Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Okaztatzen zuen haren ikusteak, han, hondartza bakarti hartan, palto luzea soinean, eta buruan txapela lumaduna, hiru koloretako xingolarekin, hiru gizon armatu aldamenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.
Ez daki zer erantzun, baina argi da holako egoerek okaztatzen dutela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 64. orr.
Otoitz egin izan dut duela hamar hamabost urte arte, asetzeraino, okaztatua ondarrean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 96. orr.
Eguneroko jipoiez eta tratu txarrez okaztaturik, Kaushalyak gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 109. orr.
Ekaineko errepresioaz okaztaturik, Nohant sorterrira itzuli zen politika gibelean utziz. Berria - Kultura 2004-08-08
Gérard faxista dela frogatzeko helburua beteagatik, okaztaturik dago nolaz iragan dituen hogeita lau oren baino gehiago holako baten ondoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 188. orr.
Ez dira bakarrik okaztatuak, aldarrikatzen dute beren nardadura. Herria 2001-10-11
Erabakia agertu den Zutabe 109 barne boletin berean ETA-k jakinarazten du “su-etena ez dela aterabidea eta okaztatua dela su-etenen aldeko galdeez”. Herria 2005-12-15
Aulkietan, berriz, hainbat orduz edukitzen dituzte lotuta, tarte horretan emandako elikagaia okaztatu ez dezaten. Berria - Mundua 2006-02-10
Jan ez zuen zerbait okaztatu zuen Sethek orduan, eta horrek tiro batek bezala astindu zuen Denver. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.
Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak. Elizen arteko biblia Lb 18,25
Hala ere, zirudiena baizik ez zen egiazki Damian Arruti: une batetik bestera hesteak okaztatuko zituen erretzaile porrokatu bat, zahartxoa aukeran, halako atarramentu atletikoetan ibiltzeko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.
Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka, haren garren sumina berriro pilatzeko eta su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.