Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goitika 1 adlag oka eginez.

Goitika hasi nintzen. Etxeko horman ukalondoz bermaturik goitika ari zara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 131. orr.

Zorionez goitika bota zuen geroxeago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Goizeko ordu txikietan goitika eta behetika Lekuineko gaztea larri.  Berria - Kirola   2004-06-04

Goitika bukatzen zuen, gontzetarik ateratzear, prozac pastilla bat ematen zioten arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

• 2 iz goitika egitea; goitika egiten dena. ik goitiko; gorako; oka.

Eramaten dituzten zaurituen odol goitika bakoitzak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.

Goitikaren mikatza nabari duzu aho-sabaian. Goitikaz beteriko ohe batean esnatzean bezain higuindurik sentitzen nintzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

3 goitika egin oka egin.

Goitika egiteko gogoa nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Goizeko ordu txikietan goitika eta behetika Lekuineko gaztea larri.  Berria - Kirola   2004-06-04

Moketa gainean ez goitika egiteko erregutu zidan dermatologoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.

4 goitika eragin oka eginarazi.

Ikusi zerbaitek goitika eragin dizula.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta goitika (7); goitika ari (3); goitika egin (4); goitika egiteko (6); goitika egiteko gogoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus