Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perfil (41 agerraldi, 16 liburu eta 15 artikulutan; cf profil 96 agerraldi, 25 liburu eta 46 artikulutan) 1 iz profila. ik soslai.

Xanek suak eta kriseiluen leinuru horixkak argitu bi perfilak konparatu zituen, bata zaharra, bestea gaztea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Garai hartan biribildu zen, hain zuzen ere, nire bularren eta nire izterren perfila.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Perfil telegenikorik behintzat ez zitzaion falta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

"Ezkerreko perfila ez didate atera" otu zitzaion Koldori, garaipen bat balitz bezala, ezker perfilean bailegoen bere aitorpen guztien giltzarria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.

Gero eta hurbilago dago, hiruzpalau legoatara, airearen araberako hiriaren perfila, alditan zuria, alditan urdindua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Mehe eta nare ageri zen hiriko etxe ilara, badiara begirako fatxada, doi puntu bakan batzuetan bakarrik hausten zela perfil lau hura.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Errepideen egoera ez da onena eta bigarren etapako perfila ikuste hutsak beldurra sortzen du! Irunen, lehen etapan, Erlaitzek eta Jaizkibelek txirrindulari bakoitza bere tokian jarriko du.  Berria - Kirola   2006-04-02

2 irud/hed

Il Cavaliere, Sua Emitenza, Mister TV, Citizen Silvio, Il Caimano... izengoiti asko irabazia da Berlusconi bere perfil politiko bereziagatik.  Berria - Harian   2006-04-09

Jakina, katedrari Idoyagaren curriculumari zegokion perfila jarri zitzaion, eta, oposizio hartan entzule izan ginenok argi eta garbi ikusi genuen, hasiera-hasieratik, SKk zer eginik ez zuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Euskal idazleek, bereziki nobelan, proiektatu dituzten maitaleen perfilak aztertzen nituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.

Hau jendea ezagutzeko modu bat zen, pentsatu zuen: perfila ezagutzea, xehetasunik ez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Hazkunde ekonomikoaren ereduak, elkartrukeen jarioaren azterketa kuantitatiboa, demografiaren gorabeheren perfilak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Ez dago hainbesteko banaketarik adinari eta perfil sozialei dagokionez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskainita euskarazko perfila lortzeko azterketak egingo direla-eta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

3 (hitz elkartuetan)

Ez zieten noski ez titulaziorik, ez hizkuntza perfilik ez ezelako paperik eskatuko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.

Orokorrean, kultur adierazpen bakoitzak, askotan talde eta artista bakoitzak, neurri handi batean publiko perfil jakin bat izan ohi du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

4 perfilez saiheska, soslaiz.

-Jarri perfilez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus