinomia taula batean aurkeztu genuenean, [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 199. orr.
Biderkatzeko taulak Coué-k baino hobeto sendatzen ditin nerbioak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.
Astronomiako taulak erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.
Izenak proposatuko ditugu ondoko taula honetan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 24. orr.
Soldaten taula osatzea, lanpostuen berariazko osagarrietan oinarrituta. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Zazpi jardunaldi jokatu dira, eta bete-betean sartuta dago taulako behealdean, bost puntu besterik ez dituela. Berria - Kirola 2004-10-22
Orain ere, txuri-urdinak daude taulan erosoago, sei puntuko aldea baitaukate kontrarioekiko. Berria - Kirola 2006-01-22
Informatikan testu tratamenduaren (Word), Taula eta kalkulu egilearen (Excel) baita ere datubaseen (Access) erabilpenaren menperatze osoa. Herria 2005-10-20
Mahai gainean paper handi batzuk zituen, taula handiak, koadrotxoetan numeroak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.
Estatistikoek darabiltzaten zenbakien taula aleatorioa zenbaki-sinboloen sail bat da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.
Balio sinple ezagun batzuetatik abiatuta, taula trigonometrikoak behar bezala osatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.
Gaia, XVIII. mendean espezieen bilakaera, zeinak denboran gararazten duen naturaren jarraipena eta taula taxonomikoaren egungo hutsuneak azaltzen dituen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.
Espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.
-Taula psikrometrikoetan tartea begiratu. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 71. orr.
Nik neuk bizitza erdia taula aktuarialak aztertzen eta hainbat lanbidetako heriotza-tasen gainean pentsatzen eman dudanez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.
Judizioetako pentsatzearen une guztien taula transzendentalean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.
Egun hartan haurdun geldi nintekeen ala ez begiratu behar nuen nire tenperatura-taulan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.
Gero, logaritmo horri dagokion zenbakia bilatzen duzu logaritmo-taulan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.
-Aritmomantziak beldurgarria dirudi -esan zion Harryk, oso nahasia zirudien zenbaki-taula bat hartuta. Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.
Biderkatze-taula madarikatuak ikastean, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Paraje haietako irudiak eta alderdi ekonomiko, osasunezko eta medikuntzakoei buruzko estatistika-taulak ikusi nitian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 167. orr.
Enpresako zuzendaritzak lan batzordeak eskatu 2004ko soldata taulak onartu zituenean bukatu zen greba. Berria - Ekonomia 2004-02-04
Ordutegi taula eta mapa bereziak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.
Parabola, elipsea, zatikien teoria, sinu-taula bat eratzea; hark eratu zuen trigonometria matematikaren alor autonomo gisa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Tangente-taula bat edukiz gero, zuzenean neur daiteke Keopsen piramide ospetsuaren garaiera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.
Ohartuko hintzen heriotza-taulak ezartzea izan dela probabilitateek egin duten aurreneko gauzetariko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.
A eta B formulak baliokide semantikoak direla esango dugu, eta sinbolikoki A • B idatziko, baldin eta bakarrik baldin A eta B-k egia-taula bera badute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.
Biografietako konkordantzia-taulak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1209. orr.
Ez al dizkigute botere-klaseek beren balio-taulak inposatzen gaurko gerrarien gizarte moderno honetan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.
Iparraldean diferentzia egiten da egurra (surako egurra) eta zuraren artean; hau taulak egiteko lantzen da. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.
Bertze lagun batzuek zurezko taula luzeak garraiatzen zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 123. orr.
Teilatupeko bi gelatxo koxkor, murru-paretak dena hozka eta arraildura, zoladurako taulak harrotuak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Bi hiltzalek ate gibeleko kutxa baztertzen dute, tronadurako hiru taula altxatzen eta zilo hari behera gorputz hila norapait aurtikitzen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.
Ene taulazko ohearen gainean etzanik nindagon. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.
Gertatu izan zaiela zenbaitetan emakume batekin ohera joatea eta emakumea hantxe gelditzea ez atzera ez aurrera, lisatzeko taula batek baino irrika gutxiagoz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.
Sagarno basoa taula gainean utzi zion, eta bera aulki batean jarri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.
