Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren sintoma nagusiak sukarra, nekea eta okak dira. Berria - Gaiak 2004-04-25
Eta zein gogor egin zitzaizkidan ilunera arteko orduak, okaz oka eta eldarnioz eldarnio, harik eta lo pisu batek hartu ninduen arte...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.
Pentsamenduaren oka. Berria - Kultura 2004-02-27
Izuaren usainak zituen, barrunbeetakoak, oka usaina. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 22. orr.
Segidan gargarak egiten zituen aparra eztarritik behera joan zedin utziz, gero oka saiotan kanporatzen zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 138. orr.
Hesteak irauli eta oka hasteko zorian egon zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Oka hasteko gogoa zetorkion urdailetik gora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Charlie eta biok oka ari ginen, itsasontziaren alde batetik behera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Hatzak sudurretara eraman, eta, hesteak oka jaurtitzeko zorian, Norak burua atzeratu zuen kalesa barrura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Erraietako ondoeza oka igotzen zait eztarrira, suzko erreka itsu bat baneuka bezala barruan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.
Emmaren apartamendutik atera orduko, sabelean neukan guztia bota nuen, oka eta oka. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 157. orr.
Ene hitzak entzun zituenean, arreba goitika hasi zen, oka egiteko gogoz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
Oka egingo ote nuen ere egon nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.
Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez, pultsua ere oso motel, oka egin zuen, eta izerdia eman ere eman ahala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Nahiago izan nuen barre egin, oka egingo nuen bestela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 86. orr.
Ok egin ondoren baino hutsago neukan barrena, ezertarako gogorik gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Eztia aurkitu duzu? ez jan behar baino gehiago; bestela, ok eginda, bota egingo duzu. Elizen arteko biblia EsZ 25,16
Komunaren alboan zeuden loreen gainera egin zuen oka. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.
Behin, haretxen gainera oka egin eta bota nituen bareak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.
Oka egin ondoren hobeto sentitu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.
Oka egin dit barruak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.
Oka egin arte asebete zirenean, mozkor-kantaz zikindu zituzten hiriko plazak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.
Kontua galdua du dagoeneko zenbat bider ez ote duen egin oka sendagaiak direla eta, ikara du oraindik ere eskuetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Presoak dio horren eraginez odola isurtzen zuela oka eta txiza egiten zuenean. Berria - Harian 2005-09-25
Utzidazu zure liburuetan oka egiten. Berria - Kultura 2004-11-13
Orduan sentitzen duzu zure gorputzak daukan koadro betekada neurrigabea dela eta oka egin behar duzula. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.
Oka egitean, zure gorputzetik irtendako hondakinen artean ikusten dituzu 42 pintore inpresionistaren 42 inpresio, 17 pintore kubistaren 212 marra zuzen eta surrealista baten erloju urtu batzuk. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.
Euren postontzia oka egiten ari zen: gutunen laurdenak kanpoan zuen gorputz erdia. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.
Isilik geundela, bozgorailuek oka egin zuten: [...]. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.
Zerbero eta Furiak eta argirik eza eta Tartaro, ahotik gar izugarriak ok eginez, ez dira inon eta izan ere ez daitezke benetan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.
Irentsitako ondasunak oka egingo ditu, Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik. Elizen arteko biblia Jb 20,15
Oker ez banago, 999 aldiz hil eta beste hainbestetan oka egin nau Ama Lurrak mundura. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.
Mikelo ere barrabilak oka egin beharrean dago. Lau bat metrotara zeuden arren, bozgorailuek oka egiten zuten punk burrunbada zela eta, neskak ezin zezakeen euren artean hitz egiten zuten ezer ulertu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 113. orr.
Ginebrak, huts-hutsik edo nahastuta, oka eginarazten zion berehala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Ikusezina ei da gorrotoa, ezin ei da ukitu, haztatu, oratu, barrutik atera eta kanpoan utzi, gaixoari barrukoak aterarazten zaizkion moduan; oka eginaraziz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 317. orr.
Eztia, bere izateagatik, gehiegi hartzen denean, urdaila erretzen eta oka eragiten duena. Jateko ematen zieten ore margulak oka eragiten zion edonori ikuste hutsarekin. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.
Gero hatza ahoan sartu nion eta, miraria izan zen hala oka ez eragitea, zintzurreraino landatu bainion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.
Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan eta oka, eta sentiarazten ninduen idor, agor eta guti-balio. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.
Galera sentsazioaz gain, oka-eragingarri eta anormala iruditzen zitzaion hasieran Jonathan I.ri ikusmenezko bere mundua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.
Hark pentsatzen zituen heste-libragarri eta ahotikako ok-eragingarri guztiak zehatz ziren neurriz eta pisuz Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.
Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk, okari oka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 235. orr.
oka egiteko gogoa (10); oka hasteko (3)