Huna beraz nolakoa zen gela hori: leiho bakar bat burdin barrez hetsia; inguru guzian paretak adarailuz, salbu hegal bat, taulaz egina. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.
Soliba bakoitzean taularen bi muturretan bina iltze josiko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Etxe-blokeen inguru guztiko teilatu-hegaletako tauletan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Matalaz gisa taula puska bat eta estalkitarako manta mehe bat baizik ez zuen gauaren iragaiteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 106. orr.
Gure gazte denboran xaxariak bazuen oholaren gisako taula peza bat larruz beztitua, xilo batzuekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.
Modaren uhinei utzi behar diegu gu urbazterrera eramaten, lehertu baino lehen, surf-taula batean bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.
Adituek diotenez, urtean 12 000 uhain taula berri saltzen da Akitania osoan. Herria 2003-11-20
Iker Fernandezek eta Ibon Idigorasek snowboard taula aukeratu izanak inor gutxi hartu zuen ustekabean. Berria - Kirola 2006-02-10
Estatuan saltzen da urtean 180 000 elur taula, 115 000 lotura eta 104 000 oinetako pare. Herria 2003-11-20
Marjolinek ebakitze taula ere ez zuen garbitu; untxiaren oin moztuak haren ondoan zeuden artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Errepidearen oinarria altzairuzko xaflez eginiko taula da. Berria - Gaiak 2004-12-15
Porlanezko zazpi zutabeek taula horri eusten diote. Berria - Gaiak 2004-12-15
Hamabi Tauletako legeak zehaztasun-eredu dira: haurrek buruz ikasten zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.
Gure imajinazioan beharbada gizateria anonimo baten kontzientzia etereo isurkorra baino sendoagoa, Moisesen harrizko taula bat da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.
Moisesi berari Jainkoak Sinai mendian eskura emandako taulak balira bezala. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 210. orr.
Marmolezko taula baten gaineko hilartitzak honela dio: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.
Idazkera kuneiformez, sumeriar taulak dira, dudarik gabe, ezagutzen diren testurik zaharrenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.
Kanpoko taulan iltzatua duten ordutegiari begira jarri da une batez. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 30. orr.
Gymnasiumera bidean, udaletxeko atarian gelditzen ginen errekruten deialdi-taula begiratzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
"Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!" esaldia iltzaturik genuen erredakzioko kortxozko ohar-taulan, kameren-eta zirigarri. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.
Kortxozko iragarki-taula zegoen ezkerreko horman, kolore eta tamaina guztietako paperez gainezka. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Jende-multzo txiki bat ikusi zuten iragarki-taularen ondoan bilduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.
Leiarpeko aretoa deritzonean ezarritako informazio-taulen irakurketan murgildu zen, urduri. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.
Erakusketak, hogeitalau taulen bidez, liburuaren bidea agertzen du, idazlearen mahaitik atera eta irakurlearen eskuetara iritsi artekoa. Berria - Kultura 2004-01-29
Taula bakoitzean azalpen teknikoa dago, euskaraz eta gaztelaniaz, eta adibide batekin janzten da gainera. Berria - Kultura 2004-01-29
Nire begiek taulako lauki guztiak aztertu zituzten, pieza bakoitzaren posizioaren berri emanez bat-batean pizturiko garunari. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Taularen ondoan, dagoeneko jokotik kanpo geratuak, zaldi zuri bat eta alfil beltz bat. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.
Ikusi nituen lehenbiziko bi xakelariak zaharrak ziren eta isilean jokatzen zuten, beren buru urdinduak taulatik une batez ere altxatu gabe. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 29. orr.
Erregea taula gainean utzi eta erreginaren figura lerdena hartu zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 97. orr.
Peza bakoitzaren balioa, peza hori taulan jarria dagoen tokiaren araberakoa da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 120. orr.
Jokalariek taula gainera botatzen dituzten dadoekin gertatzen den bezalaxe. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.
Partxiseko taula bat, ispilu borobil bat, ahosoinu bat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Taula den mundu txiki horretan, noranahi joan daitezke gainerako piezak: erregea, bere pauso motz eta uzkurrekin; dama, bere pauso luze eta ausartekin, [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.
Caballitoko taulan piezak mugitu dira berriro. Berria - Ekonomia 2004-11-06
Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.
Xake taula baten aurrean egoten omen da beti eserita, baina piezarik gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.
Zuriekin jokatzen duen jokalariak dama taularen erdira ateratzeko egiten dituen ahaleginekin konpara liteke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.
Dama-taula gorridun durbante zuria buruan ondo bermatu, amari buruz itzuli, eta esan zion: [...]. Joko-taula prest zagok, eta piezak mugitzen hasita. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.
Joko-taulari begira. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.
600 metro koadroko taulan Ines Salazar sopranoa, Attila Kis eta Igor Jan tenorrak eta Genaro Sulvaran baritonoa ariko dira, besteak beste. Berria - Kultura 2006-04-29
Zazpi aktore daude taula gainean. Berria - Kultura 2006-04-28
Zamarraz eta txapelaz beztitu aurkezlea, punpean hupatu zen taula gainera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean Detroiteko neska txiki meharrak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
Argiak piztu ziren eta aitzineko ikusleek [...] taula gainera jauzi egin zuten, artzain olerkarien zoriontzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 75. orr.
Zenbait hilabete taulatik kanpo egon ostean, euskal herriko agertokietara itzuliko da ainhoa arteta sopranoa. Berria - Kultura 2004-04-28
Abeslariaren aginduen kontra segurtasuneko kideek taula ondora hurbiltzera baimendutako ikusle hautatuak gonbidatu zituen taula gainera igotzera. Berria - Kultura 2004-07-16
Antzerki lanak ere idatzi eta taulara eramaten hasi zen garai hartan [Sartre]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.
Taula gaineko ibilbide arrakastatsu hori DVD batekin biribildu du Gorringok. Berria - Kultura 2004-12-02
Bertset, kantu, dantza, taula joko osagaiez gain, pastoral bat jantzi kontu bat da ere. Berria - Kultura 2004-07-24
Shakespeareren hiru lanok antzerki taulatik zinemako pantailara hainbat aldiz eraman dituztela. Berria - Kultura 2004-07-01
Taulen gainerat igan ziren lehenik Xuberotar dantzariak, ttunttuna eta txulula lagun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.
Bere gorputz judua tauletan erakutsi du alemaniar gazte garbien aurrean. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.
Epaiketa mahaia taula batzuen gainean dago, aski gora. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.
Hiru ehun kantari nunbait han taulen gainean eta jende frango heien entzule. Herria 2001-05-03
Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak... Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.
Auzokideak amaitu du bere gimnasia taula. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.
Sendagileek partiden atariko beroketa taula aldatzea proposatu zuten. Berria - Kirola 2004-10-23
Merkantzien tren batean sartzen gaituzte, eta han etzaten gara taularen gainean, ez gelan bezain tinki. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.
Retrato de Emakume neurri txikiko taula bat da (30x25cm.) eta 1991tik Arabako Arte Eder museoko bildumakoa da. Berria - Kultura 2004-10-14
Irudia zurezko taularen (XII. mendekoa) gainean egin zen. Berria - Kultura 2006-01-12
Oleo txikiak taulan. Berria - Kultura 2006-03-12
Instrumentu taula ikusten dut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.
bederatzi puntuetako taula (3); elur taula (3); ikus taula (3); instrumentu taula (4); kategorien taula (3); laneko gaixotasunen taula (4); surf taula (3)
taula berriak (5); taula gaina (3); taula gainean (117); taula gaineko (16); taula gainera (40); taula gainera igo (8); taula gainerat (4); taula gainetik (5); taula joko (3); taula luze (5); taula luzea (4); taula luzeak (4); taula txiki (3); taula zahar (3); taula zuzendaria (6)
xake taula (23)
biderketa taulak (6); sinu taulak (3); taulak erakusten (5); taulak erakusten duen (3); taulak ezarri (4)
hurrengo taulan (3); iragarki taulan (3); ondoko taulan (5); taulan ikus (8); taulan ikus daitekeen (5); taulan ikusten (4); xake taulan (3)
taulara igo (3)
iragarki taularen (3); kategorien taularen (3); taularen aurrean (6); taularen gainean (9); xake taularen (6)
taulari begira (3); taulari begiratu (3); xake taulari (4)
taulen gainean (39); taulen gaineko (3); taulen gainera (8); taulen gainerat (4)
hamabi tauletako (17); hamabi tauletako legeak (8)